[Bideoa] Patxi Zubizarretak eta Jokin Mitxelenak ‘Munduketariak’ liburua ondu dute Ordiziako Urdaneta eskola publikoaren 50. urteurrenaren harira

Gaztetxoentzako liburu honetan hegazkin baten irudia gelako lurrean irudikatu dute egileek. Eskolan 30 jatorri baino gehiago islatzen dira eta hegazkin horretan bidaiak egiten dituzte ikasleek. Munduketariak liburua (Erein) 31. Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren testuinguruan sortu da, publikotasuna, euskalduntzea, aniztasuna eta inklusiboa ardatz eta Patxi Zubizarreta idazlea eta Jokin Mitxelena marrazkilariaren eskutik. Ordiziako Urdaneta eskola publikoak […]

Read More… from [Bideoa] Patxi Zubizarretak eta Jokin Mitxelenak ‘Munduketariak’ liburua ondu dute Ordiziako Urdaneta eskola publikoaren 50. urteurrenaren harira

Iruñeko Gazteentzako XXXIV. Literatur Lehiaketa martxan

14 eta 18 urte bitarteko gazteek narrazio laburreko eta poesiako jatorrizko testuak entregatzeko epea apirilaren 19era arte egongo da zabalik. Iruñeko Udalak Gazteentzako Literatur Lehiaketaren beste edizio baterako deia egin du. Honen bidez Iruñean erroldatuta dauden edo hirian ikasten duten 14 eta 18 urte bitarteko gazteak poesia eta narrazioa idaztera animatu nahi dira. Interesdunek apirilaren […]

Read More… from Iruñeko Gazteentzako XXXIV. Literatur Lehiaketa martxan

Poesialdia, Donostiako Poesiaren Astearen seigarren edizioa martxoaren 18tik 22ra egingo da

Aurtengo gonbidatuen artean Mari Luz Esteban, Goizalde Landabaso eta Xabier Zeberio daude, besteak beste. Hilaren 21ean emango da ezagutzera nork irabazi duen VII. Donostia Kultura Poesia Saria. Poesialdia, Donostiako Poesiaren Astearen seigarren edizioa, martxoaren 18tik 22ra izango dugu Victoria Eugenia Club, Liburutegi Nagusia, Amara eta Intxaurrondo kultur etxeetan. Bost egunetan zehar poesiaren inguruko ikuskizunak eta […]

Read More… from Poesialdia, Donostiako Poesiaren Astearen seigarren edizioa martxoaren 18tik 22ra egingo da

Haurrentzako Antzerki Testuen XXXIII. Lehiaketarako deialdia zabalik da Iruñean

Ekainaren 15era arte egongo da lanak aurkezteko epea zabalik. Iruñeko Udalak eta Nafarroako Antzerki Eskolak haurrei zuzendutako antzerki-testuen lehiaketarako deia egin dute berriz ere. Ekainaren 15ean amaituko da lanak lehiaketara aurkezteko epea. Lehiaketa hori euskarazko eta gaztelaniazko modalitateetan deitu da eta 18 urtetik gorako edozein pertsonak parte hartu ahal izango du. Iazko edizioan 76 antzerki-testu […]

Read More… from Haurrentzako Antzerki Testuen XXXIII. Lehiaketarako deialdia zabalik da Iruñean

Aiora Sampredok Harkaitz Canok gaur egungo euskal literatura sisteman egin duen ibilbidea ulertzeko gakoak bildu ditu liburu batean

Bi atal nagusitan egituratu da liburua: Lehenean, euskal sistema literarioa zein ikuspegitatik aztertuko den azaldu eta sistemaz egindako neurketa kuantitatiboa azaleratu dira eta euskal literatura sistema eta haren egiturak aztertzen, dira haren funtzionamendua ulertzeko. Bigarrenean, berriz, Harkaitz Canoren azterketari ekin dio EHUko irakasleak. Aiora Sampedro Alegria Euskal Herriko Unibertsitateko Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktikaren arloko irakasleak […]

Read More… from Aiora Sampredok Harkaitz Canok gaur egungo euskal literatura sisteman egin duen ibilbidea ulertzeko gakoak bildu ditu liburu batean

‘Munduari begiratzeko’ modu berri bat Bilboko Loraldian

Kirmen Uribek, Mikel Urdangarinek, Rafa Ruedak eta Jon Cañaverasek Zaharregia, txikiegia agian ikuskizuna berreskuratu dute, zenbait berrikuntzekin. Martxoaren 13an Bilboko Loraldia Festibalean eskainiko dute. 2003ko udaberrian Kirmen Uribek eta Mikel Urdangarinek  Zaharregia, txikiegia agian musika eta poesia ikuskizuna aurkeztu zuten New Yorken. Uribek sortutako poemak, Urdangarinen musikarekin, gizaki garaikidearen kezkak erakusten zituzten. Ondoren, Rafa Rueda […]

Read More… from ‘Munduari begiratzeko’ modu berri bat Bilboko Loraldian

Iñigo Satrustegik eta Arantzazu Lizartzak jaso dituzte Egile Berrientzako Euskarazko Literatura Lehiaketaren sariak Iruñean

Lehiaketaren edizio honetara 21 lan aurkeztu dira, iaz baino hiru gehiago. Horietarik, hamabi poesia modalitatekoak izan dira eta bederatzi narrazio laburrekoak. Iñigo Satrustegi Andresen Oheak gordetzen duena narrazio laburren kategorian eta Arantzazu Lizartza Saizarren Ez-lekuak poesia-kategorian izan dira Iruñeko Udalak antolatu duen egile berrientzako euskarazko XXXIII. Literatur Lehiaketaren irabazleak. Aurten 21 lan aurkeztu dira sariketara, […]

Read More… from Iñigo Satrustegik eta Arantzazu Lizartzak jaso dituzte Egile Berrientzako Euskarazko Literatura Lehiaketaren sariak Iruñean

Bilbaopoesia jaialdiak bere 25. urteurrena ospatuko du martxoaren 15etik 24ra, “Kosta Ahala Kosta” lelopean

Programatutako jarduera guztiak doakoak izango dira, aldez aurretik erreserba bat eskuratuta, kontzertuak izan ezik, hauek 5 euroko sarrera izango baitute, honako esteka honetan eskuratu ahal izango direnak. Bertsoak eta poemak Bidebarrietako Liburutegian izango dira berriz ere martxoaren 15etik 24ra. Bilbaopoesia jaialdiak 25. urteurrena ospatuko du Kosta Ahala Kosta lelopean, poeten emanaldien eskaintza zabalarekin. Antolatzaileen esanetan, […]

Read More… from Bilbaopoesia jaialdiak bere 25. urteurrena ospatuko du martxoaren 15etik 24ra, “Kosta Ahala Kosta” lelopean

Geuretik Sortuak egitasmoarekin sortutako ‘Hamarreko bitxia’ liburua kalean da

Liburuak hamar idazleren lanak biltzen ditu, bakoitzak egokitu zaion herrian edo herri multzoan sortu eta landutakoak. 2021-2022 edizioan, hiru diziplina landu ziren Geuretik Sortuak proiektuan: literatura, antzerkia eta zinemagintza. “Edizio emankorra izan zen oso, 26 sortzailek eta 39 udalerrik hartu baitzuten parte”, adierazi dute Udalbiltzako kideek eta bigarren edizio hau ere emankorra izan dela nabarmendu […]

Read More… from Geuretik Sortuak egitasmoarekin sortutako ‘Hamarreko bitxia’ liburua kalean da

‘Literatura geraldiak’ ekimena aurkeztu dute Nafarroako hainbat eskualdetan

Guztira hamabi ekitaldi antolatu dira, gehienak literatura solasaldiak, aurkezpenak, errezitaldiak, eta baita hitzaldiak ere. Literatura solasaldiei dagokienez, otsailaren 29an, osteguna, izango da lehena Eneko Bidegainen eskutik. Maddi Ane Txoperena, Jon Artano, Arantxa Urretabizkaia eta Miren Agur Meabe idazleak dira solasaldi hauetan parte hartuko duten beste idazleetako batzuk. Literaturarekin eta irakurzaletasunarekin lotutako ekimena abiatu dute berriro ere […]

Read More… from ‘Literatura geraldiak’ ekimena aurkeztu dute Nafarroako hainbat eskualdetan