Gerraosteko garai zail eta gogorrean “mixeri gorritik atetzeko” oiartzuar askok bizi izan zituzten gertaerak ezagutzera eman nahi dute Muga astoa eta haren ingurukoen izeneko ipuin-liburuarekin, gertatu zena ahaztu ez dadin. 1936ko gerra amaitzean, Francok Gipuzkoa “provincia traidora” izendatu eta zigor gisa Gipuzkoako errotak itxiarazi zituen. Oiartzuarrek inguruko Nafarroako herrietako errotak erabili behar izan zituzten ia […]
Kategoria: Liburuak
Epaimahaikideek idatzien heldutasuna eta kontakizunen bizitasuna nabarmendu dute 2022ko R. M. Azkue Literatura sarietan
Orotara 463 lan aurkeztu dira azken edizioan. A mailan (10 eta 13 urte bitarteko gazteen saila) Noa Martinez narrazioan eta Leire Garcia de Vicuña poesian gailendu dira; B mailan (14 eta 17 urte bitartekoak) Nahia Iturbe izan da irabazlea narrazioan eta Iraide Mitxelena poesian. 2022ko Resurrección María Azkue Literatura sariak banatu dituzte Bilboko Euskaltzaindiaren egoitzan. […]
Juan Kruz Igerabidek naturarekiko duen harreman bereziari buruzko liburua ondu du
Liburu hau saiakera bital bat dela dio idazleak. Datuak daude, erreferentzia teorikoak, erreferentzia literario eta filosofikoak, baina batez ere naturaren eta kulturaren artean egindako bidaia pertsonalaren bizipenak ageri dira Igerabideren lan berrian. Haur garaiko oroitzapenetatik hasita, azkenaldion hunkitzen duen aktualitate gordineraino doan autobiografia sentimental bat ondu du Juan Kruz Igerabidek. Gaur aurkeztu du liburua Donostian, […]
Read More… from Juan Kruz Igerabidek naturarekiko duen harreman bereziari buruzko liburua ondu du
Kirmen Uribek Eusko Ikaskuntzaren Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien Saria jaso du
Eusko Ikaskuntzaren arabera, Ondarroako idazlea “euskal literaturaren berritzaile nagusietako bat da XXI. mendean eta nazioarte mailan euskara eta euskal kulturaren enbaxadore argia da”. Kirmen uribek eraman du Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxaren Humanitateak, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien saria. Hala ebatzi du sariaren epaimahaia osatzen duten Eusko Ikaskuntzaren eremu geografikoko zazpi unibertsitateetako eta Musikeneko ordezkariek, baita Eusko […]
Bertolt Brecht eta Mario Benedetti poeten antologia berriak dakartza Munduko Poesia Kaierak bildumak
Liburuak Irati Majuelok eta Inma Erreak itzuli dituzte. Kaier berri hauekin 46. zenbakira iritsi da bilduma. Munduko Poesia Kaierak bildumaren baitan, Susa argitaletxeak editatzen dituen azken bi aleak aurkeztu ditu: Bertolt Brecht alemaniarrarena eta Mario Benedetti uruguaiarrarena. Autore bi hauekin 46. zenbakira iritsi da 2014ko martxoan abiatutako bilduma. Maialen Berasategi Catalanek eta Isabel Etxeberria Ramírezek zuzentzen […]
[Bideoa] Esti Martinez idazleak etxe barruko giro intimoa irudikatu du ‘Animalia domestikoak’ ipuin liburuan
Zortzi istorio biltzen ditu lan berriak eta hasieran normaltasun itxura ematen duten arren, surrealismo puntu bat dute. Animalia domestikoak (Elkar) prosan idazten duen lehen liburua du Esti Martinezek. Iruindarrak Azalberritze bat poema liburua argitaratu zuen 2018an, Donostia Kulturak eta Balea Zuria argitaletxeak elkarlanean egile gazteei zuzendutako DK Poesia Lehiaketa irabazi ondoren. Idazleak, hala ere, prosa […]
Arantxa Urretabizkaia idazleak irabazi du iazko 111 Akademiaren Saria
Pertsona nagusiak dira eleberri honetarako idazleak aukeratu dituen protagonistak, nahiz eta liburua ez den zahartzaroaren gainekoa. 111 Akademiak Arantxa Urretabizkaiari (Donostia, 1947) emango dio 2022ko 111 Akademiaren Saria. Akademiako kideek Urretabizkaiaren Azken etxea eleberria izendatu dute iazko libururik gogokoen. 212 akademia-kide ditu une honetan 111 Akademiak, eta horietako 114k parte hartu dute 2022ko sariduna izendatzeko […]
Read More… from Arantxa Urretabizkaia idazleak irabazi du iazko 111 Akademiaren Saria
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Irakurketa Publikoko Sareko liburutegietan 2.536.461 mailegu egin ziren iaz
eLiburutegian 126.849 mailegu egin ziran 2022an, ia 6.000 erabiltzaile gehiago batu ziren eta aurten, berritasun gisa, audio-liburuak jarri dira eskuragai. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Irakurketa Publikoko Sareko liburutegietan 2.536.461 mailegu egin ziren iaz: horietatik 2.409.612 maileguak euskarri fisikoan egin ziren, aurreko urtean baino 137.274 gehiago. Are gehiago, liburutegien arteko maileguek ere gora egin dute urte […]
Euskal Letren plaza Zarautzera itzuliko da maiatzaren 5etik 7ra
Literaturia jaialdian liburu-azoka, aurkezpenak, solasaldiak, ipuin kontaketak eta errezitaldiak izango dira aurten ere. Eten izango da aurtengo gaia. Aurten ere euskal letren plaza bilakatuko da Zarautz maiatzaren 5etik 7ra bitartean. Literaturia jaialdia bueltan da eta dagoeneko antolatutako jardueren berri eman du antolakuntzak. Liburu-azoka, aurkezpenak, solasaldiak, ipuin kontaketak eta errezitaldiak izango dira bertan. Edizio honetako gaia, […]
Read More… from Euskal Letren plaza Zarautzera itzuliko da maiatzaren 5etik 7ra
Martin Etxeberria idazleak ‘Kangaroo’ bosgarren poema liburua kaleratu du
Gauza asko daude munduan eta bizitzan idazle zarauztarrak ulertzen ez dituenak, bere burua ere ez duela ulertzen aitortu du, eta, horregatik, liburua ahalegin bat da bere erosotasun eremutik atertzeko eta barruan dituen alderdi ilun, itzal eta minei gorputz eta haragi bat emateko. Martin Etxeberria idazle zarauztarrak Kangaroo izeneko olerki liburua kaleratu du Elkar argitaletxearen eskutik. […]
Read More… from Martin Etxeberria idazleak ‘Kangaroo’ bosgarren poema liburua kaleratu du
