[BIDEOA] Orgen festa Baztanen

Zigako orgak eskuratu du Baztandarren Biltzarrako orgen desfileko lehendabiziko saria. Eguraldiak lagundu zuen atzo Elizondon eta urtero bezala, Baztan bailara osatzen duten hamabost herriek euren orgak xehetasun osoz apainduta atera zituzten kalera, jende andanaren aurrean. Bestaren muina izaten dira orgak, hauen bidez herri bakoitzeko kezkak eta aldarrikapenak azaltzen dituzte; herri bakoitzeko xoko eta herritarren izana […]

Read More… from [BIDEOA] Orgen festa Baztanen

Baztandarren Biltzarra egingo dute igandean, Elizondon

“Karrozak eta musika”, “baserritarrez beztitzen gara”, “besta, besta eta besta”, “baztandar guzien besta”, “aitatxok karroza egiten du lagunekin”… horixe erantzuten dute bailarako haurrek Baztandarren Biltzarra zer den galdetuta. Bailarako herritarren arteko senidetasun jai handia da Baztandarren Biltzarra. Udan egiten da, Santiago egunaren aurreko igandean, aurten, beraz, hilaren 21ean egingo dute Elizondon.  Orga apainduak izaten da […]

Read More… from Baztandarren Biltzarra egingo dute igandean, Elizondon

Jokoz Kanpo festibala larunbatean, Ezpeletan

Datorren larunbatean, ekainak 1,  Jokoz Kanpo festibalaren 10. edizioa egingo dute Ezpeletan Pinpulka elkartearen eskutik eta iragarri dutenez, aurten ere, karrika arteen inguruko hainbat ikusgarri preziatzeko aukera izango da. Hauek izango dira jaialdian parte hartuko duten artista eta konpainietako batzuk: Docteur Troll, Burdin & Gilles Rhode, So.K, Pastors of Muppets, Suak, La Fabrique Affamée, Mecanica […]

Read More… from Jokoz Kanpo festibala larunbatean, Ezpeletan

Euskal Herriko artistak izango dira nagusi EHZn, ekainaren 28tik 30era

Irisarri herrian egingo dute aurtengo edizioko Euskal Herria Zuzenean festibala, ekainaren 28tik 30era eta dagoeneko egitarau osoa aurkeztu dute. Hauek izango dira oholtza gainean ikusi ahal izango ditugun taldeetako batzuk: Iseo & Dodosound, Anari, Nizuri Tazuneri, Niña Coyote eta Chico Tornado, Liher, Willis Drummond edo Gari & Maldanbera, Oihan Oliarj-ines zuberotarraren Oihaneko Zühainetan eta Ray […]

Read More… from Euskal Herriko artistak izango dira nagusi EHZn, ekainaren 28tik 30era

Abian da Maiatzaldia kultur zikloa Iruñean eta Baionan

Baionako Maiatz Aldizkaria eta Zizpa Gaztetxea eta Iruñeko Zaldiko Maldiko eta Karrikiri elkarteek antolatutako bi hiriburuen arteko kultur zikloa da Maiatzaldia. Iruñea eta Baiona hirien arteko kultura harremanak sendotzeko asmoz, maiatzaren 7tik 30era bitartean egingo da Maitzaldia aurten. Maiatz Literatur aldizkaria Baionan argitaratzen da. Bere kolaboratzaile gehienak zonalde hartakoak izanda ere, euskaraz idazten duten Iruñerriko […]

Read More… from Abian da Maiatzaldia kultur zikloa Iruñean eta Baionan

Herri Haitada Ainhoan egingo da maiatzaren 18an

Argazkia: Erran.eus Sara, Urdazubi, Zugarramurdi, Etxalar, Bera eta Ainhoako herrien arteko harremanak bermatu eta euskara sustatzeko asmoz, sortu zen iaz Herri Haitada Saran, Izarrak errugbi taldearen eskutik. Aurten Ainhoan egingo da ekimena, maiatzaren 18an eta sei herrietako parte hartzaileak hamabi proba desberdinetan lehiatu beharko dira: oinezko lasterketa, mendi bizikleta, pilota, sukaldaritza, dantzak, bertsuak, euskal jokoak, […]

Read More… from Herri Haitada Ainhoan egingo da maiatzaren 18an

Senperek Herri Urrats 2019 hartuko du igande honetan

Argazkia: Seaska Hiru egun baino ez dira falta Senpereko aintziraren inguruak Herri Urrats festa hartzeko. 36. edizioa izango da aurtengoa eta antolatzaileek iragarri dutenez, Erdozainzi Etxart Kolegioa eta Lizeoa handitzeko dirua bilduko da. Egitarauari erreparatuta, goizean goizetik hasita arratsaldera arte, haur, gazte, heldu… adin guztientzako ekitaldiak izango dira Herri Urrats festan, zazpi gunetan banatuta, herrialde […]

Read More… from Senperek Herri Urrats 2019 hartuko du igande honetan

Borobileko Ertzetik jaialdia maiatzaren 18an, Elizondon

Borobileko ertzetik jaialdiak ezagutzera eman du bere aurtengo kartela: Xutik, Kaotiko, Enkore, Ze Esatek!, Bad Sound, Pleura, Hesian, Trikidantz eta Skabidean & The Blackbirds taldeak izango dira maiatzaren 18an Iriarte frontoiko oholtzar igoko direnak, 16:00etatik aurrera. Elizondon egiten den jaialdiak erpin edota ertzetan kokatzen diren errealitate eta osasun arazoak dituztenei hitza eman nahi die, eta […]

Read More… from Borobileko Ertzetik jaialdia maiatzaren 18an, Elizondon

Literaturia jaialdia, maiatzaren 10etik 12ra Zarautzen

Euskal literatura sustatzea du helburu urtero antolatzen den Literaturia. Larrabetzun sortu bazen ere, gaur egun Zarautzen egiten da jaialdi hau Literaturia Kultur Elkarteak antolatuta. Ekimenaren ardatza euskaraz sortutako edo euskarara ekarritako literatura da, herritik eta herrirako egina. Maiatzaren 10tik 12ra bitartean liburu-azoka, aurkezpenak eta solasaldiak, eta emanaldiak izango dira bertan: OSTIRALA 10 Modelo Aretoan: 18:30-19:30 […]

Read More… from Literaturia jaialdia, maiatzaren 10etik 12ra Zarautzen

Xiru festibala egingo dute asteburu honetan Gotaine-Irabarne eta Altzürükü herrietan

(Argazkia: Iparraldeko Hitza: Nora Arbelbide) Ostiraletik hasita, igandera arte luzatuko da aurtengo Xiru festibala Zuberoako Gotaine-Irabarne eta Altzürükü herrietan. Herri batetik bestera izango du lematzat jaialdiaren 30. edizio honek. Abotia elkarteak antolatutako egitasmoak musika, dantza, antzerkia eta artea uztartuko ditu hiru egunez. Hemen aurten izango diren emanaldietako batzuk: Aeham Ahmad musikari palestindar errefuxiatua Dantzaz Konpainia: […]

Read More… from Xiru festibala egingo dute asteburu honetan Gotaine-Irabarne eta Altzürükü herrietan