7G Udalekuak Eskapu bilduma berriaren lehendabiziko liburua da. Idazleak urtero ale berri bat argitaratzeko asmoa duela iragarri du. Nerea Loiola idazleak (Deba, 1985) 7G Udalekuak izeneko liburua aurkeztu du Donostian. Eskapu bilduma berriaren lehendabizikoa da honakoa eta ‘aukeratu zure abentura’ eta ‘scapebook’ egitura uztartzen dituela azaldu du. Idazleak urtero liburu berri bar argitaratzeko asmoa duela […]
Kategoria: Liburuak
Federico Garcia Lorca eta Anna Akhmatova poeten antologia berriak dakartza Munduko Poesia Kaierak bildumak
Liburuak Juan Luis Zabalak eta Josu Landak itzuli dituzte. Kaier berri hauekin 44. zenbakira iritsi da bilduma. Munduko Poesia Kaierak bildumaren baitan, Susa argitaletxeak editatzen dituen azken bi aleak aurkeztu ditu: Walt Whitman estatubatuarrarena eta William Butler Yeats irlandarrarena. Autore bi hauekin 42. zenbakira iritsi da 2014ko martxoan abiatu zen bilduma. Beñat Sarasolak zuzentzen du proiektua eta […]
Bizkaidatz Txikia haur eta gazteentzako literatura sarian parte hartzeko deialdia zabalik da
Lehiaketan parte hartu nahi dutenek Lola Lopez de Lacallek eta Aiala Garabieta idazleek proposaturiko istorioen hasierei jarraikortasuna eman beharko diote. Lehiaketan izena emateko epea otsailaren 10era arte egongo da zabalik. Bizkaidatz Txikia lehiaketarekin irakurtzeko eta idazteko zaletasuna sustatu nahi da haur eta gazteengan, “ezagutzak eskuratzeko eta garapen sozialerako ezinbestekoak direlako”, adierazi du Begoña de Ibarra […]
Koro Navarro, Irati Jimenez, Teresa Maldonado eta Edurne Portela dira Euskadi Literatura Sarietako gainontzeko lau sarituak
Datorren azaroaren 24an banatuko dira aurtengo Euskadi Literatura Sariak, Donostiako Tabakaleran egingo den ekitaldian. Joan den astean eman zituzten ezagutzera Euskadi Literatura Sarietako aurreneko hiru irabazleak. Gaur, berriz, gainerako lauak ezagutzera eman dituzte: Koro Navarro, Irati Jimenez, Teresa Maldonado eta Edurne Portela Irati Jimenezek saiakera saria irabazi du, Begiak zabalduko zaizkizue lanagatik, Edurne Portelari gaztelerazko literaturako […]
‘Gezi beltzak 2: espedizioa’ sormenezko idazketa tailerra antolatu dute Oiartzunen
Oraingoan literatura eta idazketa izango dira ardatzak. Lekuak mugatuak izango dira. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko urriaren 28ra arte egongo da aukera ehuntze@gmail.com helbidera idatzita. Aurten ere Gezi beltzak sormenezko idazketa tailerra antolatu du Metrokoadroka Sormen Laborategiak Oiartzungo Ehuntze sormen espazioan, Gezi beltzak 2: espedizioa izenpean. Azaldu dutenez, “Ehuntze espazioko proiektuetan sormenaren munduan murgiltzeko […]
Read More… from ‘Gezi beltzak 2: espedizioa’ sormenezko idazketa tailerra antolatu dute Oiartzunen
Patxi Zubizarretak irabazi du Augustin Zubikarai saria
Zubizarretak urtebete izango du Gau otsoa izeneko proiektutik abiatuta liburua idazteko. Horren ostean Elkar argitaletxearekin kaleratuko du liburua, eta datorren urteko Literatur Amuak jaialdian aurkeztuko du. Patxi Zubizarretak irabazi du Ondarroako Udalak Elkar argitaletxearekin batera, urtero antolatzen duen Augustin Zubikarai nobela beka lehiaketa. Guztira, zortzi proiektu aurkeztu dira lehiaketara eta Zubizarretak aurkeztutako proiektua saritzea erabaki […]
Read More… from Patxi Zubizarretak irabazi du Augustin Zubikarai saria
Poetika 2022 zikloak aurrera jarraituko du udazken honetan, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean
Bernardo Atxaga eta Carlos Aurtenetxe idazleak izango dira poesiari buruzko jardunaldi hauetako protagonistak, bai eta Txori Kantazaleren errezitaldia ere, Xabier Leteren urratsei jarraituz. Urteko azken hiruhilekoan ere aurrera jarraituko du Poetika zikloak, Koldo Mitxelena Kulturuneak urtero antolatzen dituen irakurketa poetikoak, Jon Obeso eta Jose Luis Padronen koordinazioarekin eta Musikeneren laguntzarekin. Hiru errezitaldien aurretik, baina, adituen […]
Donostia Kultura Poesia Lehiaketaren 6. edizioan izena emateko epea zabalik da
Lehiaketa 35 urte bete gabe dituzten egile berriei zuzenduta dago. Lanak aurkezteko epea 2022eko abenduaren 31n amaituko da. Irabazlea 2023ko martxoaren 21a baino lehen emango da ezagutzera. Balea Zuria argitaletxeak, Donostia Kulturaren laguntzarekin, antolatutako Donostia Kultura Poesia Lehiaketaren seigarren edizioaren oinarriak argitaratu ditu. Azaldu dutenez, “euskarazko poesia zabaldu eta idazle gazteen lanari bultzada ematea da […]
Read More… from Donostia Kultura Poesia Lehiaketaren 6. edizioan izena emateko epea zabalik da
Historia hurbilaz idazteko Tene Mujika beka abian da
Proiektuak abenduaren 11ra arte aurkeztu ahal izango dira helbide honetara: artxiboa@deba.eus Euskal Herriko historia hurbilaren ezagutza zabaltzeko eta euskal literatura aberasteko asmoz, XVII. Tene Mujika beka jarri dute martxan Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak, horretarako parte hartu nahi duenak, “gure herriaren azken 70-60 urteetan izandako pertsona, talde, gertakari edo mugimenduren bati buruzko liburuak egiteko proiektuak […]
Read More… from Historia hurbilaz idazteko Tene Mujika beka abian da
Uxue Apaolaza, Leire Bilbao eta Maite Mutuberriarentzat dira aurtengo lehenengo Euskadi Literatura Sariak
Euskarazko Literatura, Euskarazko Haur eta Gazte Literatura eta Literatur Lanaren ilustrazioa modalitateetako irabazleak izan dira, hurrenez hurren, Bihurguneko nasa, Barruko hotsak eta Irrimola lanengatik. Eusko Jaurlaritzak ezagutzera eman ditu Euskadi Literatura Sarietako aurtengo lehenengo hiru irabazleak: Euskarazko Literatura atalean Uxue Apaolaza Larreak eskuratu du Bihurguneko nasa lanagatik. Lourdes Otaegik, Ane Labakak, Jon Martinek, Yurre Ugartek […]
