[Bideoa] Gazteei zuzendutako eleberria ondu du Ramon Olasagastik ‘Memoriaren giltza’ izenburupean

36ko gerra garaian, Ezkaba mendian zegoen kartzelako ihesaldian dago oinarrituta istorioa. Memoria historikoaren gaia hartuta Ramon Olasagasti kazetari idazle eta itzultzaileak (Berrobi, 1972) Memoriaren giltza liburua kaleratu du Erein argitaletxearen eskutik. Gazteei zuzendutako narrazio labur hau markaz betea dagoela dio Inazio Mujika editoreak, “markak diot liburuak 36ko gerraren garaiko istorio bat kontatzen duelako, Iruñean kokatua”. […]

Read More… from [Bideoa] Gazteei zuzendutako eleberria ondu du Ramon Olasagastik ‘Memoriaren giltza’ izenburupean

Egile berrientzako euskarazko literatura lehiaketa abian da Iruñean

Nafarrak diren edo bizitokia Nafarroan duten egileek euskaraz idatzitako gai libreko lanak aurkeztu ahal izango dituzte, urriaren 28ra arte. Egile berrientzako 2024ko XXXIV. euskarazko literatura lehiaketa abian da Iruñean. Deialdi honen xedea egile berriek euskarazko literatura sor dezaten bultzatu eta sustatzea da. Parte hartzeko poesia eta narrazioa modalitateak daude eta egileek lan bana aurkeztu ahal izango […]

Read More… from Egile berrientzako euskarazko literatura lehiaketa abian da Iruñean

Sukar Horia kolektibo ekologistak ‘Etorkizun bizigarriak irudikatzen’ literatur eta itzulpen lehiaketa abiatu du

Parte-hartzaileek etorkizunean bizitza gaur egun baino bizigarriagoa egiten duten egoerak deskribatu beharko dituzte. Lanak aurkezteko epea irailaren 15ean amaituko da. Literatur lehiaketa berria abiatu du Sukar Horia talde ekologistak “etorkizun bizigarriak” irudikatzeko asmoz. Bertako kideek azaldu dutenez, “oso erraz irudikatzen dugu gaur egun distopia; utopia, aldiz, nekez. Lehorteak, uholdeak, tenperatura-igoera, gaixotasun berriak… bolo-bolo dabiltza gure […]

Read More… from Sukar Horia kolektibo ekologistak ‘Etorkizun bizigarriak irudikatzen’ literatur eta itzulpen lehiaketa abiatu du

Euskaltzaindiak ‘Euskararen Gogoetagunea (I)’ argitalpena plazaratu du

Jon Sarasua Gogoetagunea egitasmoaren koordinatzailearen arabera, 2022tik, euskararen etorkizun-ikuspegi artikulatua osatzeko ariketan pausoak eman ditu Euskararen Gogoetaguneak, eta lan horiek biltzen ditu liburu honek.  Euskararen Gogoetagunea (I) argitalpena aurkeztu du Euskaltzaindiak Donostian. Jon Sarasuak koordinatutako Euskararen Gogoetagunea proiektua 2022an aurkeztu zuen Euskararen Akademiak. Ordutik, Euskaltzaindiaren Jagon saila arduratu da egitasmoaz, eta “hizkuntza komunitatearen diagnostikorik finenak […]

Read More… from Euskaltzaindiak ‘Euskararen Gogoetagunea (I)’ argitalpena plazaratu du

Maite Rosendek eta Nerea Ariznabarretak irabazi dute haurrentzako albumak sortzeko ‘Etxepare saria’

Miren Asiain ilustratzaileak, Idoia Sobrino liburuzainak eta Patxi Zubizarreta idazleak osatu dute epaimahaia, eta azaldu dutenaren arabera, narrazioa paralelismoetan eta hitz jokoetan eraikia dago, erritmoa eta errima erabiltzen ditu eta haurrei oso gertukoa egingo zaie. Maite Rosende ilustratzaileak eta Nerea Ariznabarreta idazleak haurrentzako albumak sortzeko Etxepare saria irabazi dute Mamuki lanarekin. Orotara 31 lan aurkeztu dira. Saria Nefarroako […]

Read More… from Maite Rosendek eta Nerea Ariznabarretak irabazi dute haurrentzako albumak sortzeko ‘Etxepare saria’

Mikel Ayllon eta Piszifaktoria Ideien Laborategiaren eta Pablo Barrioren antzezlanak Ganbila bilduman

Ganbila proiektuak euskal teatroaz ikuspegi zabala ematea du helburu. Susa argitaletxeak eta EHAZE Antzerkizale elkarteak Ganbila antzerki bildumako bi liburu berri aurkeztu dituzte Donostian: Mikel Ayllon eta Piszifaktoria Ideien Laborategiaren Hau ez da gerra bat eta Pablo Barrioren 2074. Oier Guillan idazle eta antzerkigileak koordinatzen du Ganbila proiektua eta euskal teatroaz ikuspegi zabala ematea du helburu, unean uneko […]

Read More… from Mikel Ayllon eta Piszifaktoria Ideien Laborategiaren eta Pablo Barrioren antzezlanak Ganbila bilduman

‘Gaztelugatxeko itsaslamina’ lanak irabazi du Euskal Herriko Ikastolen Komiki Lehiaketa

Larzabaleko Manex Erdozaintzi Ikastolako ikasle Leixa Urmeneta Madariagaren Bakearen harria komikia izan da bigarrena lehiaketa honetan. Trapagarango Itxaropena Ikastolako Bera Arroyo, Ane Figuero eta June Abarrategi ikasleak dira Gaztelugatxeko itsaslamina komikiaren egileak eta Euskal Herriko Ikastolen Komiki Lehiaketako laugarren edizioko irabazleak. Euren lana ‘Xabiroi’ komiki aldizkarian argitaratuko da urriko zenbakian. Gaztelugatxeko itsaslamina-k herriko neskato baten […]

Read More… from ‘Gaztelugatxeko itsaslamina’ lanak irabazi du Euskal Herriko Ikastolen Komiki Lehiaketa

[Bideoa] ‘Ehun urteko gerra Palestinaren aurka’, Israel egiten ari den sarraskia salatzeko, eta aspalditik datorren historia ezagutarazteko liburua kalean da euskaraz

Palestinako historiaz euskarazko libururik ez zegoela ikusita, eta liburuaren ezaugarriak kontuan izanda, Iñaki Alegriak liburua euskaratzea erabaki zuen eta UEUri egin zion liburua itzultzeko proposamena. Rashid Khalidi-ren Ehun urteko gerra Palestinaren aurka liburua ekarri du euskarara Iñaki Alegria UEUko zuzendari-ohiak. Itzultzaileak gaur aurkeztu du lana Donostian, UEUren eskutik. Bertan Iñaki Alegria bera, Gidor Bilbao UEUko […]

Read More… from [Bideoa] ‘Ehun urteko gerra Palestinaren aurka’, Israel egiten ari den sarraskia salatzeko, eta aspalditik datorren historia ezagutarazteko liburua kalean da euskaraz

June Fernandez: “Ertz asko ditu ordezkapen bidezko ernalketak, eta horiei heldu nahi diegu liburu honekin”

Haurdunaldi subrogatuen inguruko analisi feministak bildu ditu June Fernandezek ‘Aingeruak eta neskameak’ saiakeran. Susa argitaletxearen Lisipe bilduma feministaren baitan ikusi du argia liburuak. Haurdunaldi subrogatuen inguruko analisi feministak bildu ditu June Fernandez idazle eta kazetariak (Bilbo, 1984) Aingeruak eta neskameak izeneko saiakeran. Lana ontzeko pluraltasuna nabarmendu nahi izan du egileak, “ertz asko ditu ordezkapen bidezko […]

Read More… from June Fernandez: “Ertz asko ditu ordezkapen bidezko ernalketak, eta horiei heldu nahi diegu liburu honekin”

BizkaIdatz Txikiaren 10. edizioko literatura sariak banatu dira

Kontakizunak garatzeko eta amaitzeko erronka hartu duten haur eta gazteek euskaraz Idoia Carramiñanaren Zer erremedio! eta gaztelaniaz Monica Garciaren Una nueva familia lanak jarraitu behar izan dituzte. BizkaIdatz Txikiaren hamargarren edizio honetan, haur eta gazteek kontakizun bat idatzi behar izan dute, bi istorioren hasierarekin jarraituz. Idoia Carramiñanak istorioaren hasiera euskaraz proposatu du, Zer erremedio! izeneko […]

Read More… from BizkaIdatz Txikiaren 10. edizioko literatura sariak banatu dira