Boga Boga Festibala irailaren 12tik 14ra egingo da Donostian

Hirugarren edizioko berritasunen artean Easo Plazak hartuko dituen doako kontzertuak daude. Bertan, Tatxers, Kiliki, Naxker, Putas Amak eta Aimarz taldeak izango dira. Boga Boga jaialdia berritasun ugarirekin itzuliko da irailaren 12tik 14ra Donostiara. Miramar jauregiak, esaterako, hiru agertoki  hartuko ditu: bi kanpoan, jauregiaren alde banatan, eta beste bat barruan, ezkutuan. Eszenatoki hauetatik soula, rocka, hip […]

Read More… from Boga Boga Festibala irailaren 12tik 14ra egingo da Donostian

Donostiako Gladys Enea parkea musikaz beteko da abuztuaren 3an, Glad is the Day jaialdiarekin

Jaialdiaren bederatzigarren edizioan kontzertuak, DJen saioak, piknik-ak, azoka bat eta haurrentzako jarduerak izango dira 12:00etan hasi eta 21:00etan amaituko den musika jardunaldiaren egitarauan. Glad is the Day jaialdia itzuliko dela iragarri du Donostia Kulturak. Egia Kultur Etxeak, Dabadabak eta Le Bukowskyk koordinatzen duten ekimen hau 2016ko Europako Kultur Hiriburutzaren testuinguruan sortu zen, eta denbora gutxian […]

Read More… from Donostiako Gladys Enea parkea musikaz beteko da abuztuaren 3an, Glad is the Day jaialdiarekin

Mario Benso izango da Getxoko Nazioarteko Jazzaldiaren arduradun artistiko berria

Jazzaren munduan 45 urte inguruko ibilbidea du egina. Bensok Getxoko jaialdiarekin lotura estua du aspalditik. Mario Benso jazz dibulgatzaile eta aditua Getxoko Nazioarteko Jazzaldiaren arduradun artistikoa izango da datorren urteko ediziotik aurrera. Asturiarrak ibilbide luzea egin du jazzaren eta kulturaren arloetan, askotariko alderdietan, kazetaritzan zein koordinazio artistikoan, eta oso harreman estua du Getxo Jazzarekin, 1994tik […]

Read More… from Mario Benso izango da Getxoko Nazioarteko Jazzaldiaren arduradun artistiko berria

Gaur abiatuko da Festikale jaialdia Zigoitian

Txotxongilo garaikideak, antzerki bisuala, zinema, zuzeneko musika eta gorputza, objektua eta paisaia uztartzen dituzten proposamenak izango dira uztailaren 7ra arte. Teatro Panta Rhei Antzerki taldeak urtero antolatzen duen Festikale, Landa Inguruneko Arteen Jaia, gaur abiatuko da Zigoitian eta hilaren 7ra arte luzatuko da. Antolatzaileen esanetan, “Gorbeialdea, Arabako Lautada, Arabako Mendialdea eta Arabako Errioxako paisaiak sorkuntza […]

Read More… from Gaur abiatuko da Festikale jaialdia Zigoitian

‘Paralelo 0 ez ipar ez hego’ jaialdia egingo dute asteburuan, Hendaian, Hondarribian eta Irunen

Ostiralean Saguxar, Fusible eta Silitia taldeak izango dira Psilocybenea aretoan, larunbatean, berriz, Gailu eta Eneritz Furya igoko dira Borderline Fabrikako oholtzara. Azkenik, Gauak eta Gori-Gori taldeak arituko dira Lakaxita Gaztetxean. Hondarribiko Psilocybe elkarteak, Hendaiako Borderline Fabrikak eta Irungo Lakaxita Gaztetxeak ‘Paralelo 0 ez ipar ez hego’ festibala antolatu dute lehen aldiz. Ostiralean eta larunbatean, hilak […]

Read More… from ‘Paralelo 0 ez ipar ez hego’ jaialdia egingo dute asteburuan, Hendaian, Hondarribian eta Irunen

Musika alternatiboa eta esperimentala ardatz, Bolo-Bolo jaialdia egingo dute urriaren 3an eta 4an, Donostian

Guztira, hamabi musika-talde igoko dira oholtzara: Adios Amores, Aiko el grupo, Dame Area, Grande Amore, Honeyglaze, Airu, Indabe, Kotoi, Lukiek, Mikosis, Silitia eta Zeba. Donostia Kulturak eta Bloody Mary diskoetxeak Bolo-Bolo Weekend antolatu dute udazkenerako, Intxaurrondo Kultur Etxean. Bi eguneko jaialdia izango da, urriaren 3an eta 4an, eta musika alternatiboa eta esperimentala entzuteko aukera egongo […]

Read More… from Musika alternatiboa eta esperimentala ardatz, Bolo-Bolo jaialdia egingo dute urriaren 3an eta 4an, Donostian

Kalerki jaialdia egingo dute uztailaren 3tik 5era, Zarautzen

Mota guztietako ikuskizunak izango dira: antzerkia, ikuskizun ibiltariak, zirkua eta dantza. Uztailaren 3tik 5era bitartean, Kalerki Kaleko Arteen Jaialdiaren 32. edizioa egingo da Zarautzen. Egun hauetan zehar, antzerkia, dantza, zirkua eta beste hainbat diziplinatako ikuskizunez gozatzeko aukera izango dute zarauztarrek. Orotara hamaika ikuskizun izango dira, “ohi bezala, Euskal Herriko konpainien presentzia izango dugu, baina aurtengo […]

Read More… from Kalerki jaialdia egingo dute uztailaren 3tik 5era, Zarautzen

Ostiralean abiatuko da EHZ festibala, Arberatzen

Besteak beste, kontzertuak, hitzaldiak, ikuskizunak eta haurren txokoa izango dira igandera bitartean. Hiru egun baino ez dira falta Euskal Herria Zuzenean Festibalari hasiera emateko eta Arberatzen muntaketa lanak aurrera doaz. Datorren ostiraletik igandera izango da aurtengo edizioa eta eskaintza zabala izango da aurtengoan ere, “musikaz, hitzaldiez, haurren txokoaz, ikuskizunez eta beste hainbestez gozatu nahi baduzu […]

Read More… from Ostiralean abiatuko da EHZ festibala, Arberatzen

Musikolore jaialdia egingo dute uztailaren 2tik 5era, Hendaian

Zinema, musika edota dantza dakar aurtengo egitarauak kultura aniztasuna bultzatzeko asmoz. Lehen edizioak iaz izan zuen arrakastaren ondoren, Hendaiako Herriko Etxeak Musikolore jaialdia antolatuko du aurten ere uztailaren 2tik 5era bitartean. “Aurten, egitaraua lau egunetara zabaldu dugu, formatu mota anitzi leku egiteko. Esperientzia berriak, oroitzeko modukoak, murgiltzekoak ekarriko ditu horrek, baita ezustekoren bat edo beste […]

Read More… from Musikolore jaialdia egingo dute uztailaren 2tik 5era, Hendaian

Gaur abiatuko da Zinegoak jaialdia Taiwaneko queer zinemaren omenaldiarekin

Zero Chou, Zinegoak 2025 ohorezko saria, Ez da Bilbon izango osasun-arrazoiengatik. Hoho Liu bere hainbat filmetako argazki-zuzendariak jasoko du saria. Zinegoak Bilboko LGTBIQ+ zinema eta arte eszenikoen jaialdia gaur hasiko da ofizialki Arriaga Antzokian egingo den irekiera-ekitaldiarekin. Galak hainbat osagai izango ditu, hala nola Esanezinen emanaldia, Aner Peritz bertsolariaren parte-hartzea eta Sara Fantovaren Jone, batzuetan […]

Read More… from Gaur abiatuko da Zinegoak jaialdia Taiwaneko queer zinemaren omenaldiarekin