Hi(ZKI)bridoak zikloa udazkenean egingo dute Bilbon

Anarik eta Txakur Gorria Sormen Kolektiboak parte hartuko dute, besteak beste, Euskararen Etxeak antolatu duen zikloan. Euskararen Etxeak Hi(ZKI)bridoak izeneko zikloa abiatu zuen iragan otsailean, bere Bilboko egoitzan, baina COVID-19k eragindako pandemiaren ondorioz, ekitaldi bakarra burutu ahal izan zen, Buztinezko etorkizuna izenekoa, otsailaren 27an. Zikloan bildutako beste lau ekitaldiak, berriz, bertan behera gelditu ziren. Hori […]

Read More… from Hi(ZKI)bridoak zikloa udazkenean egingo dute Bilbon

Irudika nazioarteko ilustrazio topaketa profesionalak urriaren 29, 30 eta 31n

Laugarren edizio honetan hiru herrialde gonbidatu dituzte: Quebec, Uruguai eta Estatu frantsesa. Euskal Irudigileak elkarteak ilustrazioaren nazioarteko Irudika topaketen laugarren edizioa egingo duela iragarri du. Urriaren 29, 30 eta 31n izango da hitzordua Gasteizen eta bertan, ilustratzaile profesionalak, argitaletxe eta agente literarioak izango dira. Euskal Herriko ilustrazioaren sektorea ere bertan egongo da. Laugarren edizio honetarako […]

Read More… from Irudika nazioarteko ilustrazio topaketa profesionalak urriaren 29, 30 eta 31n

UEUk hamabi ikastaro eta bost jardunaldi eskainiko ditu udan

Eibar, Donostia, Usurbil, Iruñea eta Baionan izango dira ikastaroak uztailaren 13tik 4ra bitartean. Izena emateko epea zabalik da dagoeneko. Hamabi ikastaro eta bost jardunaldi eskainiko ditu denetara Udako Euskal Unibertsitateak (UEU), uztailaren 13tik irailaren 4ra bitartean, Eibar, Donostia, Usurbil, Iruñea eta Baionan. Izena emateko epea zabalik da dagoeneko. Hala, aurrekaririk gabeko egoera honetan, Udako Euskal […]

Read More… from UEUk hamabi ikastaro eta bost jardunaldi eskainiko ditu udan

‘Las Sinsombrero: Genero-, Sorkuntza-, Gerra- eta Erbeste-Sistema’ izeneko emanaldia, Bilbon

Josebe Martinezek koordinatutako Emakumeak eta erbesteratzeak seriearen bigarren irakurketa saioa martxoaren 25ean egingo dute Bilboko Bulegoa z/b zentroan. Irakurketa saioa Gerra Zibilaren amaieran erbesteratutako emakume artista eta intelektualen dinamika politikoaren erakusgarri da eta Josebe Martinezek zuzendutako Emakume erbesteratuei, gerra zibilari eta memoriari buruzko ikerketen egitasmoa biltzen du. Historian isildutako zati hori berreskuratzea da proiektu honen […]

Read More… from ‘Las Sinsombrero: Genero-, Sorkuntza-, Gerra- eta Erbeste-Sistema’ izeneko emanaldia, Bilbon

Igartubeiti Baserri Museoaren dolarean egindako sagardoa dastatzeko aukera larunbatean, Ezkio-Itsason

Barrikote festa datorren larunbatean, martxoaren 14an, egingo dute 17:00etatik aurrera. Bertan bisita gidatu antzeztua, Kirikoketa emanaldia, sagardo eta Bertatik Bertara produktuen dastaketa… izango dira. Datorren martxoaren 14an, Barrikote festaren XVII. edizioa egingo da Ezkio-Itsasoko Igartubeiti Baserri Museoan. Sagardogintzako lan guztiak amaitzen direnean antolatzen den ohitura zaharrenetarikoa da festa hau. Barrikotea ziklo oso baten emaitza da, […]

Read More… from Igartubeiti Baserri Museoaren dolarean egindako sagardoa dastatzeko aukera larunbatean, Ezkio-Itsason

Artea eta lurraldea hizpide Debako Arte Eskola Bizirik plataformak antolatutako jardunaldietan

Martxoaren 14an eta 15ean egingo dituzte jardunaldiak eta bertan izango dira: Erika Olaizola aktorea, Irene Intxausti Teklak elkarteko kidea, Leire San Martin Tabakalerako hezkuntza arduradura, J.P. Huercanos eta Aitziber Urtasun Oteiza museoko zuzendariordea eta hezkuntza arduraduna. Pasa den urtean ekin zion Debako Arte Eskola Bizirik plataformak jardunaldiak antolatzeari. Euskal Herri osoan balio sinbolikoa izan duen […]

Read More… from Artea eta lurraldea hizpide Debako Arte Eskola Bizirik plataformak antolatutako jardunaldietan

Hi(ZKI)bridoak zikloa aurkeztu du Euskararen Etxeak

Anarik, Itxaro Bordak, Ibon RG-k eta Txakur Gorria Sormen Kolektiboak parte hartuko dute zikloan, besteak beste. 14 urte dira Bilboko Euskararen Etxea sortu zutela eta egun, eraberritze prozesu batean murgilduta dago. Eraberritze horren emaitza da, hain zuzen, aurkeztu dituzten hainbat nobedade. Hasteko, Euskararen Etxeak bere ordutegia handitu du, “leiho zabalago bat euskara sustatzen ari diren […]

Read More… from Hi(ZKI)bridoak zikloa aurkeztu du Euskararen Etxeak

Umorea izango da Arrakala jardunaldien gai nagusia

Tailer, hitzaldi eta erakustaldien bidez, Dantzertik bere eskolako ateak jendarteari irekiko dizkio martxoaren 6tik 7ra. Laugarren urtea da jada, Dantzerti Euskal Herriko Arte Dramatiko eta Dantza Goi Mailako Eskolak Arrakala izeneko jardunaldiak antolatzen dituela. Bilboko eskolak gai bat aukeratzen du urtero jardunaldietarako ardatz izan dadin, eta horren inguruan arte eszeniko-performatiboen profesionalak ekartzen ditu eskolako kideekin […]

Read More… from Umorea izango da Arrakala jardunaldien gai nagusia

Durangaldeko sortzaile gazteen jarduna ezagutzeko ‘Pechakucha’ saio berria izango da, gaur

Durangoko Andra Mari elizpean, gaur, otsailak 6, iluntzeko 19:30ean, izango da hitzordua. Aurkezpen labur eta lagun arteko giroan, hiru jardun, proiektu eta lan ezagutzeko aukera izango da. Gerediaga Elkarteak antolatuta Pechakucha saioetan bosgarrena izango da honakoa. Durangaldeko gazte sortzaileak eta euren lanak ezagutzera emateko 2017an sortutako kultur egitasmoa da. Durangaldeko sortzaileei ohikoa ez den formatu […]

Read More… from Durangaldeko sortzaile gazteen jarduna ezagutzeko ‘Pechakucha’ saio berria izango da, gaur

Txillardegi gogoratuko dute gaur eta igandea, Donostian

Gaur, osteguna, eta 12an, igandea, Txillardegi Udal Liburutegia Herri Ekimenak bi ekitaldi antolatu ditu. Urtarrilaren 14an beteko dira zortzi urte Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi idazle eta ekintzailea hil zela. Urteurrena baliatuz, ekitaldiak egingo dituzte gaur bertan, 19.30ean eta igandean. Txillardegi Udal Liburutegia Herri Ekimenaren eskutik, gaurko hitzordua arratsaldeko 19:30ean izango da Alde Zaharreko San […]

Read More… from Txillardegi gogoratuko dute gaur eta igandea, Donostian