Bertol Arrietak dekadentziaren erretratua egin du ‘Diesel’ liburu berriak biltzen dituen ipuinetan

Ironia, nostalgia eta umore surrealista dira ipuin liburu honen osagai nagusiak. Elkarren antzik ez duten zazpi narraziok osatzen dute Bertol Arrieta idazleak gaur aurkeztu duen Diesel ipuin liburu berria (Alberdania). Nahiz eta kontakizun guztietan agertzen diren bizitzarekiko eszeptizismo puntu bat erakusten duten gizabanakoak, heroitasunik batere gabeko egunerokoaren heroi arruntak dira, “diesel jendea”. Arrietak azaldu duenez, […]

Read More… from Bertol Arrietak dekadentziaren erretratua egin du ‘Diesel’ liburu berriak biltzen dituen ipuinetan

Euskarazko irakurketa eta sorkuntza literarioa ardatz Iruñean antolatu duten literatura zikloan

Maiatzaren 14ra arte iraungo du zikloak, eta arratsaldez egingo dituzte aurkezpenak, Karrikiri elkartean. Karrikiri elkarteak eta Iruñeko Udalak euskararen eta sorkuntza literarioaren inguruko hainbat jarduera antolatu dituzte elkarlanean. Zehazki, bost libururen aurkezpena egingo dute. Maiatzaren 14ra arte iraungo du zikloak, eta arratsaldez egingo dituzte aurkezpenak, Karrikiri elkartean (Xabier kalea 4, Alde Zaharra). Sarrera librea izango […]

Read More… from Euskarazko irakurketa eta sorkuntza literarioa ardatz Iruñean antolatu duten literatura zikloan

Gotzon Barandiaranek ‘Galbahea’ liburuko poemak entzuteko eran grabatu ditu

Audio-liburu honetarako, besteak beste, Ainara Lasa, Josu Landa, Uxue Alberdi, Harkaitz Cano, Iraia Etxebeste, Jose Luis Otamendi, Itziar Ugarte, Oier Guillan, Leire Lopez Ziluaga, Iratxe Retolaza, Itxaro Borda eta Gorka Urbizu aritu dira poemak errezitatzen. 2024ko maiatzean Gotzon Barandiaran idazleak Galbahea poema-liburua kaleratu zuen Susa argitaletxearen eskutik. Oraingoan, liburuko horretako poemak entzuteko eran grabatu ditu […]

Read More… from Gotzon Barandiaranek ‘Galbahea’ liburuko poemak entzuteko eran grabatu ditu

‘Poetak maiatzean’ jaialdia maiatzaren 5ean abiatuko da, Gasteizen

Nazioarteko Poesia Jaialdi honen helburua da herritarren artean poesia zabaltzea, nazioarteko olerkariak ezagutaraztea eta Arabako txoko guztietan poesia hedatzea. Maiatzaren 5ean, abiatuko da Poetak maiatzean Nazioarteko Poesia Jaialdiaren XIII. edizioa. Aurtengo programazioak 70 jarduera baino gehiago bilduko ditu Gasteizen eta 20tik gora Arabako hainbat udalerritan.  Honako hauek izango dira poesiarekin egindako hitzordura joango direnetako batzuk: […]

Read More… from ‘Poetak maiatzean’ jaialdia maiatzaren 5ean abiatuko da, Gasteizen

[BIDEOA] Ahanzturan zeuden ehundik gora gizon eta emakume Internazionalista gogoan

Aitor Azurkik eta Aitzol Arroyok 1936an Gipuzkoan izandako lehen boluntarioen gaineko liburua kaleratuko dute 2026ko irailean, gerraren hasieraren 90. urteurrenarekin bat eginez. Lana osatzeko herritarrei deia egin diete pasarte horri buruzko informazioa eman dezaten. Aitzol Arroyo historialariak eta Aitor Azurki kazetariak Boluntario internazionalistak, Gipuzkoan proiektua aurkeztu dute, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin. Biek dute ibilbide luzea […]

Read More… from [BIDEOA] Ahanzturan zeuden ehundik gora gizon eta emakume Internazionalista gogoan

[BIDEOA] ‘Amorante Frantsesa’, poema bidez idatzitako eleberria kaleratu du Miren Agur Meabe idazleak

Liburu berri hau pertsonaia arrunt baten epopeia xumea da, thriller ukituekin. Poesiaren baliabideak erabiliz idatzitako narrazioa kaleratu du Miren Agur Meabe idazleak Amorante Frantsesa izenburupean. Susa argitaletxearen eskutik aurkeztu du liburua gaur, Donostian. Meabek azaldu duenez, Agurtzane da eleberri honetako protagonista nagusia. 60 urteko emakumea atezaina da Bilboko auzo bateko DBHko institutu batean, eta bakarrik […]

Read More… from [BIDEOA] ‘Amorante Frantsesa’, poema bidez idatzitako eleberria kaleratu du Miren Agur Meabe idazleak

[BIDEOA] Irudiekin irakurtzeko album ilustratua dakar Maite Gurrutxagak

Tapakia (Erein) hitzik gabeko liburua da eta baita besteenganako errespetuaren metafora bat ere. Gaur aurkeztu du lana Donostian erein argitaletxearen eskutik Maite Gurrutxaga ilustratzaileak bere berea den bigarren liburua kaleratu du Tapakia (Erein) izenburupean, aurretik Klak (Elkar, 2022) kaleratu zuen amezketarrak eta lan horretan ere, oraingoarekin egin duen bezala, berak sortu zituen ilustrazioak eta gidoia. […]

Read More… from [BIDEOA] Irudiekin irakurtzeko album ilustratua dakar Maite Gurrutxagak

EIZIE elkarteak Minaberri beka aurkeztu du, nazioarteko gazte-literaturako lanak euskarara ekartzeko asmoz

Bigarren deialdi honetarako Marie-Aude Murail idazlearen Sauveur & fils obra aukeratu dute. Lanak aurkezteko epea apirilaren 28ra arte egongo da zabalik. EIZIEk, Iruñeko Udalarekin lankidetzan eta Txalaparta argitaletxearen laguntzaz, Minaberri itzulpen-bekaren bigarren deialdia aurkeztu du. Honetan, nazioarteko gazte-literaturako lan esanguratsu bat euskaratzeko aukera izango da mentoretza baten bitartez. Mentoretza CEDRO erakundearen laguntzaz egingo da. Halaber, […]

Read More… from EIZIE elkarteak Minaberri beka aurkeztu du, nazioarteko gazte-literaturako lanak euskarara ekartzeko asmoz

Lur Gallastegi idazleak ‘Zurriola Beach Hostel’ gazteentzako eleberria kaleratu du

Zurriola Beach Hostel ostatua duela mende bateko bi familien bizipenen agertokia da eta haien ondorengo gazte batzuen borroka ere jasotzen du, hiriaren turistikazio basatiaren aurka. Lur Gallastegi idazle eta irakasleak euskarazko haur eta gazte literatura generoaren bildumara liburu berri bat gehitu du: Zurriola Beach Hostel izenburuko eleberria. Elkar argitaletxearen eskutik argitaratu du nobela berria eta […]

Read More… from Lur Gallastegi idazleak ‘Zurriola Beach Hostel’ gazteentzako eleberria kaleratu du

Euskaltzaindiak ‘Denboraren gurpilean’ liburua eta ‘Berba-mintzoak’ bilduma aurkeztu ditu

Bilduma etnografikoa da eta Euskararen Herri Hizkeren Atlasa (EHHA) obran jasotako lekukotasun oparoan du oinarri. Euskaltzaindiak eta Laboral Kutxak Denboraren gurpilean liburua aurkeztu dute gaur Akademiaren Bilboko egoitzan. Gainera, liburuak bilduma berri bat estreinatu du, hain zuzen, Berba-mintzoak bilduma. Liburu-sorta berri honen helburua da Euskaltzaindiak aurreko mendearen 80ko hamarkadan abiarazi zuen Euskararen Herri Hizkeren Atlasa […]

Read More… from Euskaltzaindiak ‘Denboraren gurpilean’ liburua eta ‘Berba-mintzoak’ bilduma aurkeztu ditu