Iñaki Zabaleta EHUko Filosofia irakasleak ‘Nazioa eta hizkuntza Humboldten pentsamenduan’ liburua kaleratu du

Lanak humanista ezagunaren pentsamenduan nazioak eta hizkuntzak hartzen duen lekua du aztergai. Iñaki Zabaleta Gorrotxategi EHUko Filosofia Saileko irakasleak ‘Nazioa eta hizkuntza Humboldten pentsamenduan’ liburua kaleratu du. Lana Euskal Herriko Unibertsitateko Joxe Azurmendi Katedrak eta Jakin Fundazioak elkarlanean bideratutako Ur-jauzia bilduman plazaratu da eta humanista ezagunaren pentsamenduan nazioak eta hizkuntzak hartzen duen lekua du aztergai. […]

Read More… from Iñaki Zabaleta EHUko Filosofia irakasleak ‘Nazioa eta hizkuntza Humboldten pentsamenduan’ liburua kaleratu du

Gasteizko I. Ipuin Literarioaren Nazioarteko Jaialdia antolatu dute martxoaren 13tik 16ra

Iban Zaldua idazleak zuzenduko du jaialdia. Harkaitz Cano, Aintzane Usandizaga, Ana Malagon, Aixa de la Cruz, Joseba Sarrionandia, Pedro Ugarte, Mariasun Landa, Eloy Tizon, Isaac Rosa, Tina Valles eta Benizze dira hitzorduan parte hartuko duten sortzaileak. Nagore Fernandez-Zabala, Mari Jose Olaziregi eta Irati Majuelo akademikoek ere osatzen dute programa. Gasteizko Ignacio Aldecoa Kultura Etxeak Aldecoa, […]

Read More… from Gasteizko I. Ipuin Literarioaren Nazioarteko Jaialdia antolatu dute martxoaren 13tik 16ra

Danele Sarriugartek ‘Letra xehez idaztea’ egitasmoa aurkeztuko du otsailaren 26an, Bilbon

Letra xehez idaztea idazteko/esateko modu berri baten bilaketa eta esperimentazioa da. Idazleak arratsaldeko 19:00etan aurkeztuko du Bulegoa z/b-n. Danele Sarriugartek (Elgoibar, 1989) Letra xehez idaztea egitasmoa aurkeztuko du otsailaren 26an, Bilboko Solokoetxe auzoan dagoen arte- eta jakintza-arloko bulegoan (Bulegoa z/b). Idazle eta itzultzaile gipuzkoarraren proposamena Simon Asencioren Left/Write! (Rescript) lanarekin batera aukeratu zuten iazko egonaldien deialdian. Epaimahaia Aimar […]

Read More… from Danele Sarriugartek ‘Letra xehez idaztea’ egitasmoa aurkeztuko du otsailaren 26an, Bilbon

Gazte eta helduentzako ipuin laburren lehiaketa antolatu du lehen aldiz Zornotzan

Lehiaketa Liburuaren Nazioarteko Egunaren harira antolatu da, eta helburua da gazte zein helduen artean euskaraz idazteko eta irakurtzeko zaletasuna piztea. Parte hartu nahi dutenek apirilaren 8ra arte izango dute lanak aurkezteko aukera. Liburuaren Nazioarteko Egunarekin bat eginez, Zornotzako Ipuin Laburren Lehiaketa’ abiarazi du Udalak. Euskarazko ipuin laburren lehiaketaren lehen edizioa izango da eta gazteei zein […]

Read More… from Gazte eta helduentzako ipuin laburren lehiaketa antolatu du lehen aldiz Zornotzan

Iñaki Irazu eta Jabier Muguruza izango dira Poetika zikloaren urteko lehen topaketan

Bihar izango da emanaldia arratsaldeko 19:00etan. Aurten ere izango du segida Poetika zikloak Donostian. Koldo Mitxelena Kulturuneak urtero antolatzen den irakurketa poetiko multzoa da, Jon Obesok eta Jose Luis Padronek koordinatuta eta Musikenek lagunduta. Orotara lau errezitaldi izango dira; aurretik, espezialistak aurkezpena egingo dute, gonbidatutako egilearen testuingurua eta poesiazko errealitatea kokatzen laguntzeko. Ikasle instrumentistek ere […]

Read More… from Iñaki Irazu eta Jabier Muguruza izango dira Poetika zikloaren urteko lehen topaketan

1545 argitaletxeak Literatura Plazara ekimenaren bigarren edizioa antolatu du Oiartzunen

Adin guztietako literaturazaleentzat egitarau oparoa antolatu dute otsailaren 21etik martxoaren 3ra. 1545 argitaletxeko kideek Literatura Plazara ekimenaren bigarren edizioa antolatu dute otsailaren 21etik martxoaren 3ra bitartean. Adierazi dutenez, “Euskara, jalgi hadi plazara argitaratu zuen Bernat Etxeparek 1545. urtean; Literatura, jalgi hadi plazara diogu guk orain, literatura arnasgune izan nahi duen Oiartzun herritik”. Horretarako, adin guztietako […]

Read More… from 1545 argitaletxeak Literatura Plazara ekimenaren bigarren edizioa antolatu du Oiartzunen

Jose Mari Esparzak jasoko du aurtengo Monzon-Ganuza. Euskal Utopikoei Saria

Sari emate ekitaldia martxoaren 7an izango da Bergarako Seminarixoa aretoan, 18:30etan. Tafallarrak “euskal kulturgintzari bizi osoko ekarpena egin izana” goraipatu dute antolatzaileek. Jose Mari Esparza (Tafalla, 1951) idazle eta editoreak jasoko du Olaso Dorrea Fundazioak eta Bergarako Udalak batera lantzen dituzten ‘Monzon-Ganuza. Euskal Utopikoei Saria’. Horrela jakinarazi dute astearte honetan Bergarako alkate Gorka Artola Alberdik […]

Read More… from Jose Mari Esparzak jasoko du aurtengo Monzon-Ganuza. Euskal Utopikoei Saria

Mariasun Landa Etxebeste idazleak jaso du aurtengo Berdintasunaren Emakunde Saria

Epaimahaiaren arabera, Landa aitzindaria izan da haur-literatura modernoan, emakumeen mundua ulertzeko modu berri bat islatzen duelako. Neska eta nerabeen pertsonaia ausartak eta autonomoak eraiki ditu, sentiberak baina ausartak; mundua ikuspegi harrituarekin baina jarrera kritikoarekin begiratzen duten neskak. Mariasun Landa Etxebeste idazleak jaso du aurtengo Berdintasunaren Emakunde Saria, neskato, nerabe eta emakumeen berdintasun eta duintasunari egindako […]

Read More… from Mariasun Landa Etxebeste idazleak jaso du aurtengo Berdintasunaren Emakunde Saria

Haur Literaturako Mikel Zarate XIV. Saria martxan

Haurrentzako irakurgai berriak sortu eta idazleen lana bultzatzeko asmoz antolatzen dute urtero saria. Lanak apirilaren 30era jasoko dira. Mikel Zarate Haur Literaturako Sariaren hamalaugarren edizioan parte hartzeko epea zabalik dago. Haurrentzako irakurgai berriak sortu eta idazleen lana bultzatzeko asmoz antolatu dute saria Lezamako Udalak eta Elkar argitaletxeak. Hala, lehiaketan parte hartu nahi dutenek Lehen Hezkuntzako […]

Read More… from Haur Literaturako Mikel Zarate XIV. Saria martxan

Joannes Jauregik irabazi du Jokin Zaitegi Saria

Iazko urte amaieran Suediako Akademiak Nobel saridun izendaturiko Jon Fosse idazle norvegiarraren Trilogia eleberria eleberria euskaratu beharko du itzultzaileak. Lanaren euskarazko bertsioa 2024 urte amaieran emango du argitara Elkar argitaletxeak. Joannes Jauregi literatura kritikari eta itzultzaileak aurkezturiko proiektuak irabazi du Literaturako Nobel saridunak euskaratzeko AEDk eta Elkar Fundazioak Arrasateko Udalaren eta Laboral Kutxaren laguntzarekin antolaturiko […]

Read More… from Joannes Jauregik irabazi du Jokin Zaitegi Saria