Kulturaldia eta Nafarroaren Eguna ere bertan behera

Kulturaldiarako programatuta zeuden ekimenetako batzuk beste dataren batean eskainiko dituela iragarri du Basaizea elkarteak. Koronabirusaren krisiaren eraginez, bata bestearen atzetik doaz Euskal Herrian bertan behera geratzen ari diren ekimenak. Atzo Sarako Idazleen Biltzarra atzeratuko dutela ezagutzera eman genuen. Gaur berriz, Kulturaldia eta Nafarroaren eguna bertan behera utzi duela iragarri du Basaizea Kultur Batasunak. “Basaizeako kideok […]

Read More… from Kulturaldia eta Nafarroaren Eguna ere bertan behera

Loraldia Kultur Elkarteak jaialdiaren 6. edizioa bertan behera uztea erabaki du

“Egun sortu den egoerari eutsi ezinean gaude eta, martxan jarri diren babes- eta segurtasun- neurriak aplikatu ahal izateko ezin dugu kalitate hau bermatu bai sortzaile, egoitza zein ikusleentzako”. Antolakuntzak sortzaile, babesle eta egoitzekin sortutako hainbat ekimen “beste uneren batean” plazaratzen saiatuko dela iragarri du. “Gaur egun gure gizartean sortu den egoera aztertuta eta COVID-19 delakoak […]

Read More… from Loraldia Kultur Elkarteak jaialdiaren 6. edizioa bertan behera uztea erabaki du

Bi harriz lau xori festibala egingo dute martxoaren 18tik 22ra bitartean, Miarritzen

Biarritz Culture elkarteak antolatuta, euskal kultura eta sorkuntza bultzatzea du xede festibalak. Euskarazko zinema, musika, antzerkia eta dantza jasotzen ditu aurtengo egitarauak. Martxoaren 18tik 22ra bitartean egingo da Miarritzen Bi harriz lau xori festibala. Ohi bezala, Biarritz Culture elkarteak antolatzen duen jaialdi honetan adierazpide artistiko ezberdinak izango dira: euskarazko zinema, musika, antzerkia eta dantza. Izan […]

Read More… from Bi harriz lau xori festibala egingo dute martxoaren 18tik 22ra bitartean, Miarritzen

Igartubeiti Baserri Museoaren dolarean egindako sagardoa dastatzeko aukera larunbatean, Ezkio-Itsason

Barrikote festa datorren larunbatean, martxoaren 14an, egingo dute 17:00etatik aurrera. Bertan bisita gidatu antzeztua, Kirikoketa emanaldia, sagardo eta Bertatik Bertara produktuen dastaketa… izango dira. Datorren martxoaren 14an, Barrikote festaren XVII. edizioa egingo da Ezkio-Itsasoko Igartubeiti Baserri Museoan. Sagardogintzako lan guztiak amaitzen direnean antolatzen den ohitura zaharrenetarikoa da festa hau. Barrikotea ziklo oso baten emaitza da, […]

Read More… from Igartubeiti Baserri Museoaren dolarean egindako sagardoa dastatzeko aukera larunbatean, Ezkio-Itsason

‘Ahoz Aho’ Ahozkotasunaren Nazioarteko Jaialdia martxoaren 28ra arte

Kontalaritza, magia, bertsolaritza eta zirkua uztartuko dituzte aurtengo jaialdian, Kolonbia, Grezia, Frantzia, Polinesia, Nikaragua eta Kubatik etorritako artistekin. Asteburu honetan eman diote hasiera Ahoz aho Ahozkotasunaren Nazioarteko Jaialdiaren 13. edizioari. Tolosa eta Ordizia izan ohi dira jaialdiaren ekintzak hartzen dituzten herri nagusiak, baina aurten Intujai Teatroko kideek beste salto bat ematea erabaki dute eta Amezketan, […]

Read More… from ‘Ahoz Aho’ Ahozkotasunaren Nazioarteko Jaialdia martxoaren 28ra arte

Pasaia Itsas Festibala maiatzaren 28tik ekainaren 1era egingo dute

Musikak pisu handia izango du aurtengo egitarauan. Gari, Celtas Cortos eta Texas taldeek kontzertuak eskainiko dituzte maiatzaren 28tik ekainaren 1era egingo den jaialdian. Lehen edizioaren arrakastaren ondoren, Pasaia Itsas Festibala berriro ospatuko da aurten. Festibala maiatzaren 28tik ekainaren 1era bitartean izango da. Hala, bost egunez, badiako urak nazioarteko itsasontzi tradizionalen topagune izango dira beste behin […]

Read More… from Pasaia Itsas Festibala maiatzaren 28tik ekainaren 1era egingo dute

Iparraldea Bertan zikloaren 19. edizioa aurkeztu dute

Hamabost sortzaile baino gehiagok parte hartuko dute aurtengo jaialdian. Emanaldi guztiak martxoko astearte arratsaldeetan izango dira, 19:30ean, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturuneko liburutegian. Ipar eta Hego Euskal Herriaren artean zubiak eraikitzea, mugak ezabatzea eta Iparraldeko kultura bizia hegoaldean ezagutzera ematea dira Iparraldea Bertan jardunaldi hauen helburu nagusiak. Euskal Kultur Erakundearekin elkarlanean, Koldo Mitxelena Kulturuneak antolatutako jardunaldiak […]

Read More… from Iparraldea Bertan zikloaren 19. edizioa aurkeztu dute

Gernikako Lekuek festibalak aurtengo kartela prest du jada

Lisabö, Sua, Los Hermanos Cubero, Urgatz, Arima, Joseba B. Lenoir eta Wormed taldeek osatzen dute, besteak beste, aurtengo egitarau oparoa. Jaialdia martxoaren 7tik 14ra izango da. Aurretik Gernikako Lekuek festibalean joko dituzten talde batzuen izenak aurreratu badituzte ere, orain itxi dute antolatzaileek Gernikan urtero ospatzen den musika jaialdiaren kartela. Lisabö, Sua, Los Hermanos Cubero, Urgatz, Arima, […]

Read More… from Gernikako Lekuek festibalak aurtengo kartela prest du jada

Euskal Herriko Emakume Argazkilari Berrien Lehiaketan izena emateko epea zabalik

Baffest jaialdiak antolatutako lehiaketan parte hartu nahi dutenek martxoaren 15era arte izango dute lanak aurkezteko aukera. Aitziber Orkolaga iazko lehiaketako irabazlearen Plaketak erakusketa ere aurkeztu dute.  Emakumeek egindako argazkigintzari ikusgarritasuna ematea du xede Barakaldoko Baffest jaialdiak. Gaur aurkeztu dute bosgarren edizioa eta horrekin batera, webgunea estreinatu dute eta emakume argazkilariei deia egin diete lehiaketan parte […]

Read More… from Euskal Herriko Emakume Argazkilari Berrien Lehiaketan izena emateko epea zabalik

‘Hamaika desira!’ lelopean dator aurtengo Loraldia Festibala

Hogei egunetan zehar, diziplina artistiko guztiak, produkzio berriak eta estreinaldiak aurkeztuko dira Bilboko hamabost gunetan. Loraldia Festibalaren seigarren edizioa aurkeztu dute gaur, Bilboko Rekalde aretoan. Martxoaren 10a eta 29a bitartean egingo da jaialdia, Bilbon eta euskal kulturako hainbat erreferente izango ditu gogoan. Iparragirre da horietako bat. Aurten, 200 urte beteko dira Urretxuko bardoa jaio zenetik. […]

Read More… from ‘Hamaika desira!’ lelopean dator aurtengo Loraldia Festibala