Jose Antonio Loidiren ‘Hamabost egun Urgainen’ eleberri beltza berrargitaratu dute

Gaur egungo irakurleek 1955eko testua arazorik gabe irakur dezaten finkatu nahi izan du Erein argitaletxeak, Loidiren eta euskararen orduko doinua eta kolorea galdu gabe. Jon Alonso idazlea arduratu da hitzaurrea idazteaz. 68 urte pasatu dira Jose Antonio Loidi Bizkarrondoren Hamabost egun Urgainen nobela beltza lehen aldiz argitaratu zenetik. Genero beltzeko lehen eleberria izan zen euskaraz […]

Read More… from Jose Antonio Loidiren ‘Hamabost egun Urgainen’ eleberri beltza berrargitaratu dute

Arabako irakurketa feministako klubek urteroko topaketa egingo dute larunbatean, Kexaan

Topaketan 150 emakume inguruk eman dute izena eta gonbidatutako idazlea Karmele Jaio izango da. Idazleak Aitaren etxea liburuaz hitz egingo du. Laia Arabako ahalduntze feministarako eskolak lurraldeko kuadrillek antolatutako irakurketa feministako klubek urteroko topaketa egingo dute larunbatean, Kexaan. Hitzordu horrekin literaturaren bidez ahalduntze kolektiboa sustatzen duten irakurketa kluben 2022-2023 ikasturtea amaituko da. Ikasturte honetan hamabi […]

Read More… from Arabako irakurketa feministako klubek urteroko topaketa egingo dute larunbatean, Kexaan

Josu Penades idazleak ‘Egarria’ eleberria kaleratu du

Literatura ulertzeko modu jakin baten emaitza da eleberria. Kontaketa teknikarako destilazioa erabili du egileak hizkuntza literarioari dagokionez, eta baita kontatzeko moduari dagokionez ere. Josu Penades (Bermeo, 1962) idazleak Egarria izenburua duen eleberria aurkeztu du gaur, Alberdania argitaletxearen eskutik. Nobela berri honek, aurreko lan guztien ezaugarri bat betetzen du: pertsonaiak ditu ardatz. Izan ere, egileari interesatzen zaion […]

Read More… from Josu Penades idazleak ‘Egarria’ eleberria kaleratu du

[Bideoa] Basauriri aitortza egin nahi izan dio Mari Luz Estebanek ‘Haragizko erreformak’ poema liburuan

Idazleak Euskal Herrian bere kokatze eta euskaldun bihurtu eta izatearen ibilbideaz dihardu liburu berrian. Gaur aurkeztu du lana Donostian, Pamiela argitaletxearen eskutik. Mari Luz Esteban idazleak ondutako poema liburuetan harreman-sareetan arakatu izan du, “gutasunak zein nitasunak gorpuztean elkarrekiko harremanek, afektuek eta pentsamenduek zer-nolako eragina duten poetikoki adieraziz”, azaldu du Iratxe Retolaza editoreak. Lehen poema-bilduman, Amaren […]

Read More… from [Bideoa] Basauriri aitortza egin nahi izan dio Mari Luz Estebanek ‘Haragizko erreformak’ poema liburuan

Julen Apellaren ‘Postal bat desertuan’ liburua kalean da

Lan honekin Donostia Kultura VI. Poesia Saria irabazi du Berrizko idazle gazteak. Julen Apellaren lehen liburua da Postal bat desertuan eta argitalpen honekin irabazi du, hain zuzen, Donostia Kultura Poesia Lehiaketako VI. sari nagusia. 1998an Berrizen jaioa, Euskal ikasketetan graduatua da Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU) eta Literatura Konparatua eta Literatur Ikasketak Masterrak egin zituen unibertsitate […]

Read More… from Julen Apellaren ‘Postal bat desertuan’ liburua kalean da

Anjel Lertxundi idazlearen obra erdigunean EHUko Uda Ikastaroetan

Ikastaroa ekainaren 29an eta 30ean egingo da, Donostiako Miramar jauregian eta bi helburu nagusi izango ditu: idazlearen obra ezagutaraztea, horren oparotasuna eta kalitatea nabarmenduz; eta Lertxundiren literaturgintzak ikergai gisa duen interes handia agertzea, ikerketa eremu berriei ateak zabalduz. Anjel Lertxundi, idazlea eta obra Uda Ikastaroak euskal literaturaren izen handi bat eta bere obra jarri nahi […]

Read More… from Anjel Lertxundi idazlearen obra erdigunean EHUko Uda Ikastaroetan

[Bideoa] Nerea Balda idazleak ‘Azpimarrak’ eleberria plazaratu du

Azpimarrez beteriko bigarren eskuko liburu bat du abiapuntu Irurtzungo idazlearen lan berriak. Nerea Baldak (Irurtzun, 1975) Azpimarrak izeneko eleberri laburra aurkeztu du gaur Donostiako Udal Liburutegian. Azpimarrez beteriko bigarren eskuko liburu bat du abiapuntu lanak, “nire lagun batek bigarren eskuko liburu bat erosi zuen eta bertan ikusi zuen aurreko jabea aspaldiko ezagun bat zela”, kontatu […]

Read More… from [Bideoa] Nerea Balda idazleak ‘Azpimarrak’ eleberria plazaratu du

Cayo Hueso uhartera bidaia bat egitea proposatu du Oihane Amantegi idazleak bere azken eleberrian

Zornotzako idazlearen bigarren eleberria da Cayo Hueso, aurretik Ibaiertzeko ipuina liburua kaleratu zuen. Oraingoan, desioaren eta nostalgiaren hausnarketa antzeko bat proposatzen du Amantegik. Oihane Amantegi (Zornotza, 1985) idazleak bere bigarren eleberri laburra kaleratu du Cayo Hueso izenburupean. Donostian aurkeztu du lana elkar argitaletxearen eskutik eta azaldu duenez, Cayo Hueso Floridatik dingilizka geratutako azken uhartea da, […]

Read More… from Cayo Hueso uhartera bidaia bat egitea proposatu du Oihane Amantegi idazleak bere azken eleberrian

Joan Mari Irigoiein idazlea zendu da

Elkar argitaletxeak sare sozialen bidez jakinarazi duenez, Joan Mari Irigoien idazle altzatarra hil da gaur 74 urte zituela. “Atsekabez jakinarazten dugu Joan Mari Irigoien, idazlea eta argitaletxeko lankide ohia, hil berri dela, 74 urte zituela, endekapenezko gaixoaldi luze baten ondorioz. Obra miresgarria ekarri zion euskal literaturari eta bizipoza zabaldu zuen beti ingurukoen artean. Gugan bego”. […]

Read More… from Joan Mari Irigoiein idazlea zendu da

Marilar Alexandreren ‘Emakume gaiztoak’ eleberria euskaratu du Patxi Zubizarretak

Siscak hamabost urte ditu, eta Coruñako Galera espetxean preso dago, emakume ororen antzera bera ere ez da bere gorputzaren jabe. XIX. mendearen amaieratik dator eleberri honen orrialdeetan haren ahots sarkorra eta hunkigarria. Patxi Zubizarreta itzultzaileak Marilar Alexandreren Emakume gaiztoak izeneko eleberria ekarri du euskarara Alberdania argitaletxearen eskutik.  Zubizarretaren arabera, “oroimen ariketa da Alexandreren nobela hunkigarri […]

Read More… from Marilar Alexandreren ‘Emakume gaiztoak’ eleberria euskaratu du Patxi Zubizarretak