Jokin Apalategik eta Paulo Iztuetak ‘Maite Idirin, herrigintza kantuz’ liburua kaleratu dute

UEUren eskutik ikusi du argia liburuak eta kantariaren ibilbidea kontatzen du. Jokin Apalategik eta Paulo Iztuetak Maite Idirin, herrigintza kantuz izeneko liburua aurkeztu dute Baionan, Udako Euskal Unibertsitatearen eskutik. Maite Idirin da liburu honen protagonista, eta haren ibilbidearen hasiera 1968an kokatu dute egileek, urte horretan hasi baitzen kantatzen, Zeberion. Baina, 1969an, Parisera alde egin behar […]

Read More… from Jokin Apalategik eta Paulo Iztuetak ‘Maite Idirin, herrigintza kantuz’ liburua kaleratu dute

‘Igeldoko historia eta istorioak’ liburuan 1000 bat argazki eta hamaika kontakizun zahar jaso dituzte

Argitalpena bi zatitan banatuta dago: lehen zatian, Igeldoko 119 etxe, baserri eta bertan bizi izandako familiei buruzko informazioa bildu da; bigarrenean, aldiz, beste zenbait gai ageri dira: arrokak, eskola, gerra, harrobiak, iturriak, jai giroa, kirolak, ondarea eta beste hamaika kontu. Jabier Iraola Gabilondok eta bere lantaldeak ondutako Igeldoko historia eta istorioak izeneko liburuak 1000 bat […]

Read More… from ‘Igeldoko historia eta istorioak’ liburuan 1000 bat argazki eta hamaika kontakizun zahar jaso dituzte

Gotzon Barandiaran eta Maddi Goikoetxearen antzezlanak Ganbila bilduman

Ganbila proiektuak euskal teatroaz ikuspegi zabala ematea du helburu. Susa argitaletxeak eta EHAZE Antzerkizale elkarteak Ganbila antzerki bildumako bi liburu berri aurkeztu dituzte Donostian: Gotzon Barandiaranen Hildako haurra eta Maddi Goikoetxea Juanenaren Ura jaten. Oier Guillan idazle eta antzerkigileak koordinatzen du Ganbila proiektua eta euskal teatroaz ikuspegi zabala ematea du helburu, unean uneko fokua obra […]

Read More… from Gotzon Barandiaran eta Maddi Goikoetxearen antzezlanak Ganbila bilduman

BizkaIdatz Txikiaren 9. edizioko literatura sariak banatu dira

Kontakizunak garatzeko eta amaitzeko erronka hartu duten haur eta gazteek euskaraz Aiala Garabietaren Nomada eta gaztelaniaz Lola Lopez de Lacalleren Caramelo lanak jarraitu behar izan dituzte. Aurtengo BizkaIdatz Txikia 9. Haur eta Gazte Literatura Sariak Aiala Garabieta Oribek, Idoia Barrondo Etxebestek eta Marta Goikoetxea Nagorek osatutako epaimahaia izan du euskarazko kontakizunen arloan. Gaztelaniazko lanen epaimahaia, […]

Read More… from BizkaIdatz Txikiaren 9. edizioko literatura sariak banatu dira

Breda Smolnikar idazlearen ‘Han goian urkiak hostoberritzen direnean’ itzuli dute Juan Kruz Igerabidek eta Barbara Pregelj

Itzultzaileak idazlearekin kontaktuan egon dira, izan ere, biek nahi izan dute istorioa ahalik eta fidelen izatea. Breda Smolnikar Esloveniako idazle bat da, eta Rozina izeneko emakume esloveniar baten istorioa kontatzen du Han goian urkiak hostoberritzen direnean liburuan. Juan Kruz Igerabide eta Barbara Pregelj itzultzaileek, orain, liburua euskarara eta gaztelerara itzuli dute, hurrenez hurren, Alberdania argitaletxearen […]

Read More… from Breda Smolnikar idazlearen ‘Han goian urkiak hostoberritzen direnean’ itzuli dute Juan Kruz Igerabidek eta Barbara Pregelj

‘Poesia eta Pentsamendua’ jardunaldiak egingo dituzte ekainaren 12an eta 13an, Donostian eta Hernanin

Txillida Lekun izango da asteleheneko saioa, arratsaldeko 18:00etan. Bertan, Juan Kruz Igerabideren hitzaldia eta Aintzane Galardi eta Jose Fernandez de la Sotaren errezitala izango dira. Musikari dagokionez, Beñat Olano eta Jon Makuso biolin jotzailea arituko dira. Astelehenean, ekainak 12, abiatuko dira urtero Donostian eta Hernanin antolatzen dituzten Poesia eta Pentsamendua izeneko jardunaldiak. Lehen emanaldi hau […]

Read More… from ‘Poesia eta Pentsamendua’ jardunaldiak egingo dituzte ekainaren 12an eta 13an, Donostian eta Hernanin

Miren Agur Meaberen ‘Kristalezko begi bat’ aukeratu dute Bilboko Klasikoen XVI. Irakurraldi Jarraiturako

Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatutako irakurraldia ekainaren 8an izango da Arriaga antzokian. Irakurketarako zaletasuna bultzatzeko asmoz, aurten ere Klasikoen Irakurraldi Jarraitua egingo dute ekainaren 8an, Bilboko Arriaga antzokian. Hamaseigarren edizio honetarako Miren Agur Meaberen Kristalezko begi bat eleberria aukeratu dute. Hala, Bilbo Zaharra euskaltegiko kideak euskal kultura zein gizarte edo kirol arloko hainbat lagun ezagunekin batera, […]

Read More… from Miren Agur Meaberen ‘Kristalezko begi bat’ aukeratu dute Bilboko Klasikoen XVI. Irakurraldi Jarraiturako

‘Martxanterak’ liburua kalean da, Bizkaiko pertsonaia herrikoiei buruzko ‘Ipuinak’ bildumaren zazpigarrena

Marta Goikoetxea idazlea eta Iñaki Landa ilustratzailea dira egileak. Liburuak modu erakargarrian emakume nekaezin batzuk erakusten ditu, Durangoko Santa Maria elizpearen babesean euren bizitzako hamarkadak eman zituztenak, bai neguan, bai udan, umeen eta ez hain umeen gustuko produktuak saltzen. Marta Goikoetxea idazlea (Amorebieta-Etxano, 1983) eta Iñaki Landa ilustratzailea (Portugalete, 1981) Martxanterak izeneko liburua kaleratu dute. […]

Read More… from ‘Martxanterak’ liburua kalean da, Bizkaiko pertsonaia herrikoiei buruzko ‘Ipuinak’ bildumaren zazpigarrena

Aranzadi Zientzia Elkarteak ‘Itzak, Urdaibaiko kultura paisaia’ liburua aurkeztu du

Lan honek gaur egun ikusten dugun paisaia hobeto ulertzen ez ezik, gure arbasoek egin zuten lana ezagutzen ere lagunduko digu. Aranzadi Zientzia Elkarteak Urdaibaiko paisaiaren azterketa, gizartearen eta ingurumenaren arteko harremanen emaitza gisa, jasotzen du kaleratu berri duen Itzak, Urdaibaiko kultura paisaia’ liburuan. Historian zehar gertatu diren aldaketak kontuan hartu dituzte lana ontzeko. Bilakaera horren […]

Read More… from Aranzadi Zientzia Elkarteak ‘Itzak, Urdaibaiko kultura paisaia’ liburua aurkeztu du