Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen

(H)ilbeltzan genero beltzeko liburuen aurkezpenak, mahai-inguruak, solasaldiak, bazkaria, antzerkia, itzuli beltza edota susmagarrien gaua izango dira. 2026ko urtarrilaren 19tik 25era izango da Euskal Nobela Beltzaren Astearen hamabigarren edizioa eta ekitaldi ugari antolatu dituzte oraingoan ere. Bertan hartuko dute parte Amaia Apalauzak, Ernesto Pratek, Miren Agur Meabek, Amaiur Epherrek eta Iñaki Dorronsorok, besteak beste. Antolatzaileek zehaztu dutenez, […]

Read More… from Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen

‘Marko bat kultura euskaraz bizitzeko eta egiteko, minorizazioan ez betikotzeko’ izenpean, Euskal Artisten II. Mintegia egingo dute Donostian

Topaketa bihar, azaroak 20, izango da goizeko 9:15etatik aurrera, Donostiako Koldo Mitxelenako Santa Teresa komentuan. Duela bi urte, artistaren estatutuaz hitz egiteko tartea hartu zuen Lanartea Euskararen Langile Profesionalen Elkarteak Oiartzunen, UEUrekin elkarlanean. Donostian hartuko du gogoetarako tartea orain. Marko bat kultura euskaraz bizitzeko eta egiteko, minorizazioan ez betikotzeko izenpean, Euskal Artisten bigarren Mintegia antolatu […]

Read More… from ‘Marko bat kultura euskaraz bizitzeko eta egiteko, minorizazioan ez betikotzeko’ izenpean, Euskal Artisten II. Mintegia egingo dute Donostian

‘Ibaitik itsasoraino, beste begirada bat’ Palestinari buruzko zikloa antolatu dute Intxaurrondoko Kultur Etxean

Helburua da Palestinako genozidioari buruzko bestelako gerturatzea eta ikuspuntuak eskaintzea. Azaroaren 11tik abenduaren 24ra Intxaurrondo Kultur Etxean ikusgai izango den Federico Vespignani italiarraren Short term, but Long Term erakusketaren harira, hainbat jarduera antolatu dituzte Donostiako Intxaurrondoko Kultur Etxean: hitzaldi bat (Mikel Aramendi) eta literatur solasaldia euskaraz, Plazara Goaz elkartearekin batera, eta mahai-inguru bat gaztelaniaz Hithem […]

Read More… from ‘Ibaitik itsasoraino, beste begirada bat’ Palestinari buruzko zikloa antolatu dute Intxaurrondoko Kultur Etxean

Poesia Kaia jaialdia bihar abiatuko da Lezon

Bi hitzorduk osatuko dute jaialdia: bihar, Mugako poetika izeneko solasaldi poetikoa izango da Jokin Muñoz eta Maddi Muñozen eskutik, Kultura Aretoan. Larunbatean, berriz, poesia errezitaldia antolatu dute Berta Piñan, Rakel Pardo eta Sara Uribe-Etxeberriarekin, Gezala Auditoriumean. Azken saio hau amaitzean Oiasso boskoteak Mozarten K.581 sinfonia interpretatuko du. Poesia Kaia jaialdiaren bosgarren edizioa, azaroaren lehen astean egingo da […]

Read More… from Poesia Kaia jaialdia bihar abiatuko da Lezon

Emakumeek Zuzendutako Zinema erakustaldia urriaren 27tik 31ra, Bilbon

Egitarauak proiekzioak, tailerrak, mahai-inguruak eta sektoreko funtsezko figurei omenaldia egingo dien irekiera-ekitaldia jasotzen ditu. Zinemakumeak gara!, emakumeek zuzendutako zinema-erakusketa, bueltan da Bilbora. 30. edizioa izango du aurten eta urriaren 27tik 31ra bitartean egingo da. Programak hainbat atal izango ditu: proiekzioak, tailerrak, mahai-inguruak eta sektoreko funtsezko figurei omenaldia egingo dien irekiera-ekitaldia. Motorrak berotzen hasteko, baina, antolatzaileek […]

Read More… from Emakumeek Zuzendutako Zinema erakustaldia urriaren 27tik 31ra, Bilbon

Euskararen erabileran eragiteko ohitura zaharrak biziberritu

Taupak euskararekiko eta euskal kulturarekiko interesa duten guztiei zuzendutako jardunaldia antolatu du irailaren 25erako. Izena emateko aukera zabalik dago jada. Ohituren biziberritzea: Komunitategintza aktibatzeko giltza izenpean, Taupa Euskaltzaleen Mugimenduak Taupada jardunaldiaren bigarren edizioa antolatu du irailaren 25ean, Durangoko Plateruenan. Bertan, komunitatea, ohiturak eta aktibazioa bezalako terminoen arteko lotura zein euskararen erabilera sustatzeko duten ahalmena izango […]

Read More… from Euskararen erabileran eragiteko ohitura zaharrak biziberritu

Poesia Egunak egingo dituzte irailaren 5etik 11ra, Oiartzunen

Aurten, Etxea gai hartuta gauzatuko da ibilbide poetikoa Poesia Egunak izenarekin plazara iaz etorri baziren ere, 2020tik antolatzen ari dira ekimena Oiartzunen, pandemiaren ondorenetik, hain zuzen ere. Antolatzaileen esanetan, “forma, izen eta egitarau askotarikoa eskaini du urtez urte, eta naturalki joan da antzaldatzen, beti ere poesia erdigunean jarrita eta diziplina artistiko ezberdinei eta esperimentazioari tokia […]

Read More… from Poesia Egunak egingo dituzte irailaren 5etik 11ra, Oiartzunen

‘Poetak maiatzean’ jaialdia maiatzaren 5ean abiatuko da, Gasteizen

Nazioarteko Poesia Jaialdi honen helburua da herritarren artean poesia zabaltzea, nazioarteko olerkariak ezagutaraztea eta Arabako txoko guztietan poesia hedatzea. Maiatzaren 5ean, abiatuko da Poetak maiatzean Nazioarteko Poesia Jaialdiaren XIII. edizioa. Aurtengo programazioak 70 jarduera baino gehiago bilduko ditu Gasteizen eta 20tik gora Arabako hainbat udalerritan.  Honako hauek izango dira poesiarekin egindako hitzordura joango direnetako batzuk: […]

Read More… from ‘Poetak maiatzean’ jaialdia maiatzaren 5ean abiatuko da, Gasteizen

‘2.100 urteko elkarbizitza’ programa aurkeztu dute Iruñearen sorreran funtsezkoak izan ziren gertaerak oroitzeko

2025eko martxotik 2026ko lehen seihilekora arte, hainbat jarduera kultural, etnografiko, didaktiko eta zientifiko egingo dira. 2.100 urte dira Gnaeus Pompeius Magnus jeneralak Iruña erromatarra sortu zuela, Pompelo, Erromaren zergapeko hiria, lehendik baskoiak bizi ziren herrixka batean. Halaber, aurten 600 urte dira Karlos III.a Noblea hil zela, eta hura izan zen Iruña modernoari bide eman ziona: […]

Read More… from ‘2.100 urteko elkarbizitza’ programa aurkeztu dute Iruñearen sorreran funtsezkoak izan ziren gertaerak oroitzeko

1545 argitaletxeak Literatura Plazara ekimenaren hirugarren edizioa antolatu du Oiartzunen

Martxoaren 19an izango du lehen hitzordua ekimenak Uxue Alberdi, Danele Sarriugarte eta Iratxe Retolazaren Idazle-kontzientziak eta idazketa-ibilbideak solasaldi literarioarekin. 1545 argitaletxeak Literatura Plazara ekimenaren hirugarren edizioa antolatu dute martxoaren 19tik 30era bitartean. Adierazi dutenez, “Euskara, jalgi hadi plazara argitaratu zuen Bernat Etxeparek 1545. urtean; Literatura, jalgi hadi plazara diogu guk orain, literatura arnasgune izan nahi duen Oiartzun herritik”. Horretarako, […]

Read More… from 1545 argitaletxeak Literatura Plazara ekimenaren hirugarren edizioa antolatu du Oiartzunen