Amaia Gabantxok irabazi du Etxepare Itzulpen Saria, ‘Hezurren erretura’ ingelesera itzultzeagatik

Miren Agur Meaberen eleberriaren ingelesera egindako itzulpena izan da aurtengo garailea eta Parthian Books argitaletxe galestarrak argitaratu du lana. Miren Agur Meaberen Hezurren erretura eleberriaren ingelesera egindako itzulpena izan da Etxepare Laboral Kutxa Itzulpengintza sariaren bederatzigarren edizioko sariduna. Amaia Gabantxok (Bermeo, 1973) euskaratik ingelesera itzuli du Lekeitioko idazlearen liburua eta Parthian Books argitaletxeak plazaratu du […]

Read More… from Amaia Gabantxok irabazi du Etxepare Itzulpen Saria, ‘Hezurren erretura’ ingelesera itzultzeagatik

[Bideoa] Ane Labaka idazle eta bertsolariak ‘Barraskiloek baino bat gehiago’ eleberria kaleratu du

Nobela honetako protagonista Sara da, hamar urteko neskato bat. Bere gurasoak banandu egin dira. Orain, Sara egoera berrira egokitu beharko da, bere lekua topatuz eta dolua gaindituz. Sara izeneneko hamar urteko neskato bat da Ane Labakak gaur aurkeztu duen Barraskiloek baino bat gehiago liburuaren protagonista. Eleberria eszena jakin batekin hasten dela azaldu du idazle eta bertsolari […]

Read More… from [Bideoa] Ane Labaka idazle eta bertsolariak ‘Barraskiloek baino bat gehiago’ eleberria kaleratu du

Aurtengo ‘21 aulki’ zikloak arte plastikoei zirrikitu bat zabalduko die Oiartzunen

Horretarako, urriaren 5etik 21era bitartean irekita egongo den Tradizioak/Traizioak erakusketa eta hilaren 13an eskainiko duten errezitaldia antolatu dituzte. Oiartzungo Ehuntze sormen espazioak eta Metrokoadroka kolektiboak 21 aulki zikloa antolatu dute. Aurtengo edizioan arte plastikoei zirrikitua zabaltzea izango da asmoa, diziplinartekotasunaren bidean arte plastikoak literaturarekin elkarrizketan jarriz. Horretarako, Onintza Etxebesteren Tradizioak/Traizioak erakusketa ikusi ahal izango da, […]

Read More… from Aurtengo ‘21 aulki’ zikloak arte plastikoei zirrikitu bat zabalduko die Oiartzunen

[Bideoa] Ahoz kontatu eta belarriz jasotako testuak bildu ditu Uxue Alberdik ‘Belarriko Kilkerrak’ liburuan

Liburuan hiru zutabe nagusi dira: ahozkotasuna, transmisioa eta memoria. Ahoz kontatu eta belarriz jasotako testuak bildu ditu Uxue Alberdi idazle eta bertsolariak Belarriko Kilkerrak (Elkar) liburuan. Istorioak ilustratzeko Begoña Durruty izan du alboan egileak. Gaur Donostian aurkeztu duten lana  “liburu akzidental bat” dela kontatu du Alberdik. Beste fikziozko ipuin bat idazten ari zela, harekin ataskatu, […]

Read More… from [Bideoa] Ahoz kontatu eta belarriz jasotako testuak bildu ditu Uxue Alberdik ‘Belarriko Kilkerrak’ liburuan

Olaia Irigoienek ‘Inesa Gaxen. Sorgin ausart baten historia’ ipuin ilustratua argitaratu du.

Bildumaren helburua da benetan sorginak nortzuk ziren azaltzea eta haien egiazko historia zabaltzea, bai eta “sorgin” hitzaren atzean benetan zer zegoen kontatzea ere. Olaia Irigoien idazleak (Elgoibar, 1996) eta Elsa Sabater marrazkilariak  (Bartzelona, 1994) Inesa Gaxen. Sorgin ausart baten historia bilduma ilustratua aurkeztu dute. Ipuinak Nafarroa Beherean jaiotako Inesa Gaxen izeneko emakume baten bizitza azaltzen du, infusioak egitea eta inguruarekiko […]

Read More… from Olaia Irigoienek ‘Inesa Gaxen. Sorgin ausart baten historia’ ipuin ilustratua argitaratu du.

Liburu eta Disko Azoka egingo dute larunbatean Hernanin

Azokaren bidez, euskarazko liburuak eta diskoak ezagutzeko eta zabaltzeko aukera eskaini nahi da. Dobera Euskara Elkarteak Hernaniko Liburu eta Disko Azokaren hirugarren edizioa antolatu du larunbat honetarako Atsegindegi plazan. Aurten, gainera bi berrikuntza handirekin datoz elkarteko kideak, “hemendik aurrera, liburuekin batera diskoei ere bere tartea emango diegu. Hau da, hemendik aurrera, Hernaniko Liburu eta Disko […]

Read More… from Liburu eta Disko Azoka egingo dute larunbatean Hernanin

‘Surflaria’, Xabiroi aldizkariaren komiki liburu berria kaleratu dute Uxue Alberdik eta Susanna Martinek

Istorioak galdera transzendentalen eta umore ganberroaren artean egiten du kulunka, suspense edo misterio ukitu batekin, eta iraganaren eta orainaren artean labainduz. Xabiroi aldizkarian zortzi ataletan publikatuta argitaratu zen, lehenbizikoz, Surflaria. 2020. urtean murgildu ziren lan honetan, eta 2023ko ekaineko zenbakian argitaratu da azken kapitulua. Orain guztiak album batean batu ditu Xabiroi aldizkariak, bere bildumako hamazazpigarren […]

Read More… from ‘Surflaria’, Xabiroi aldizkariaren komiki liburu berria kaleratu dute Uxue Alberdik eta Susanna Martinek

Galtzaundi Euskara Taldeak Ibarra-Galtzakomik komiki lehiaketa abiatu du

Euskarazko komikigintza sustatzeko asmoa duen lehiaketa da. Aurten, berrikuntza moduan saritutako lanetako batek, bere komikia Denonartean argitaletxearekin batera argitaratzeko aukera izango du. Lanak azaroaren 28ra arte aurkeztu ahal izango dira Galtzaundi Euskara Taldearen egoitzan edo postaz Nafarroa etorbidea 6, behea, 20.400 Tolosa (Gipuzkoa) helbidera. Galtzaundi Euskara Taldeak, Ibarrako Udalarekin elkarlanean, Ibarra-Galtzakomik komiki lehiaketa antolatu du […]

Read More… from Galtzaundi Euskara Taldeak Ibarra-Galtzakomik komiki lehiaketa abiatu du

Historia hurbilaz idazteko Tene Mujika beka abian da

Proiektuak abenduaren 11ra arte aurkeztu ahal izango dira euskara@deba.eus helbidera. Euskal Herriko historia hurbilaren ezagutza zabaltzeko eta euskal literatura aberasteko asmoz, XVIII. Tene Mujika beka jarri dute martxan Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak, horretarako parte hartu nahi duenak, “gure herriaren azken 70-60 urteetan izandako pertsona, talde, gertakari edo mugimenduren bati buruzko liburuak egiteko proiektuak aurkeztu […]

Read More… from Historia hurbilaz idazteko Tene Mujika beka abian da

[Bideoa] Martin eta Xabier Etxeberria anaiek ‘Artxipelagoa’ podcastari komiki formatua eman diote

Idazleek Alex Sanvi eta Sergio Roman Sedyas ilustratzaileak izan dituzte alboan komikia sortzerako orduan. Gaur Aurkeztu dute lana Elkar argitaletxearen eskutik. Etxeberria Anaiek eta Oier Aranzabalek EITBren enkarguz sortu zuten Artxipelagoa podcasta 2020an eta orain arte izan duen arrakasta ikusirik, webgunerako komikia sortzeko ere eskatu zieten. Hala, Etxeberria anaiek komikia sortzeari ekion zioten eta gaur, […]

Read More… from [Bideoa] Martin eta Xabier Etxeberria anaiek ‘Artxipelagoa’ podcastari komiki formatua eman diote