Augustin Zubikarai XXIV. sarian parte hartzeko deialdia zabalik da

Proiektuak irailaren 30era arte bidali ahal izango dira. Irabazleak 8.000 euroko saria jasoko du eta eleberria Elkar argitaletxearekin argitaratuko du. Euskal kultura aberasteko eta idazleen lana bultzatzeko asmoz, Augustin Zubikarai saria antolatzen dute urtero Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak. Hamar urtez nobela laburrentzako lehiaketa izan zen Augustin Zubikarai beka, baina 2010ean formatuz aldatu eta nobelak […]

Read More… from Augustin Zubikarai XXIV. sarian parte hartzeko deialdia zabalik da

Antton Kazabon idazleak eta Jokin Mitxelena ilustratzaileak ‘Elbira Zipitria andereñoa’ liburua aurkeztu dute

Bere lana nagusiki Donostian garatu zuen Elbira Zipitriari aitortza egin eta haurrei ezagutarazten lagundu nahi duen liburua da. Elbira Zipitria andereñoa izenekoa Denonartean argitaletxeko album ilustratua da, Antton Kazabon idazleak eta Jokin Mitxelena ilustratzaileak sortua. Koloretan argitaratua, 36 orrialdek osatzen dute. 800 aleko tirada egin da. Donostia Kulturako liburutegien haur sail guztietan egongo da, eta […]

Read More… from Antton Kazabon idazleak eta Jokin Mitxelena ilustratzaileak ‘Elbira Zipitria andereñoa’ liburua aurkeztu dute

Ainhoa Urien Telletxek euskarazko literatura sorkuntzako Ignacio Aldecoa beka irabazi du

Epaimahaiak “ipuinaren giro sendoa” baloratu du, ipuin bilduma bat egiteko proiektuarekin batera, eta horretarako Urienek urte amaierara arte izango du lana bukatzeko. Ainhoa Urien Telletxeri (Abadiño, 1995) egokitu zaio aurten euskarazko literatura sorkuntzako Ignacio Aldecoa Beka. Epaimahaiak “ipuinaren giro sendoa” baloratu du, ipuin bilduma bat egiteko proiektuarekin batera, eta horretarako Urienek urte amaierara arte izango […]

Read More… from Ainhoa Urien Telletxek euskarazko literatura sorkuntzako Ignacio Aldecoa beka irabazi du

Azpimarra irakurle taldeak ‘Poesia mailu bat da’ literatura jaialdia antolatu du Gasteizen

Ekainaren 6an izango da jaialdia Gasteizko Gaztetxean eta egun osoko egitaraua prestatu dute. Besteak beste, ipuin kontalariak, itzulpengintza tailerra mahai-ingurua idazleekin, kartel erakusketa eta mikro irekia izango dira. “Ez dugu nahi poesia plastikozko lore bat izaterik. Ez dadila eskaparatean begiratzeko produktu polit bat izan, ezta erabili eta botatzeko klinexa ere. Ez du edertasunaren edo artearen […]

Read More… from Azpimarra irakurle taldeak ‘Poesia mailu bat da’ literatura jaialdia antolatu du Gasteizen

AEK-k jaso du Ibilbideari elkar saria eta Josu Goikoetxeak Joseba Jaka beka

Elkar Fundazioak Adunan duen egoitzan banatu dira 2024ko Ibilbideari Elkar saria eta Joseba Jaka beka. Bi urtetik behin banatzen den Joseba Jaka beka emanez hasi da ekitaldia. Aurten narratiba lan bat egiteko beka eman du Fundazioak. 15 lan aurkeztu dira eta Irati Majuelok, Itziar Ugartek eta Iban Zalduak osatutako epaimahaiak erabaki du beka Josu Goikoetxea […]

Read More… from AEK-k jaso du Ibilbideari elkar saria eta Josu Goikoetxeak Joseba Jaka beka

Harriet Mitxelena, Ibai Maquibar, Josu Arrieta eta Naiara Gutierrez dira 2023ko R. M. Azkue Literatura sarietako irabazleak

Epaimahaikideen iritziz, maila handiko lanak aurkeztu dira, eta azpimarratu dute saritutako idatzietan gai originalak jorratzen dituztela gazteek, gogoeta sakonak eta interesgarriak proposatuz. Gainera, aitortu dute testu “landuak” eta “erritmo bizikoak” irakurri dituztela. Euskaltzaindiak 2023ko Resurreccion Maria Azkue Literatura sariak banatu ditu bere Bilboko egoitzan. Sari hauek idazle gazteak literatura mundura erakartzea dute helburu nagusi. Bi […]

Read More… from Harriet Mitxelena, Ibai Maquibar, Josu Arrieta eta Naiara Gutierrez dira 2023ko R. M. Azkue Literatura sarietako irabazleak

[Bideoa] Haurdunaldi subrogatuen inguruko analisi feministak bildu ditu June Fernandezek ‘Aingeruak eta neskameak’ saiakeran

Susa argitaletxearen Lisipe bilduma feministaren baitan ikusi du argia liburuak. Haurdunaldi subrogatuen inguruko analisi feministak bildu ditu June Fernandez idazle eta kazetariak (Bilbo, 1984) Aingeruak eta neskameak izeneko saiakeran. Lana ontzeko pluraltasuna nabarmendu nahi izan du egileak, “ertz asko ditu ordezkapen bidezko ernalketak, eta horiei heldu nahi diegu liburu honetan, ezagutza alor eta ildo politiko […]

Read More… from [Bideoa] Haurdunaldi subrogatuen inguruko analisi feministak bildu ditu June Fernandezek ‘Aingeruak eta neskameak’ saiakeran

‘Irailekoak’ poesia-jaialdia irailaren 28an eta 29an izango da Itsasun

Ekimenaren helburu nagusia euskal poeten lana gizarteratzea da. Egitarauaren zehaztasunak irailean agertuko ditu Euskaltzaindiak. Lekeition estreinatu zen Irailekoak poesia-jaialdia iaz eta aurten Lapurdira egingo du jauzia, Itsasura, hain zuzen. Euskaltzaindiak egun eta erdiko egitasmoa antolatuko du, Itsasuko Herriko Etxearekin, Euskal Kultur Erakundearekin eta Euskararen Erakunde Publikoarekin elkarlanean. Hortaz, irailaren 28an (egun osoz) eta 29an (goizez) […]

Read More… from ‘Irailekoak’ poesia-jaialdia irailaren 28an eta 29an izango da Itsasun

XXVII. Igartza Literatura-Sorkuntzarako Bekara aurkezteko epea zabalik da

Idazle gazteek ekainaren 30era arte izango dute euren proiektuak aurkezteko epea zabalik. Aste batzuk dira Elkar argitaletxeak Lizar Begoñaren Mundu zitalaren kontra liburua argitara eman zuela. 25. Igartza Bekaren irabazlea da Sopelako idazlea. Irati Irizarrek, berriz, Ilargi-kutsadura eleberri proiektuarekin jaso zuen iazko irailean, 26. edizioko Igartza saria eta liburua ontzen ari da jada. Gaur, berriz, […]

Read More… from XXVII. Igartza Literatura-Sorkuntzarako Bekara aurkezteko epea zabalik da

Norberaren etxea aldarrikatu du Yolanda Arrietak bere azken liburuan

Idazle bizkaitarrak Etxe bat norberarena izeneko saiakera poetikoa kaleratu du Alberdania argitaletxearen eskutik. Virginia Woolfen saiakera ezagunaren izenburua, Gela bat norberarena, gure garaietara egokituz, Yolanda Arrieta idazleak (Etxebarria, 1963) dio etxe bat behar duela emakume idazleak, “lasai idatzi ahal izateko, patxadaz bizitzeko, soseguz aurre egiteko gero eta gertuago ikusten duen zahartzaroari”. Hala, emakume idazle heldu […]

Read More… from Norberaren etxea aldarrikatu du Yolanda Arrietak bere azken liburuan