Uztailaren 4tik 6ra egingo da Kaleka antzerki jaialdia, Lekeition

Guztira udalerri osoan zehar banatuko diren 13 ikuskizun taularatuko dira. Antolatzaileek “aniztasuna eta kalitatea” azpimarratu dute egitarauari dagokionez. Lau atal nagusitan banatuko da: Kaleka Ofiziala, Kaleka Scratch, Kalekaz Blai eta Kalekari. Lekeitioko Kale Arteen Jaialdia bere 35. ediziora iritsi da, arte garaikidea, parte-hartzailea eta berritzailea kalera ateratzeko apustuari tinko eutsiz. Uztailaren 4tik 6ra bitartean izango […]

Read More… from Uztailaren 4tik 6ra egingo da Kaleka antzerki jaialdia, Lekeition

Anari, Olatz Salvador eta Petti izango dira, besteak bestek, Elorrioko Musikaire jaialdian

Uztailaren 5etik 27ra, musika, dantza eta pailazo ikuskizunen topaleku izango dira Herriko plaza, Lariz Jauregia eta Arespakotxaga lorategia. Uda eta Kultura uztartzen dituen Musikaire jaialdia indartsu itzuliko da Elorriora uztailaren 5etik 27ra. Aurtengoa jaialdiaren 25. edizioa izango da, eta askotariko gustuei erantzuteko eskaintza zabala jaso da programan. Hori izan baita udalaren asmoa azken urteotako: “adin […]

Read More… from Anari, Olatz Salvador eta Petti izango dira, besteak bestek, Elorrioko Musikaire jaialdian

Bihar abiatuko da Haizetara musika jaialdia, Zornotzan

Jaialdia ekainaren 20an hasiko da, 19:00etan, Zelaieta parkean, eta ekainaren 22an amaituko da, 13:00etan, sari banaketarekin. Zornotzako kaleak erritmoz, kolorez eta energiaz beteko dira asteburu honetan, Haizetara Kaleko Musika Jaialdiaren XVIII. edizioarekin. Antolatzaileek diotenez, “urtetik urtera ospea hartzen ari den jaialdia da Haizetara, musika zaleentzat ezinbesteko hitzordua eta aurtengoan, herrialde desberdinetako zortzi talde lehiatuko dira”. […]

Read More… from Bihar abiatuko da Haizetara musika jaialdia, Zornotzan

Poesiak Lekeitio blaituko du irailaren 26tik 28ra

Irailekoak jaialdia Lekeitiora itzuliko da. Helburu nagusia euskal poeten lana gizarteratzea da; nolanahi ere, beste bazter batzuetako olerkariek ere parte hartuko dute jaialdian. Iaz Itsasu bisitatu ostean, Lekeitiora bueltatuko da Irailekoak poesia-jaialdia irailaren 26tik 28ra. Euskaltzaindiak, literaturari dion atxikimendua adierazte aldera, poesiari eskainitako hirugarren asteburua antolatzea deliberatu du, hastapeneko helburuei eutsiz. Horrela, Euskal Herri osoarentzat […]

Read More… from Poesiak Lekeitio blaituko du irailaren 26tik 28ra

50 jarduera baino gehiago erresistentzia eta estimu-sareak aldarrikatzeko

Zinegoak jaialdiko hasiera ekitaldia ekainaren 23an izango da Arriaga Antzokian. Esanezin taldea igoko da oholtzara eta Zero Chou zinegile taiwandarrak Ohorezko Saria jasoko du. Itxiera, berriz, ekainaren 30ean izango da Bilborocken. Ekainaren 23tik 30era egingo da Bilboko LGTBIQ+ zinema eta arte eszenikoen jaialdia, eta aurten ere kulturarekin eta sexu-aniztasunarekin lotutako 50 jarduera baino gehiago izango […]

Read More… from 50 jarduera baino gehiago erresistentzia eta estimu-sareak aldarrikatzeko

Deabru Beltzak taldeak ‘Su Talka’ ikuskizuna estreinatuko du larunbatean, Bretainiako Le Printemps des Abers jaialdian

Deabru Beltzak Euskal Herritik kanpo ikuskizun bat sortu eta estreinatzen duen lehen euskal antzerki taldea da. Deabru Beltzak konpainia bilbotarrak  Su Talka perkusio eta piroteknia ekoizpen propioa estreinatuko du datorren ekainaren 7an, larunbata, Bretainiako Le Printemps des Abers jaialdian. Estreinaldi hau beste mugarri bat da konpainiaren ibilbidean, izan ere, 2026an 30 urteko ibilbidea ospatuko du. Gainera, […]

Read More… from Deabru Beltzak taldeak ‘Su Talka’ ikuskizuna estreinatuko du larunbatean, Bretainiako Le Printemps des Abers jaialdian

Gasteizko Izaskun Arrue Kulturgunean abiatuko da aurtengo Korterraza jaialdia

Ekainaren 25ean izango da, euskarazko lanak ardatz izango dituen jardunaldi batekin. Korterraza Gasteiz 16. edizioarekin itzuliko da, berrikuntzak izango dituen egitarauarekin. Aire zabaleko musika eta film laburren jaialdiak egun bateko jarduerak izango ditu eta aurten Izaskun Arrue Kulturgunean (IAK) hasiko da. Ekainaren 25ean izango da, euskarazko lanak ardatz izango dituen jardunaldi batekin. Egun horretarako film […]

Read More… from Gasteizko Izaskun Arrue Kulturgunean abiatuko da aurtengo Korterraza jaialdia

Amaiur, Gorka Urbizu, Inadaptats eta Koma, besteak beste, gehitu dira Hatortxu Rock jaialdiaren zerrendara

Uztailaren 24ti 27ra izango da azken edizioa, Lakuntzan. Osatu da azken Hatortxu Rock elkartasun jaialdiko 5 eszenatokietara igoko diren talde eta artisten zerrenda. Pasa den maiatzaren 20an iragarritako 24 taldeekin, guztira, 87 ziren ezagunak ziren izenak. Orain, beste 11 izenak ezagututa, 98 dira uztailaren 24tik 27ra Lakuntzan izango direnak. Anestesia, Zetak, Delirium Tremens, Barniz, Bizardunak, […]

Read More… from Amaiur, Gorka Urbizu, Inadaptats eta Koma, besteak beste, gehitu dira Hatortxu Rock jaialdiaren zerrendara

Rozalen, Olaia Inziarte eta Gaizka Insunza izango dira Gernikako Haziberri Festibalean

Uztailaren 9an izango da hitzordua, Europako Herrien parkean. Haziberri jaialdiaren bosgarren edizioa egingo dute uztailaren 9an, Gernikako Europako Herrien parkean. Antolatzaileek azaldu dutenez, “2021ean jaialdia sortu zenetik, urtero-urtero, gure egiteko moduei eutsiz, festibala ontzeko lanean aritu gara eta aurtengo kartela ere horren adierazle dela uste dugu. Kartelburu nagusia Rozalen kantautorea ezaguna izango da. Olaia Inziarte […]

Read More… from Rozalen, Olaia Inziarte eta Gaizka Insunza izango dira Gernikako Haziberri Festibalean

Zero Chou zinemagile taiwandarrak jasoko du Zinegoak jaialdiko 2025eko Ohorezko Saria

Bilboko jaialdiak Chouren lanari buruzko atzera begirakoa antolatu du, zuzendariaren filmografia ezagutzeko. Queer zinemaren aitzindari honek ekainaren 23an jasoko du saria Arriaga Antzokian. Bilboko LGTBIQ+ zinema eta arte eszenikoen jaialdiak DAMAk babestutako edizio honetako Ohorezko Saria Zero Chou zinegile taiwandarrarentzat izango dela jakinarazi du gaur. Queer zinemaren aitzindari honek ekainaren 23an jasoko du saria Arriaga […]

Read More… from Zero Chou zinemagile taiwandarrak jasoko du Zinegoak jaialdiko 2025eko Ohorezko Saria