Kaixomaitia atariak Kontaketa Erotikoen Lehiaketa abiatu du

Abenduaren 31ra arte jasoko dira lanak eta 2023ko otsailaren 28an jakitera emango dituzte irabazleen izenak. Aurten hirugarreb aldiz, Kontaketa Erotikoen Lehiaketa antolatu dute kaixomaitia.eus atariko kideek, Elkar argitaletxearen babesean. Abenduaren 3ra arte jasoko dira lanak eta datorren urteko otsailean jakitera emango dituzte irabazleek izenak. Antolatzaileek iragarri dutenez, “sari ekonomiko garrantzitsuak” jasoko dituzte irabazleek. Hala, lehiaketan […]

Read More… from Kaixomaitia atariak Kontaketa Erotikoen Lehiaketa abiatu du

‘Xabier Lete Poema eta abesti guztiak’ obra aurkeztu dute

Azken 50 urteetako euskal kulturan funtsezko ahotsa izan denaren ondarea jaso eta transmisioa zaintzeko helburuz, bere lirika osoa obra bakar batean bildu dute. Xabier Leteren heriotzatik hamabi urte betetzera doazenean, haren lirika osoa (bai poesia, bai abestietako hitzak) obra bakar batean eskaini nahi izan diote irakurleari Elkar, Alberdania, Erein Txalaparta eta Pamiela argitaletxeek elkarlanean. Azaldu […]

Read More… from ‘Xabier Lete Poema eta abesti guztiak’ obra aurkeztu dute

[BIDEOA] Sonetoz osatutako liburua ondu du Harkaitz Cano idazleak

Pozaren erdia du izenburu lan berriak eta Susa argitaletxearen eskutik ikusi du argia. Sonetoz osatutako bilduma da Harkaitz Canoren Pozaren erdia poema liburua. Pandemia garaiko kontua izan zela dio idazleak, “ziurgabetasun garai horretan errimak eta neurri zehatz bat izateak lagunduko zuelakoan edo auskalo zergatik, baina sonetoak idazten hasi nintzen eta zerbait adiktiboa dute. Sonetoek txokora eramaten zaituzte […]

Read More… from [BIDEOA] Sonetoz osatutako liburua ondu du Harkaitz Cano idazleak

Miren Agur Meabe idazlea Guadalajarako Nazioarteko Liburu Azokan izango da

Lekeitiarrak Hezurren erretura liburua aurkeztuko du eta hainbat literatura-ekitalditako protagonista izango da, Guadalajara eta Mexiko Hirian, abenduaren 1era arte. Maite Gurrutxaga, Raisa Alava, Elisabeth Perez Fernandez eta Arrate Rodriguez ilustratzaileek ere azokako nazioarteko ilustrazio foroan hartuko dute parte. Guadalajarako Nazioarteko Liburu Azokak (Mexiko), FIL Guadalajara izenez ezaguna, euskal literaturako figura nabarmenetako bat hartuko du aurtengo […]

Read More… from Miren Agur Meabe idazlea Guadalajarako Nazioarteko Liburu Azokan izango da

Euskadiko Filmategiak, Donostia Kulturak eta Donostiako Zinemaldiak Katixa Agirreren ‘Zinema festa bat da’ liburua plazaratu dute

Nosferatu Bildumaren X. zenbakia da honakoa. Katixa Agirre idazleak Zinema festa bat da. Enkontru ezinezko bat Zinemaldiaren 70. urteurrenean liburua aurkeztuko du Tabakaleran, Literaktum jaialdiaren barruan. Donostiako Zinemaldiaren laguntzarekin Euskadiko Filmategiak eta Donostia Kulturak euskaraz argitaratu dute Nosferatu Bildumaren X. zenbakia da honakoa. Lana Zinemaldia 70 zikloarekin batera kaleratu da. Zikloa, joan den urtarriletik abendura arte, Donostia Zinemaldiaren 70 […]

Read More… from Euskadiko Filmategiak, Donostia Kulturak eta Donostiako Zinemaldiak Katixa Agirreren ‘Zinema festa bat da’ liburua plazaratu dute

[BIDEOA] Adur Larrea ilustratzaileak ‘Lurbinttoko ohoinak’ komiki historikoa kaleratu du EKE-Elkar literatura bekarekin

Istorioa Frantziako Iraultzaren ondoren kokatuta dago eta ohoin banda baten abenturak ditu ardatz. Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako euskarazko literatura sorkuntza sostengatzeko asmoz, Elkar Fundazioak eta Euskal Kultur Erakundeak EKE-Elkar literatura beka jarri zuten martxan iaz lehen aldiz eta Katixa Dolhare-Çaldumbidek eta Joseba Larratxek osatutako epaimahaiak Adur Larrea ilustratzailearen Lurbinttoko ohoinak proiektuari beka ematea erabaki […]

Read More… from [BIDEOA] Adur Larrea ilustratzaileak ‘Lurbinttoko ohoinak’ komiki historikoa kaleratu du EKE-Elkar literatura bekarekin

[BIDEOA] Bilboko San Frantzisko auzora itzuli da Jon Arretxeren Toure detektibea

Prostituzioaren lege berriak nola eragingo duen Bilboko San Frantzisko auzoan da eleberriaren gai nagusia. Lyrica garaia (Erein) du izena Basauriko idazleak gaur Donostian aurkeztu duen Toure detektibearen azken liburuak. Sagaren bederatzigarren alea da honakoa. Musikarekin baina, zerikusi gutxi du istorio berriak. Izan ere, egilea azkenaldian zabaldu den droga berriaz ari da lyrika aipatzean. Idazleak adierazi […]

Read More… from [BIDEOA] Bilboko San Frantzisko auzora itzuli da Jon Arretxeren Toure detektibea

Euskal literaturari leihoa irekiko dio Eñe jaialdiak

Euskarak lehen aldiz izango du tokia Madrilgo jaialdian Bernardo Atxagak diseinatutako programa batekin. Uxue Apaolaza, Fermin Etxegoien, Leire Bilbao, Juanra Madariaga, Jabier Muguruza eta Bernardo Atxaga bera izango ditu protagonista. Madrilgo Eñe literatura jaialdia idazle, liburu eta irakurleen topagune bilakatzen da udazkenero 2009. Urtetik hona. Aurtengo edizioa azaroaren 11n hasi zen eta hilaren 27ra bitartean […]

Read More… from Euskal literaturari leihoa irekiko dio Eñe jaialdiak

HernaniKomik, euskarazko komikigintza erdigunean jartzen duen azoka prest da

Hernani Euskal Herriko komikilarien eta komikizaleen topagunea izango da ostiralean eta larunbatean, hilak 18 eta 19. Azokaren kartelaren diseinua Ainara Azpiazu Axpi ilustratzaile eta marrazkilari hernaniarrak egin du. Hernaniko Atsegindegi plaza izango da euskarazko komikigintzak azken hilabeteetan eman dituen lan esanguratsuenen erakusleihoa. Antolatzaileek adierazi dutenez, “labetik atera berriak diren sormen lanak ikusi, gozatu eta erosi […]

Read More… from HernaniKomik, euskarazko komikigintza erdigunean jartzen duen azoka prest da

Angel Errok, Rikardo Arregik eta Aitor Blanco Leozek Gasteiz itzulpen sariak irabazi dituzte

Erro eta Arregi haur literaturaren kategorian saritu dituzte Lawrence Schimelen Pronto por la mañana eta No es hora de jugar lanak itzultzeagatik. Leozek, berriz, gazte literaturaren kategoriako saria irabazi du Arthur Conan Doyleren The memoirs of Sherlock Holmes lanaren itzulpenagatik. Gasteizko Udalak urtero antolatzen dituen Gasteiz sariek badituzte irabazleak: hemeretzigarren edizio honetan Angel Erro eta Rikardo Arregi itzultzaileek haur literaturaren kategorian eskuratuko dituzte sariak eta Aitor Blanco Leozek gazte literaturaren kategorian. […]

Read More… from Angel Errok, Rikardo Arregik eta Aitor Blanco Leozek Gasteiz itzulpen sariak irabazi dituzte