Joe Saccoren ‘Palestina’ komikia euskaratu du Julen Gabiriak Astiberri argitaletxearen eskutik

Saccoren aurreneko kazetaritza-lan handia izan zen. Komikigile eta kazetaria Gaza eta Zisjordaniako herritarren bizitzan eta kulturan murgildu zen eta esperientzia haren ondorioz jaio zen Palestira eleberri grafikoa. 1990eko hamarkadaren hasieran, Joe Sacco komikigile gazteak Palestinara bidaiatu zuen, eta han bizitakoak komikiaren forma artistikopean dokumentatzea erabaki zuen. Merkatuetan paseoan ibili zen, presoei elkarrizketak egin zizkien, manifestariekin […]

Read More… from Joe Saccoren ‘Palestina’ komikia euskaratu du Julen Gabiriak Astiberri argitaletxearen eskutik

‘Gaueko azken expressoa’ eleberria ondu du Eneko Aizpurua idazleak

Migratzeari, deserriari, bizi ezintasunari, laguntasunari eta familiari buruzko nobela da, baina baita Euskal Herriari eta euskal gatazkari buruzko hausnarketa pizten duen lana ere. Eneko Aizpurua (Lazkao, 1976) idazleak bere laugarren eleberria kaleratu du Gaueko azken expressoa izenburupean, Alberdania argitaletxearen eskutik. Azken hiru nobelak genero beltzekoak izan dira, baina Aritz Galarraga editorearen arabera, lan berria oso […]

Read More… from ‘Gaueko azken expressoa’ eleberria ondu du Eneko Aizpurua idazleak

Nerabeei begira idatzitako ‘Nor’ eleberri ilustratua kalean da

Lana Irati Goikoetxeak idatzi du eta Irrimarra ilustrazioez arduratu da. Nerabeei begira idatzitako eleberri ilustratua da Nor (1545 argitaletxea), PiztuMeta2022 ekimenaren baitan eta Naizen elkartearekin elkarlanean sortutakoa. Lana Irati Goikoetxeak idatzi du eta Karmele Gorroño Irrimarra ilustrazioez arduratu da. Epilogoa Aingeru Mayor sexologoarena da eta Popatik eta Bizipoza taldeen bi abesti ere biltzen ditu egitasmoak. […]

Read More… from Nerabeei begira idatzitako ‘Nor’ eleberri ilustratua kalean da

Gernika-Lumoko Euskal Herria Museoak palindromoen berrogeita hamar kartel baino gehiago jarri ditu ikusgai

Erakusketak euskararen eta sorkuntza artistikoaren batasuna jasotzen du, hitzak arte bihurtuz. Markos Gimenoren Karteletrak Joseba Sarrionaindiak eta Esteban Montoriok komisariatutako erakusketa da eta Markos Gimenok idatzitako palindromoetatik sortutako 53 kartel biltzen ditu. Kartel horietako batzuk Gimenok berak diseinatu zituen, baina Sarrionandiaren lanari esker, haren lagun askok eta bertako hogeita hamar artista baino gehiagok palindromo horiek […]

Read More… from Gernika-Lumoko Euskal Herria Museoak palindromoen berrogeita hamar kartel baino gehiago jarri ditu ikusgai

[Bideoa] Poesiaren ertzei eta mugei buruzko poema liburua ondu du Harkaitz Cano idazleak

Ulu egiteko bolondres bila liburua gaur aurkeztu du Donostian. Lau ataletan banatuta, bakoitzaren izenak liburuan aurkituko duguna aurreikusten lagundu dezakete; erretratuak, otoitzak, zerrendak… erraz ezabatzen den material batez egindako laborategia. Bi aste dira Harkaitz Cano idazleak Mundua pitzatuta dago baina hantxe gabiltza oinez album ilustratua aurkeztu zuenetik, eta, dagoeneko, beste lan batekin heldu da gaur, […]

Read More… from [Bideoa] Poesiaren ertzei eta mugei buruzko poema liburua ondu du Harkaitz Cano idazleak

Eva Forest Liburutopia kafetegi eta liburu dendak ateak irekiko ditu abenduaren 1ean Gasteizen

Espazioak ikastaroak, hitzaldiak, liburu aurkezpenak, haurrentzako txoko bat hartuko ditu bere baitan, eztabaidarako gunea izango da. Hala Bedi komunikabideak jakitera eman duenez, abenduaren 1etik aurrera, liburuzaleek gune berri bat izango dute Gasteizko Alde Zaharrean: Eva Forest liburutopia. “Santa Maria kantoiko 4. zenbakian Eva Forest kultur-elkarteak irekiko duen kafetegi eta liburu-denda da liburutopia. Formakuntzak, hitzaldiak eta […]

Read More… from Eva Forest Liburutopia kafetegi eta liburu dendak ateak irekiko ditu abenduaren 1ean Gasteizen

[Bideoa] Maitasunari buruzko eleberria kaleratu du Karmele Jaiok ‘Maitasun kapitala’ izenburupean

Nobela bereziki emakumeek maitatzeko ikasi duten moduan zentratzen da. Hala, liburu honetako protagonistak, Olgak, maitatzeko modu horrekin amaitu eta maitatzeko modu berri bat eraiki nahiko du. Literaturan, artean, musika eta beste kultur espresiobide batzuetan etengabe jorratu den gai batekin itzuli da Karmele Jaio idazlea literaturara: Maitasuna. Maitasun kapitala jarri dio izenburua gaur, Donostian aurkeztu duen […]

Read More… from [Bideoa] Maitasunari buruzko eleberria kaleratu du Karmele Jaiok ‘Maitasun kapitala’ izenburupean

Udarregi bertsolariaren omenez Remigio Mendiburuk egindako Usurbilgo eskultura ardatz duen liburua kaleratu dute

Ixabel Agirresarobek eta Iñaki Martiarenak urteak daramatzate hitzak eta marrazkiak uztartzen, zuzeneko kontaketen bidez. Orain, esperientzia hori Txulotik izenburuko liburuan gorpuztu dute. Ixabel Agirresarobe Arzallus ipuin-kontalariak eta Iñaki Martiarena Otxotorena Mattin ilustratzaileak Txulotik liburua aurkeztu dute Usurbilen. Lanak Juan Jose Alkain Udarregi bertsolariaren omenez Remigio Mendiburuk egindako Usurbilgo eskultura du ardatz kontakizunak. Egileek Usurbilgo Udalak […]

Read More… from Udarregi bertsolariaren omenez Remigio Mendiburuk egindako Usurbilgo eskultura ardatz duen liburua kaleratu dute

HernaniKomik, euskarazko komikigintza erdigunean jarriko duen azoka prest da

Aurtengoan ere azoka eta komiki aurkezpenak izango dira HernaniKomiken muina. Hernani Euskal Herriko komikilarien eta komikizaleen topagunea izango da ostiralean eta larunbatean, hilak 17 eta 18. Euskarazko komikigintza erdigunean jartzeko asmoz sortu zuen iaz Hernaniko Udalak azoka hau, udal liburutegiaren bultzadarekin, “euskara hutsezko komikigintzari eskainitako azoka bakarra da Euskal Herri mailan”, nabarmendu dute. “Iaz hasi […]

Read More… from HernaniKomik, euskarazko komikigintza erdigunean jarriko duen azoka prest da

Literaktum jaialdiak ‘Ni ez naiz Mikel Laboa’ komikian oinarritutako erakusketa ireki du Donostian

Mikel Laboa…izan liteke konstelazio, izan gabe izar… izeneko erakusketa Okendoko Kultur Etxean bisitatu ahal izango da 2024ko urtarrilaren 27ra arte. Donostia Kulturak antolatu duen Literaktum hitzenjaialdiak Mikel Laboa abeslari eta musikagileak euskal kulturan izan duen garrantzia azaldu nahi du Donostian paratu duen erakusketa honekin, bere heriotzaren 15.urteurrenarekin bat eginez. Harkaitz Cano eta Unai Iturriagaren Ni […]

Read More… from Literaktum jaialdiak ‘Ni ez naiz Mikel Laboa’ komikian oinarritutako erakusketa ireki du Donostian