Kultur Programa 36 herri eta interesgunetara helduko da 25. edizioan

Kultur 2020 uztailaren 18an hasiko da Irantzuko Monasterioan, Tubala Uxoa abesbatzaren emanaldiarekin, eta Korrontzi taldeak amaiera emango dio irailaren 13an, Garesen. Kultura Zuzendaritza Nagusiak antolatzen duen Nafarroako Kultur programaren 25. edizioa izango da aurtengoa. Ostegun, ostiral, larunbat eta igandeetan izango dira musika, arte eta dantza emanaldi guztiak, uztailaren 18tik irailaren 13ra bitartean, 36 herri eta interesgunetan. Larunbatetan, […]

Read More… from Kultur Programa 36 herri eta interesgunetara helduko da 25. edizioan

Zornotzako Haizetara musika jaialdia online izango da

Proposamenen artean nabarmentzekoa da jaialdiaren 14 urteko ibilbideari buruzko dokumentala, ekainaren 19an 20:15ean estreinatuko dute. Beste formatu batean bada ere, zornotzarrek Haizetara jaialdiaz gozatzeko aukera izango dute aurten ere online programazio batekin. Nazioarteko Jaialdiak bere ibilbidean geldiune bat egingo du eta atzera begira jarriko da azken 14 urteek eman dutena berrikusteko, ondoren aurrera egingo du […]

Read More… from Zornotzako Haizetara musika jaialdia online izango da

2021eko maiatzera atzeratuko dute Mamarru Fest jaialdia

Osasun krisiak eragindako egoera kontutan hartuta, antolatzaileek aurtengo jaialdia bertan behera uztea erabaki zuten. Maiatzaren 8an, 9an eta 10ean ospatzekoa zen Mamarru Fest jaialdia Gasteizko Errekaleor auzoan, baina osasun krisiak eragindako egoera kontutan hartuta, antolatzaileek bertan behera uztea erabaki zuten. Orain, datorren urteko maiatzera atzeratuko dutela iragarri dute. “Alarma egoera honek zalantza, beldur eta pentsamendu […]

Read More… from 2021eko maiatzera atzeratuko dute Mamarru Fest jaialdia

Udazkenean, ikastolen aldeko jaietarako ‘udaberri berri bat!’

Herri Urrats irailaren 20an ospatuko da Senperen, Araba Euskaraz eta Ibilaldia urriaren 18an Amurrion eta Elorrion, Kilometroak urriaren 4an Amasa-Villabonan eta Zizurkilen eta Nafarroa Oinez bertan behera geratu da. Duela aste batzuk, Ibilaldia, Araba Euskaraz eta Herri Urrats jaiak atzeratu egin zituztela iragarri zuen Ikastolen Elkarteak. Orain data berriak iragarri dituzte. Hala, Herri Urratsen kasuan, […]

Read More… from Udazkenean, ikastolen aldeko jaietarako ‘udaberri berri bat!’

Baztandarren Biltzarra bertan behera uztea erabaki dute

Orgen besta udan egiten da, Santiago egunaren aurreko igandean, aurten, beraz, uztailaren 19an egitekoa zen. “Bizi dugun egoera beltz honen aitzinean, egoerak hala behartuta, 2020 urtean Baztandarren Biltzarra bertan behera geldituko da”, jakinarazi du sare sozialen bidez Baztandarren Biltzarra Elkarteak. Azaldu dutenez, erabaki zaila izan da, baina, egungo egoera ikusirik ezinezkotzat jo dute ekimenaren antolaketa. […]

Read More… from Baztandarren Biltzarra bertan behera uztea erabaki dute

Lekeitioko Kaleka jaialdia bertan behera utzi du antolakuntzak

Uztailaren 9tik 12ra bitartean egitekoa zen kale arteen jaialdi hau. Lekeitioko Nazioarteko Kale Arteen Jaialdiak ezin izango du aurten bere 31. edizioa egin COVID-19ak sortutako osasun larrialdia dela eta, eskatzen diren neurriak ezin direlako ziurtatu. “Uztailaren 9tik 12ra egin beharreko jaialdia egitea ezinezkoa da egun bizi dugun egoera honetan, izan ere gogora dezagun urtero 20.000 […]

Read More… from Lekeitioko Kaleka jaialdia bertan behera utzi du antolakuntzak

Udazkenean egingo da Baffest jaialdia, Barakaldon

“Bizi dugun egoera berezia dela eta, argazkilaritzarekin dugun hitzordua urrira arte atzeratu behar izan dugu”, adierazi dute Barakaldoko Baffest jaialdiko antolatzaileek. Barakaldon urtero antolatzen den emakume argazkilarien jaialdi hau, beraz, udazkenean egingo da. “Emakume argazkilarien lanei ikusgarritasuna ematen jarraitu nahi dugu eta berdintasunaren eta kultura eskuragarriaren alde lanean jarraitzen dugu”. Jaialdia bera baino lehen, Baffest-ek […]

Read More… from Udazkenean egingo da Baffest jaialdia, Barakaldon

EHZ festibala bertan behera utzi du antolakuntzak

Koronabirusak eragindako krisiaren ondorioz, ekainaren 26, 27 eta 28an, Irisarriko landetan egitekoa zen Euskal Herria Zuzenean Festibala bertan behera utzi dute antolatzaileek. COVID-19 birusak eragindako krisiak Euskal Herriko errealitatea astintzearekin batera, panorama kulturala ere hankaz gora ezarri duela azaldu dute Euskal Herria Zuzenean jaialdiko antolatzaileek. Ekimen handien galaraztea uztaila erdira arte luzatzeko agindua dela eta, […]

Read More… from EHZ festibala bertan behera utzi du antolakuntzak

‘HTX20: Elkarrekin edozer dugu posible’ dokumentala ikusgai

Iñaki Alforja zuzendari iruindarrak 2017ko udan Lakuntzan egin zen Hatortxu Rock-ari buruzko dokumentala ondo zuen, 20 lagunen istorioak bilduz. Orain, gure itxialdia eramangarriago egin eta oraindik 238 herritarren itxialdi luzeegia gerturatu asmoz, sarean ikusgai jarri dute dokumentala. “Aldea izugarria bada ere, etxean itxita gauden egun hauetan, ezinezkoa da hainbat urte edo hamarkada metro karratu gutxi […]

Read More… from ‘HTX20: Elkarrekin edozer dugu posible’ dokumentala ikusgai

Aurtengo Gutun Zuria saiakera kolektibo bilakatuko da

Aurtengo edizioan parte hartzekoak ziren hizlarien testuak liburu modura argitaratuko dituzte. Martxoaren 31tik apirilaren 4ra ospatzekoa zen Bilboko Letren Nazioarteko Jaialdia bertan behera utzi du antolakuntzak. Gauzak horrela, Bilboko Alondegian bertan parte hartzekoak ziren hizlarien testuak liburu modura argitaratuko dituzte. “Ohiko formatuan egin behar zen, baina egungo egoeraren ondorioz, forman eta denboran banatutako proposamen bat […]

Read More… from Aurtengo Gutun Zuria saiakera kolektibo bilakatuko da