Bilboko Gutun Zuria martxoaren 28tik apirilaren 1era egingo da, ‘Idatzi / Editatu / Irakurri’ lelopean

Edizio honetan Anjel Lertxundi, Adan Kovascics, Abaham Boba, Miren Narbaiza, Iban Zaldua, Uxue Apaolaza, Leire Bilbao, Sara Torres, Jon Gerediaga, Iñigo Martinez, Elvira Navarro, Eider Rodriguez eta Katixa Agirre idazleek hartuko dute parte, besteak beste. Gutun Zuria, Bilboko Letren Nazioarteko Jaialdiaren edizio berria martxoaren 28tik apirilaren 1era bitartean egingo da Alondegian. Idatzi / Editatu / […]

Read More… from Bilboko Gutun Zuria martxoaren 28tik apirilaren 1era egingo da, ‘Idatzi / Editatu / Irakurri’ lelopean

Gabriel Aresti gogoratzeko egun osoko egitaraua prestatu dute Bilbon

Goizean, Arestiren leku eta erreferentzien bila ibilbide gidatu bat egingo da itsasontzian; eguerdian bazkari-ikuskizuna, eta iluntzean Loraldiak ekintza honetarako propio sortutako ikus-entzunezko bat proiektatuko da Otxarkoaga auzoan. Bilboko Loraldia Festibalaren bederatzigarren edizioak Gabriel Aresti idazle eta poetaren lana gogora ekarriko du. Horretarako, egun osoko egitaraua prestatu du. Izan ere, Loraldiak euskal kulturaren erreferente diren sortzaileak […]

Read More… from Gabriel Aresti gogoratzeko egun osoko egitaraua prestatu dute Bilbon

XXIV. BilbaoPoesia martxoaren 14tik 23ra izango da Bilbon

Programatutako ekitaldiak doakoak izango dira, El Joseren kontzertua izan ezik (martxoaren 18an). Sarrerak salgai daude hemen, 5 euroko prezioan. Gonbidatuen artean Castillo Suarez idazle altsasuarra izango da oholtza gainean Juantxo Zeberiorekin batera. Bilbok poesiarekin hitzordu berri bat izango du aurten ere Bidebarrieta Liburutegiko areto nagusian. Martxoaren 14tik 23ra bitartean, Euskal Herriko zein nazioarteko lehen mailako poetak […]

Read More… from XXIV. BilbaoPoesia martxoaren 14tik 23ra izango da Bilbon

[BIDEOA] Thriller politiko batekin itzuli da Eneko Bidegain idazle eta kazetaria literaturara

Bichta éder eleberria egungo gizartearen kontraesanen ispilu da: itxurakeriaren zama, harreman sentimentalen zaila, militantziaren eredu erritualizatuak, kazetaritzaren morrontzak edota euskararen patua. Gaztelu bat da Eneko Bidegain idazle eta kazetariak (Baiona, 1975) gaur aurkeztu duen Bichta éder (Elkar) izenburuko thriller politiko honen ardatza, “gazteluan bertan dagoen proiektu turistiko handi bat, eta aldi berean, gaztelu horrek dauzkan […]

Read More… from [BIDEOA] Thriller politiko batekin itzuli da Eneko Bidegain idazle eta kazetaria literaturara

Urretabizkaia, Lertxundi, Ibarzabal, Epaltza eta Txoperena dira 2022ko 111 Akademiaren Sariko finalistak

Akademiakideek Arantxa Urretabizkaiaren Azken etxea, Nerea Ibarzabalen Bar Gloria, Anjel Lertxundiren Desertuan behatxuloa, Aingeru Epaltzaren Erretzaile damutuen konpainia eta Maddi Ane Txoperenaren Ez erran inori lanen artean hautatu beharko dute sariduna. 2022. urteko 111 Akademiaren Saria erabaki ahal izateko 111 Akademiak amaitu du bere lehenengo bozketa txanda, urtarrilaren erdian martxan jarri eta otsailaren 26ra arte zabalik […]

Read More… from Urretabizkaia, Lertxundi, Ibarzabal, Epaltza eta Txoperena dira 2022ko 111 Akademiaren Sariko finalistak

[BIDEOA] Iñaki Irasizabalek ‘ Otsoa etorriko da’ eleberri beltz laburra kaleratu du

Idazle durangarrak genero beltzera jo du berriro ere liburu hau ontzeko, izan ere, lana delituen inguruan ardaztu eta egituratu egiten da, eta, gainera, gizartearekiko begirada kritikoa du. Gaur urtebete da Iñaki Irasizabal idazleak (Durango, 1969) Zer jakingo duzue epela baino ezagutu ez duzuenok? ipuin bilduma kaleratu zuela, eta dagoeneko nobela berri batekin itzuli da Donostiara. […]

Read More… from [BIDEOA] Iñaki Irasizabalek ‘ Otsoa etorriko da’ eleberri beltz laburra kaleratu du

‘Egunero behar genuen’ liburua kaleratu du Imanol Muruak

Lana Berriak, Elkarrek eta Jakinek argitaratu dute, eta Egunero-ren kontaketa biltzen du, Muruaren bizipenetatik abiatuta, izan ere, egileak bertatik bertara ezagutu zituen Egunero egunkaria eta Egunero-ren inguruabar guztiak. Euskal prentsaren historian lekutxo bat duen egunkari hura jaio eta hil zela hogei urte betetzen diren honetan ikusi du argia lan berriak. Imanol Muruak ondutako Egunero behar […]

Read More… from ‘Egunero behar genuen’ liburua kaleratu du Imanol Muruak

Poetika zikloa Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunera itzuliko da

Lehenengo emanaldia bihar izango da, Juan Luis Zabala poetaren eskutik. Bertan izango dira ere Alexander Gurrutxaga eta June Agirre gitarrista. Hilaren 24an, berriz, Ardo izeneko errezital musikatua izango da. Koldo Mitxelena Kulturuneak urtero antolatzen dituen irakurketa poetikoak abiatuko ditu hil honetan. Jon Obesok, Jose Luis Padronenek eta Musikenek koordinatzen duten ekimen honek bi topaketa hartuko […]

Read More… from Poetika zikloa Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunera itzuliko da

[BIDEOA] Oroitzapenetan iltzatuta dauden tokiei buruzko poema liburua ondu du Castillo Suarezek

Idazle altsasuarrak Donostian aurkeztu du gaur Alaska poema liburua. Tokiei dolua egiteko beharretik sortu da Castillo Suarez idazleak (Altsasu, 1976) idatzi berri duen Alaska poema liburua. Gaur aurkeztu du lana Donostian, Elkar argitaletxearen eskutik. “Liburu honen abiapuntua Maddi Barberren esaldi bat izan zen, berak bere buruari galdetzen zion nola egiten zaien tokiei dolua. Hortik abiatuta […]

Read More… from [BIDEOA] Oroitzapenetan iltzatuta dauden tokiei buruzko poema liburua ondu du Castillo Suarezek

[BIDEOA] Nerea Ibarzabalek eta Higinia Garayk ‘Jakelinen egunerokoa’ aurkeztu dute

Kimu ipuin bildumaren argitalpen berria da honakoa eta Ikaselkar hezkuntza-argitaletxearen eskutik ikusi du argia. Nerea Ibarzabalek (Markina, 1994) idatzi eta Higinia Garayk (Bilbo, 1978) ilustratu duten Jakelinen egunerokoa izeneko liburua plazaratu du Ikaselkar argitaletxeak lehen irakurleei zuzenduta. Kimu proiektuaren ipuin bildumaren argitalpen berria da honakoa. Jakelin guraso eta anaia txikiarekin bizi da. Oso neskatila irudimentsua […]

Read More… from [BIDEOA] Nerea Ibarzabalek eta Higinia Garayk ‘Jakelinen egunerokoa’ aurkeztu dute