Lehen Editargi saria banatuko da Nafarroako Edizio Azokan

Irailaren 27tik urriaren 1era bitartean izango da Azoka  Iruñeko Sarasate pasealekuan. Editargi Nafarroako argitaletxe independenteen elkarteak Nafarroako Edizioaren VII Azoka irailaren 27tik urriaren 1era bitartean egingo du aurten. Vianako Printzea Erakundearen laguntzarekin antolatzen du urtero ekimena eta guztira hamabost argitaletxe elkartuko ditu Iruñeko Sarasate pasealekuan: Alkibla, Altaffaylla, Cenlit-Denonartean, Cintinta me tienes, Eunate, Euskal Memoria, Nafarroako […]

Read More… from Lehen Editargi saria banatuko da Nafarroako Edizio Azokan

Mikel Mendizabalek ‘Euskara orain. Eraginkortasuna helburu’ saiakera kaleratu du

Juan Valter Tauliren ideietatik abiatuta, liburu honetan euskararen egungo egoera aztertzen da, baina ohikoa ez den ikuspegi batetik. Mikel Mendizabalek (Donostia, 1963) ‘Euskara orain. Eraginkortasuna helburu’ saiakera kaleratu du Alberdania argitaletxearen eskutik. Juan Valter Tauliren ideietatik abiatuta, liburu honetan euskararen egungo egoera aztertzen da, baina ohikoa ez den ikuspegi batetik. Horretarako Xabier Amuriza, Iñigo Lamarca, Haitao Liu […]

Read More… from Mikel Mendizabalek ‘Euskara orain. Eraginkortasuna helburu’ saiakera kaleratu du

Irailekoak egitasmo berriak XXI. mendeko euskal poesiak orain arte eman duena aztertuko du

Euskaltzaindiak poesiari lotutako jaialdia antolatu du, Lekeitioko Udalaren babesarekin. Horrela, Irailaren 30ean eta urriaren 1ean izango da Irailekoak. Jaialdiaren bitartez, Euskal poeten lana gizarteratu nahi da, bai hitzaldien bidez, bai irakurraldien eta errezitaldien bidez. Irailaren 30ean eta urriaren 1ean poesia izango da nagusi Lekeition, Irailekoak egitasmoari esker. Euskaltzaindiak, literaturari dion atxikimendua adierazte aldera, poesiari eskainitako […]

Read More… from Irailekoak egitasmo berriak XXI. mendeko euskal poesiak orain arte eman duena aztertuko du

Idazketan trebatu nahi duenarentzat hainbat tailer eta mintegi antolatu dituzte Bilbon, Donezteben, Miarritzen eta Iruñean

Idazketa sustatzea da Euskal Idazleen Elkartearen helburuetako bat eta horretarako hainbat erakunderekin ari da lanean ikastaro eta tailerrak osatzeko, han eta hemen. Laster abiatuko dira lau proposamen zehatz: Bilbon, Donezteben, Iruñean eta Miarritzen. Elkarteko kideek adierazi dutenez, “guztiak ere aukera bikainak dira idazten ikasteko, idatziz gozatzeko eta idatzitakoa partekatzeko”. Zure bizitza idatzi izenekoa da Euskal Idazleen Elkarteak proposatzen duen […]

Read More… from Idazketan trebatu nahi duenarentzat hainbat tailer eta mintegi antolatu dituzte Bilbon, Donezteben, Miarritzen eta Iruñean

Idoia Rodriguezek irabazi du 2023ko EKE-Elkar literatura beka

Idazlearen proposamenak 15 urteko Euri izeneko neska gazte baten bizipenak, ametsak eta gogoetak fikziozko eguneroko batean jasotzen ditu, umorez jositako narrazio batean. Irabazleak 6.000 euroko laguntza jasoko du eta liburuak 2024ko udaberrian ikusiko du argia. Euskal Kultur Erakundeak eta Elkar fundazioak Gazteluma literatura saria sortu zuten 2000. urtean, Ipar Euskal Herriko idazle gazteak euskaraz idaztera bultzatzeko eta […]

Read More… from Idoia Rodriguezek irabazi du 2023ko EKE-Elkar literatura beka

Donostia Kultura Poesia Lehiaketaren 7. edizioan izena emateko epea zabalik da

Lehiaketa 35 urte bete gabe dituzten egile berriei zuzenduta dago. Lanak aurkezteko epea 2023ko abenduaren 31n amaituko da. Irabazlea 2024ko martxoaren 21a baino lehen emango da ezagutzera. Balea Zuria argitaletxeak, Donostia Kulturaren laguntzarekin, antolatutako Donostia Kultura Poesia Lehiaketaren zazpigarren edizioaren oinarriak argitaratu ditu. Azaldu dutenez, “euskarazko poesia zabaldu eta idazle gazteen lanari bultzada ematea da […]

Read More… from Donostia Kultura Poesia Lehiaketaren 7. edizioan izena emateko epea zabalik da

Nagore Belastegik ‘Zirriborroak. Kontatu behar ez nituenak’ helduentzako liburu ilustratua aurkeztu du

Legazpiarraren lehen lana da eta Koldo Landaluze ilustratzailea izan du alboan liburuak biltzen dituen hamahiru testuei irudia jartzeko. “Ipuin guztiak ez dira haurrentzat. Ipuin hauek ez dira haurrentzat, bizitza esperientzia bat izatea beharrezkoa delako kontatzen dena ulertzeko. 13 istorio biltzen dira, 13 irudiz lagundurik, milaka begirada desberdin sortuko dituztenak. Buruan marraztutako zirriborroen bilduma bat duzu […]

Read More… from Nagore Belastegik ‘Zirriborroak. Kontatu behar ez nituenak’ helduentzako liburu ilustratua aurkeztu du

Irati Irizar da aurtengo Igartza sariaren irabazlea

Ilargi-kutsadura proiektuarekin jaso du Iziarrek 26. edizioko Igartza saria. Idazle gazteei beren proiektua garatzeko ematen den beka da Igartza eta Beasaingo Udalak, CAF enpresak eta Elkar argitaletxeak antolatzen dute urtero. Irati Irizar Alvarez (Lazkao, 1990) dugu aurtengo Igartza Literatura Beka sariaren irabazlea. Aintzane Usandizagak, Irati Jimenezek eta Garazi Kamiok osatutako epaimahaiak hala erabakita jaso du saria […]

Read More… from Irati Irizar da aurtengo Igartza sariaren irabazlea

[Bideoa] Iragan hurbila gure orainera ekarri du Xabier Mendigurenek ‘Oso latza izan da’ eleberrian

Lanak Joxe Arregiren atxiloketatik heriotzara biderako aldia eta lurperatu ondoren, Zizurkilgo hilerrian ezkutuan egin zizkioten argazkien historia kontatzen du. Ohituta gaude Xabier Mendiguren editore lanetan ikusten liburu aurkezpenetan, oraingoan, baina, bera izan da protagonista eta bere azken eleberria eskuartean zuela agertu da Elkarrek Donostiako Fermin Kalbeton kalean duen dendan. Idazleak Oso latza izan da nobela […]

Read More… from [Bideoa] Iragan hurbila gure orainera ekarri du Xabier Mendigurenek ‘Oso latza izan da’ eleberrian

Iurretako kofradiei buruzko liburua plazaratu dute

Dibulgazio lan bat den arren, batez ere, kofradiak jendarteratzea du helburu lanak. Horretarako dokumentazio historikoa batu eta ikertu dute, eta azken 50 urteetako lekukoen testigantzak ere jaso dituzte. Iurretako kofradien eta Gerediaga Elkartearen arteko lankidetzari esker, bertako kofradien ibilbide historikoa jasotzen duen liburua kalean da. Iurretako kofradiak. Iraganari etorkizuna ematen du izenburu lanak eta azaldu dutenaren arabera, […]

Read More… from Iurretako kofradiei buruzko liburua plazaratu dute