Hamar ipuinez osatuta dago liburua eta bakoitzean emakume bilbotar eta euskaldun baten bizipenak kontatzen ditu Bakioko idazleak. Iratxe Ormatza idazleak (Bakio, 1971) Printzak begietan izeneko ipuin bilduma aurkeztu du Donostian, Elkar argitaletxearen eskutik. Lanak hamar istorio biltzen ditu eta horietako bakoitzak XX. mendeko hamarkada bakoitzari buruzko errealitatea azaltzen du. Liburu honetako protagonistak Bilbon bizi diren […]
Kategoria: Liburuak
Liburuaren Nazioarteko Egunarekin bat eginez, hainbat jarduera antolatu ditu Iruñeko Karrikiri Elkarteak
Iruñeko azokan parte hartzeaz gain, Euskal Herriko Historia Ilustratua bilduma eta Hika eta toka. noka ere toka! liburua aurkeztuko dute Karrikiri Elkartean bertan. Apirilaren 23an, Liburuaren Nazioarteko Egunarekin bat eginez, Iruñeko Karrikiri elkarteak eta dendak hainbat liburu aurkezpen antolatu ditu. Alde batetik, Liburuaren Nazioarteko Egunerako Iruñean antolatuko den liburu azokan parte hartuko dutela iragarri dute […]
Poetak Maiatzean jaialdia maiatzaren 2tik 28ra egingo da, Gasteizen
Hamaikagarren edizio honek poesia errezitaldiak, musika, poesia lehiaketak, erakusketak, dantza eta lantegiak eskainiko ditu, besteak beste, adin guztietako jendearentzat. Araban poesia hedatzeko eta poesiaren eta gizarte-ehunaren arteko lotura sortzeko asmoz, aurten ere Poetak Maiatzean jaialdia antolatu du Hunkitu Arte elkarteak, maiatzaren 2tik 28ra bitartean. Elisa Ruedak zuzentzen duen jaialdi honek hamaika urte egingo ditu aurten […]
Read More… from Poetak Maiatzean jaialdia maiatzaren 2tik 28ra egingo da, Gasteizen
[Bideoa] Eva Perez-Pons idazleak ‘Erresistentziarako gorputzak: bollerak’ saiakera plazaratu du
Susa argitaletxearen Lisipe bilduma feministaren baitan ikusi du argia liburuak eta zaurgarritasunaren ulerkerari buelta bat eman dioten hainbat hausnarketa feminista jaso ditu egileak. Bollera identitatearen inguruan egituratuta dago Eva Perez-Pons idazlearen (Lemoa, 1996 Erresistentziarako gorputzak: bollerak saiakera. “Bollera identitateak azken batean tresnak ematen dizkigu patriarkatuari aurre egiteko”, azaldu du egileak. Perez-Ponsek Gaur aurkeztu du liburua […]
Mikel Ayllon eta Oskar Gaztelu idazleek Arabako euskarazko Literatura Sariak irabazi dituzte
Sarituek 4.000 eta 6.000 euro bitarteko zenbatekoa jaso dute. Gainera, beren bilduma argitaratzeko aukera izan dute eta Arabako liburu denda jakin batzuetan banatuko dituzte. Arabako Foru Aldundiak Literatura Sariak banatu ditu Ignacio Aldecoa Kultura Etxean egindako sari emate ekitaldian; zehazki, euskarazko eta gaztelaniazko ipuinen Ignacio Aldecoa sariak eta euskarazko eta gaztelaniazko poesiaren Ernestina de Champourcin […]
[BIDEOA] Epikuroren ‘Zoriontasunaren defentsan’ euskarazko bertsio berria aurkeztu dute Javier Aguirrek eta Jonathan Lavillak
Bertsio berrituak betiko kezka eta arazo batzuei modu unibertsalean erantzuna ematen die. 28 urte igaro dira Cristina Lasak eta Javier Aguirrek Epikuro filosofoaren testu moralak euskarara lehen aldiz ekarri zituztenetik. Erein eta Iralka argitaletxeekin argitara eman zituzten, baina bertsio horiek aspaldi deskatalogatu ziren eta abagunea profitatuz, euskal bertsio berri bat sortu ahal izan dute Aguirrek […]
Kirol munduko emakumeei zuzendutako sormenezko idazketa tailerra antolatu dute Donostian
Itziar Sistiaga idazle eta aditu irundarrak eskainiko du tailerra. Informazio gehiagorako eta izena emateko emakmugi@gipuzkoa.eus helbidera idatzi beharko da. Datorren apirilaren 20an abiatuko da Itziar Sistiaga idazle eta aditu irundarrak eskainiko duen sormenezko idazketa tailerra Donostian. Sistiagaren esanetan, “helburuak dira sormena piztea, ideia berritzaileak sortzea, baliabide estilistikoak eskuratzea, ahozko eta idatzizko adierazpena hobetzea, espiritu kritikoa […]
Gazteei zuzendutako lanak aurtengo Lizardi Sarian
Parte hartu nahi dutenek, uztailaren 14ra arte izango dute epea zabalik eta irabazlearen izena irailaren 29an jakinaraziko da. Yolanda Arrieta idazleak 41. Lizardi Saria jaso du Zarauzko Modelo aretoan urtero antolatzen duten ekitaldian. Bertan, aurtengo edizioaren aurkezpena ere egin dute. Era honetan, martxan da Lizardi Sariaren 42. edizioa. Oraingoan gazteei zuzendutako lanak aurkeztu beharko dituzte […]
Read More… from Gazteei zuzendutako lanak aurtengo Lizardi Sarian
Haizea Cosgaya izan da Kaixomaitia.eus Kontaketa Erotikoen III. Lehiaketaren irabazlea ‘Hats Lurrina’ ipuinarekin
Zigor Saizar Getariarra izan da bigarren sailkatua Urbasako Dama kontaketarekin eta aurten ere, hirugarren postua lortu du Ernesto Prat Urzainki Berriozartarrak Distopia Bertikala lanarekin. Kaixomaitia.eus atariak Elkar argitaletxearen laguntzarekin antolatutako hirugarren Kontaketa Erotikoen lehiaketaren sari-banaketa ekitaldia egin du, Donostian. Bertan izan dira lehiaketara aurkeztu diren hamasei idazleetatik, zortzi finalistak. Iñigo Arandia Kaixomaitia atariko arduradunak hartu […]
Bizkaidatz sariaren XV. Edizioan parte hartzeko deialdia zabalik da
Lehiaketan parte hartu nahi dutenek Jabi Elortza eta Begoña Elorrieta idazleek proposaturiko istorioen hasierei jarraikortasuna eman beharko diote. Kontakizunek gutxienez 12 eta gehienez 15 orrialdeko luzera izan beharko dute eta martxoaren 29tik irailaren 8ra bitartean aurkeztu beharko dira. Bizkaitarren literatura-sorkuntza bultzatu eta sustatzeko asmoz jaio zen Bizkaidatz Literatura Saria duela hamabost urte. Lehiaketa honetan parte […]
Read More… from Bizkaidatz sariaren XV. Edizioan parte hartzeko deialdia zabalik da
