‘Literatura geraldiak’ ekimena aurkeztu dute Nafarroako hainbat eskualdetan

Hiru jarduera mota izango dira: literatura solasaldiak, lantegiak, eta hitzaldiak eta hauetan Joseba Sarrionandiak, Eider Rodriguezek eta Iratxe Retolazak hartuko dute parte, besteak beste. Literaturarekin eta irakurzaletasunarekin lotutako ekimena abiatu dute berriro ere Bortzirietako Euskara Mankomunitateak, Baztango Udalak, Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitateak eta Sakanako Mankomunitateak. Literatur Geraldiak du izena ekimenak eta euskaraz irakurtzeko ohitura eta […]

Read More… from ‘Literatura geraldiak’ ekimena aurkeztu dute Nafarroako hainbat eskualdetan

Frankismoaren osteko zentzura aztertu dute Joan Mari Torrealdairen lanari jarraipena emanez

Miren Ibarluzeak gidatutako Editeus izeneko online baliabidea ere aurkeztu dute, euskaraz ekoizten duten argitaletxe eta editoreen nondik norakoak ezagutzeko tresna bat da. Maria Jose Telleria Gipuzkoako kultura diputatu eta EHUko katedradunak eta Maria Jose Olaziregi MHLI taldeko zuzendariak Euskal liburuaren frankismo osteko zentsura (1975-1983) izeneko liburua aurkeztu dute, Ana Gandara irakasleak editatua, Joan Mari Torrealdairen […]

Read More… from Frankismoaren osteko zentzura aztertu dute Joan Mari Torrealdairen lanari jarraipena emanez

Maria Markotegi sarietarako lanak aurkezteko epea zabalik da apirilaren 5era arte

Euskaltegietako ikasleei zein mintzakideei zuzendutako Nanoipuin lehiaketa ere martxan da Sakanan. Sakanako Mankomunitateak Maria Markotegi sarietara lanak aurkezteko epea zabaldu du apirilaren 5era arte. Euskara Zerbitzuak urtero antolatzen dituen sariek poesia, komikia, narrazio laburra eta booktubea sustatzeko helburua dute. Aurkeztutako lanak originalak, aurrez saritu gabeak, argitaragabeak eta euskaraz sortuak izan beharko dira. Horretaz gain, gaia librea izango da, booktubeak izan […]

Read More… from Maria Markotegi sarietarako lanak aurkezteko epea zabalik da apirilaren 5era arte

[BIDEOA] Rosa Valverde artistari buruzko album ilustratua kaleratu dute Maialen Lujanbiok eta Arrate Rodriguezek

Liburuaren helburua artistaren lana ezagutaraztea da, sormena pizten duen joko artistiko baten bitartez. Valverde pinturan ere ibili zen arren, album honek kutxen bitartez sortutako lanari eskaintzen dio arreta. Maialen Lujanbiok (Hernani, 1976) eta Arrate Rodriguezek (Orereta, 1984) Traste arrunten barruan zuk zer ikusten duzu? album ilustratua aurkeztu dute gaur Donostian. Elkarlanetik sortutako proposamen hau Rosa […]

Read More… from [BIDEOA] Rosa Valverde artistari buruzko album ilustratua kaleratu dute Maialen Lujanbiok eta Arrate Rodriguezek

Gema Lopez Las Herasek irabazi du Jokin Zaitegi Saria

Iazko urte amaieran Suediako Akademiak Nobel saridun izendaturiko Annie Ernaux idazle frantziarraren La femme gelée eleberria euskaratu beharko du itzultzaileak. Lanaren euskarazko bertsioa 2023 urte amaieran emango du argitara Elkar argitaletxeak. Gema Lopez Las Heras itzultzaileak aurkezturiko proiektuak irabazi du Literaturako Nobel saridunak euskaratzeko AEDk eta Elkar Fundazioak Arrasateko Udalaren eta Laboral Kutxaren laguntzarekin antolaturiko […]

Read More… from Gema Lopez Las Herasek irabazi du Jokin Zaitegi Saria

LUMAfest! jaialdiak leiho bat irekiko die poesiari eta TikTok bezalako sare sozialei

Gazteentzako literaturaren eta gazteen sorkuntzaren jaialdia otsailaren 9tik 11ra egingo da Koldo Mitxelena Kulturunean. Gipuzkoako gazteek eta gazteentzat sortutako literatura sustatzeko jaialdia LUMAfest!. Aurten bigarren edizioa izango da eta berriz ere, literatura sorkuntzaren aldeko apustua egingo da formatu hibrido analogiko-digital batean, eta tokiko, nazioko eta nazioarteko egileek parte hartuko dute bertan. Gainera, berrikuntza gisa, aurten […]

Read More… from LUMAfest! jaialdiak leiho bat irekiko die poesiari eta TikTok bezalako sare sozialei

Haur Literaturako Mikel Zarate XIII. Saria martxan

Haurrentzako irakurgai berriak sortu eta idazleen lana bultzatzeko asmoz antolatzen dute urtero saria. Lanak martxoaren 1etik maiatzaren 31ra jasoko dira. Mikel Zarate Haur Literaturako Sariaren hamahirugarren edizioan parte hartzeko epea zabalik dago. Haurrentzako irakurgai berriak sortu eta idazleen lana bultzatzeko asmoz antolatu dute saria Lezamako Udalak eta Elkar argitaletxeak. Hala, lehiaketan parte hartu nahi duten […]

Read More… from Haur Literaturako Mikel Zarate XIII. Saria martxan

Haurrentzako albumak sortzeko 2023ko Etxepare saria martxan da

Maiatzaren 5a izango da lanak aurkezteko azkenengo eguna, eta epaimahaiak ekainaren 29an jakinaraziko du erabakia. Albumak sortzeko 2023ko Etxepare saria martxan da jada. Haurrei zuzendutako euskarazko lan ilustratuak (jatorrizkoak eta argitaratu gabeak) aurkeztu daitezke ekimenera, bakarka edo idazle-ilustratzaile taldea osatuz. Maiatzaren 5a izango da lanak aurkezteko azkenengo eguna, eta epaimahaiak ekainaren 29an jakinaraziko du erabakia. […]

Read More… from Haurrentzako albumak sortzeko 2023ko Etxepare saria martxan da

‘Egungo Euskal Literatura eta Futbola II’ liburua kalean da

Argitalpen berri honek futbolari buruzko ipuingintza, saiakera, haur eta gazte literatura eta komikia ditu hizpide. 2020an LAIDA Ikerketa Taldeko partaideek Euskal Literatura eta Futbola liburua aurkeztu zuten, oraingoan, berriz, Egungo Euskal Literatura eta Futbola II argitalpenarekin dator lantaldea. Lehenengo liburuaren moduan hiru atal nagusitan banatu dute lana: Ikerketa, Irakurketa eta Sorkuntza. Argitalpen berri honek futbolari […]

Read More… from ‘Egungo Euskal Literatura eta Futbola II’ liburua kalean da

Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketaren 15. edizioa abiatu du Elkar Fundazioak

Irakurzaletasuna eta euskararen erabilera bultzatzea du helburu lehiaketak. Lanak aurkezteko epea apirilaren 20ra arte egongo da zabalik. Beste urte batez, Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketaren edizio berri bat abiatu du Elkar Fundazioak, irakurzaletasuna eta euskararen erabilera bultzatzeko asmoz. Horretarako hiru modalitate antolatu dira, haur eta gazteen adinaren arabera: Ipuina ilustratu, Ilustrazioa ipuin bilakatu eta Komikia edo […]

Read More… from Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketaren 15. edizioa abiatu du Elkar Fundazioak