Akademiakideek Azken etxea eta Desertuan behatxuloa lanen artean hautatu behar izango dute sariduna. 2022. urteko 111 Akademiaren Saria nori eman erabakitzeko 111 Akademiak hirugarren eta azken bozketa txanda martxan jarri berri du. Arantxa Urretabizkaia idazlearen Azken etxea, Nerea Ibarzabalen Bar Gloria, Anjel Lertxundiren Desertuan behatxuloa, Aingeru Epaltzaren Erretzaile damutuen konpainia eta Maddi Ane Txoperenaren Ez […]

Read More… from

[BIDEOA] Pertsonen arteko harremanetan sortzen diren pitzadurei buruz idatzi du Olatz Mitxelenak bere lehen liburuan

Idazleak 24. Igartza saria jaso zuen 2021eko irailean, idazle gazteei beren proiektua garatzeko ematen den beka da honakoa. Bere lehen liburuan, egileak gai eta estilo ugariren bidez, gizon-emakumeon baitan nahiz pertsonen arteko harremanetan sortzen diren pitzadurei buruz hitz egin nahi izan du. Arrain hezur bat eztarrian du lehenengo liburua Olatz Mitxelena Larreta idazleak (Oiartzun,1989). Hamar […]

Read More… from [BIDEOA] Pertsonen arteko harremanetan sortzen diren pitzadurei buruz idatzi du Olatz Mitxelenak bere lehen liburuan

Julen Apellaren ‘Postal bat desertuan’ lanak irabazi du Donostia Kultura VI. Poesia Lehiaketa

Eli Tolaretxipik, Itxaro Bordak eta Aritz Gorrotxategik osatutako epaimahaiaren arabera, “ahots gazte baino sendo bat dago liburuaren atzetik, erreferentzia eta eragin ugari erakusten duena”. Julen Apella idazlearen (Berriz, 1998) ‘Postal bat desertuan’ lanak irabazi du idazle gazteei zuzendutako Donostia Kultura VI. Poesia Lehiaketa. Euskal ikasketetan graduatua da Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU), eta Literatura Konparatua eta […]

Read More… from Julen Apellaren ‘Postal bat desertuan’ lanak irabazi du Donostia Kultura VI. Poesia Lehiaketa

XXVI. Igartza Literatura-Sorkuntzarako Bekara aurkezteko epea zabalik da

Idazle gazteek ekainaren 30era arte izango dute euren proiektuak aurkezteko epea zabalik. Egun batzuk dira Elkar argitaletxeak Olatz Mitxelenak Harrain hezur bat eztarrian liburua argitara eman zuela. 24. Igartza Bekaren irabazlea da Oiartzungo idazlea. Lizar Begoñak, berriz, Itzalkinak eguzkitan eleberri proiektuarekin jaso zuen iazko irailean, 22. edizioko Igartza saria eta liburua ontzen ari da jada. […]

Read More… from XXVI. Igartza Literatura-Sorkuntzarako Bekara aurkezteko epea zabalik da

Doinuele, euskara hutsezko plazen sarea jaio da

Itzaletik ikusgarritasunera ekarri nahi dituzte plazak, urtean zehar euskal irakurle eta musika zaleari ibilbide bat proposatuz Euskal Herrian barna, euskara hutsez egiten diren ekimenak isolatuak ez direla erakutsi eta elkarri josiz haiek indartzeko. Urtero hainbat ekimen egiten dira Euskal Herriko herrietan, euskara hutsezko liburu eta diskoak plazara ateratzeko eta jendartean ezagutzera emateko: azokak, egitarau bereziak, […]

Read More… from Doinuele, euskara hutsezko plazen sarea jaio da

Poesialdia, Donostiako Poesiaren Astearen bosgarren edizioa martxoaren 20tik 27ra egingo da

Aurtengo gonbidatuak Itziar Ugarte, Harkaitz Cano, Aritz Gorrotxategi eta Pello Otxoteko izango dira, besteak beste. Hilaren 25ean emango da ezagutzera nork irabazi duen IV. Donostia Kultura Poesia Saria. Poesialdia, Donostiako Poesia Astearen bosgarren edizioa martxoaren 20tik 27ra bitartean egingo da Victoria Eugenia Club, Liburutegi Nagusia eta Amarako Kultur Etxean. Erakusketa bat ere paratuko dute azken […]

Read More… from Poesialdia, Donostiako Poesiaren Astearen bosgarren edizioa martxoaren 20tik 27ra egingo da

Euskal Kultur Erakundeak eta Elkar Fundazioak EKE-Elkar literatura bekaren bigarren edizioa abiarazi dute

Ipar Euskal Herriko euskarazko literatura sorkuntza sostengatzeko asmoz, Euskal Kultur Erakundeak eta Elkar Fundazioak 6.000 euroko EKE-Elkar literatura bekaren bigarren edizioa abiarazi dute. Proposamenak aurkezteko epea ekainaren 30era arte egongo da zabalik. Elkar Fundazioak eta Euskal Kultur Erakundeak Ipar Euskal Herriko idazleak euskaraz idaztera bultzatzeko asmoz, EKE-Elkar literatura beka jarri dute martxan. Ekimena bi urtean […]

Read More… from Euskal Kultur Erakundeak eta Elkar Fundazioak EKE-Elkar literatura bekaren bigarren edizioa abiarazi dute

Konthaira taldeak ‘Elurzuriren hiru heriotzak’ ikuskizuna estreinatuko du martxoaren 21ean, Bilbon

Musika, antzerkia eta dantza uztartzen dituen obra da. Loraldiak martxoaren 21a aukeratu du Lorazain Eguna ospatzeko eta egun horretako ekintza esklusiboa eta doakoa izango da Elurzuriren hiru heriotzak ikuskizunaren estreinaldia komunitate honetako kideentzat. Khontaira taldeak Elurzuriren hiru heriotzak lana aurkeztuko du martxoaren 21ean, Bilboko Alondegian. Loraldiaren barruan. Festibalak jarduera hau aukeratu du Lorazain Eguna ospatzeko. […]

Read More… from Konthaira taldeak ‘Elurzuriren hiru heriotzak’ ikuskizuna estreinatuko du martxoaren 21ean, Bilbon

[BIDEOA] Iñigo Martinez Peñak pantailen garaipenari erreparatu dio kaleratu berri duen saiakeran

Idazleak 2021ean plazaratu zuen Mandamendu hipermodernoak saiakeraren jarraipena da Pantailen Garaipena izeneko lan berria. Iñigo Martinez Peña filosofia irakasle eta idazleak (Gasteiz, 1975) Pantailen Garaipena, begiradaren totalitarismoaren kontra saiakera kaleratu du Elkar argitaletxearen eskutik. 2021ean plazaratutako Mandamendu hipermodernoak saiakeraren jarraipena da lan berria, eta, honetan, “gure garaian batez ere indarra daukaten bi kontu daudela planteatzen […]

Read More… from [BIDEOA] Iñigo Martinez Peñak pantailen garaipenari erreparatu dio kaleratu berri duen saiakeran

‘Hautsi da Anphora zuzenean’ diskoa aurkeztu dute Loraldia Festibalaren barruan

1980an Ruper Ordorikak Hautsi da Anphora izeneko diskoa kaleratu zuen. Bere lehen diskoa zen eta Bernardo Atxagaren hitzekin osatu zituen lanak biltzen zituen abestiak. Iazko Loraldian disko horretan oinarritutako kontzertu bira egin zuten eta horren emaitza da gaur aurkeztu duten Hautsi da Anphora zuzenean izeneko CDa. Bernardo Atxagak 1978. urtean argitaratu zuen ordura arteko euskarazko […]

Read More… from ‘Hautsi da Anphora zuzenean’ diskoa aurkeztu dute Loraldia Festibalaren barruan