(H)ilbeltzan genero beltzeko liburuen aurkezpenak, mahai-inguruak, solasaldiak, bazkaria, antzerkia, itzuli beltza edota susmagarrien gaua izango dira. 2026ko urtarrilaren 19tik 25era izango da Euskal Nobela Beltzaren Astearen hamabigarren edizioa eta ekitaldi ugari antolatu dituzte oraingoan ere. Bertan hartuko dute parte Amaia Apalauzak, Ernesto Pratek, Miren Agur Meabek, Amaiur Epherrek eta Iñaki Dorronsorok, besteak beste. Antolatzaileek zehaztu dutenez, […]
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
