Literaturia jaialdia maiatzaren 24an abiatuko da Zarautzen

Edizio honetako gaia (B)egia izango da eta, azokaz gain, ekitaldi, solasaldi eta liburu-aurkezpen ugari izango dira asteburu osoan zehar. Jarduera guztiak Lege Zaharren enparantzan, Modelo aretoan eta Etxezabalan izango dira. Zarautz literaturaren erdigune bihurtuko da berriro ere maiatzaren 24tik 26ra bitartean. Literaturia bueltan da eta oraingoan ere betiko espirituari eutsiko dio: euskal idazle, argitaletxe eta […]

Read More… from Literaturia jaialdia maiatzaren 24an abiatuko da Zarautzen

Tinta morez eta horiz, Tupust! komiki antologia ixtera datorren hirugarren alea kaleratu dute

Lehen argitalpena osatzen zuten istorio guztiak ni-aren inguruan gorpuzten baziren eta bigarrena zu ideiatik abiatzen bazen, hirugarrena gu gaiaren bueltan ardaztu dute. Komikia eta feminismoa uztartzeko asmoz,  Tupust! kolektiboak izen bereko antologia feministaren lehen alea argitaratu zuen duela bost urte. Emakumezko sortzaileei ikusgarritasun handiagoa ematea zuen xede egitasmoak eta bide beretik jarraituz, hirugarren argitalpena kaleratu […]

Read More… from Tinta morez eta horiz, Tupust! komiki antologia ixtera datorren hirugarren alea kaleratu dute

[Bideoa] Memoria aurrera begiratzeko

Hitzen zentzua eta bizitzaren zantzua berreskuratzeko, letrazko galbahe bat eraiki du Gotzon Barandiaran idazleak bere hirugarren poema liburuan. Maitasunaz ari da honetan, bere belaunaldiaz, elkarbizitzarako baldintzez, hildako deserosoez, isilean errepikatutakoez eta harrapatutako kultura baten nekeez. Maitasuna da Gotzon Barandiaran idazleak (Larrabetzu, 1974) argitaratu duen Galbahea poema liburuaren ardatza. “Liburuan kantagai ditudan guztiak maitasunetik galbahetu ditut. […]

Read More… from [Bideoa] Memoria aurrera begiratzeko

Amaia Apalauzak irabazi du 2024ko (H)ilbeltza beka

Nuria Cadenesen Guillem eleberria euskaratu beharko du. Apalauzak 3.000 euro jasoko ditu orain eta beste 3.000 euro lana amaitzerakoan. Itzulpena 2025eko abenduan argitaratuko du Txalaparta argitaletxeak, eta 2026ko Euskal Nobela Beltzaren Astean aurkeztuko dute lana (H)ilbeltza ekimenean. Amaia Apalauza Ollo itzultzaileak (Iruñea, 1979) irabazi du 2024ko (H)ilbeltza beka eta Nuria Cadenesen Guillem eleberria euskarara ekarri […]

Read More… from Amaia Apalauzak irabazi du 2024ko (H)ilbeltza beka

EIZIE elkarteak Minaberri beka sortu du, nazioarteko gazte-literaturako lanak euskarara ekartzeko asmoz

Lehen edizio honetarako, Laurie Halse Anderson idazlearen Speak obra itzuli beharko du beka eskuratzen duenak. Lanak aurkezteko epea ekainaren 17an amaituko da. Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartearen (EIZIE) arabera, “urriak dira itzulpengintzari eskaintzen zaizkion bekak eta sariak, eta bat bera ere ez da existitzen  gazte-literatura euskaratzeko”. Hutsune hori betetzeko asmoz, elkarteak itzulpen-beka bat antolatu […]

Read More… from EIZIE elkarteak Minaberri beka sortu du, nazioarteko gazte-literaturako lanak euskarara ekartzeko asmoz

Eneko Bidegain idazleak irabazi du iazko 111 Akademiaren Saria

Gaztelu bat da thriller politiko honen ardatza, gazteluan bertan dagoen proiektu turistiko handi bat, eta aldi berean, gaztelu horrek dauzkan sekretuak. 111 Akademiak Eneko Bidegaini (Baiona, 1975) emango dio 2023ko 111 Akademiaren Saria. Akademiakideek Bidegainen Bichta éder eleberria izendatu dute 2023ko libururik gogokoen. 218 akademiakide ditu une honetan 111 Akademiak, eta horietako 123k parte hartu […]

Read More… from Eneko Bidegain idazleak irabazi du iazko 111 Akademiaren Saria

Philip Barendrecht, Esteban Martin eta Sara Aranburu dira ‘Paperezko bizitzak’ ipuin-lehiaketaren irabazleak

Lehiaketa honek bi helburu nagusi ditu: batetik, gogor salatzea euskal herritar guztiek ezin dutela euskara doan ikasi; bestetik, egoera administratibo irregularrean dauden pertsonak ikusaraztea. Paperezko bizitzak ipuin lehiaketaren aurreneko edizioko irabazleak ezagutzera eman zituen atzo AEK-Korrikak Gasteizko Eva Forest Liburutopia liburu dendan: Philip Barendrecht, Esteban Martin eta Sara Aranburu. Lehiaketa honek bi helburu nagusi ditu: […]

Read More… from Philip Barendrecht, Esteban Martin eta Sara Aranburu dira ‘Paperezko bizitzak’ ipuin-lehiaketaren irabazleak

[Bideoa] Lurrikara baten dardara dakar Itxaro Bordak idatzitako ‘Itzalen tektonika’ poema liburu berriak

Askotariko gaiak landu ditu lan honetan, horien artean daude politika, ekologia, maitasuna… Bordak azken zazpi urteetan tren geltokietan eta hoteletan idatzitako poemekin osatu du lana. Itxaro Bordaren (1959, Baiona) hamahirugarren poemategia dugu Donostian aurkeztu duen Itzalen Tektonika izenburukoa. Askotariko gaiak ageri dira lan honetan: politika, ekologia, maitasuna… horiek guztiak jasotzeko bada liburua berezi egiten duen […]

Read More… from [Bideoa] Lurrikara baten dardara dakar Itxaro Bordak idatzitako ‘Itzalen tektonika’ poema liburu berriak

Liburuak kalera aterako dituzte bihar Iruñean

Guztira hogei izango dira salmenta-postuak, eta bezeroei eta bisitariei liburuen ekoizpen prozesu osoa ezagutzeko aukera emango diete. Iruñeko Udalak, Diego de Haro Liburu-denden Elkartearekin elkarlanean, Liburuaren eta Lorearen Egunaren beste edizio bat antolatu du bihar, apirilak 23, Karlos III.aren etorbidean, herritarrei haien materiala eskainiko dieten hogei bat liburu-denda eta argitaletxeren eskutik. Goizeko hamarretan hasi eta […]

Read More… from Liburuak kalera aterako dituzte bihar Iruñean

[Bideoa] Mikel Etxaburuk Saturrarango kartzelan giltzapean izan ziren emakumeak oroitu eta aldarrikatu nahi izan ditu ‘Manttalingo alaba’ poema liburuarekin

Poemak musikatuz, Ondarroako idazleak ordubeteko emanaldi bat antolatu du, Nerea Zuloaga abeslarirekin, Irina Alvarez biolin jotzailearekin eta Jon Gardoki akordeoi jotzailearekin. Ikuskizunak “musika, kantua, errezitala…” osagaiak izango ditu. “Hiztegirik eta gramatikarik gabe idatziko ditut poemak, atea erdi zabalik utziko dut sartu edo irten lasai egin dezazun eta geratzea erabakitzen baduzu kontatuko dizut zer ekarri zuen […]

Read More… from [Bideoa] Mikel Etxaburuk Saturrarango kartzelan giltzapean izan ziren emakumeak oroitu eta aldarrikatu nahi izan ditu ‘Manttalingo alaba’ poema liburuarekin