[BIDEOA] Josu Zabaletak Lidia Txukovskaiak eta Lidia Zhukovak idatzitako ‘Haurrek hitza’ euskaratu du

Duela 80 urteko Ukrainako haurren hitzak jaso zituzten bi idazle hauek. Zabaletak gaur aurkeztu du liburua Katakrak argitaletxearen eskutik. Lidia Txukovskaia (San Petersburgo 1907 – Mosku 1996) poesia, memoriak, literatura kritika eta narratiba idatzi zituen. 1928an Samuil Yakovlevitx Marxakek zuzentzen zuen Detistataren Leningradeko sekzioan lan egiten hasi zen. Beste askorentzat bezala, “Marxaken erredakzioan” lan egitea […]

Read More… from [BIDEOA] Josu Zabaletak Lidia Txukovskaiak eta Lidia Zhukovak idatzitako ‘Haurrek hitza’ euskaratu du

[BIDEOA] Aingeru Epaltzak Edu Saragueta pertsonaia berreskuratu du ‘Erretzaile damutuen konpainia’ eleberrirako

Iruñean kokatu du istorioa egileak eta protagonista hainbat heriotza ekarriko dituen gertakari-kate baten ikerketan murgilduko da. Aingeru Epaltza idazleak (Iruñea, 1960) duela 20 urte idatzitako Rock’n’Roll nobelako Edu Saragueta pertsonaia berreskuratu du, Donostian aurkeztu duen Erretzaile damutuen konpainia (Elkar) eleberrirako. Idazleak azaldu duenez, pertsonaia berreskuratu du urte hauetan irakurle batek baino gehiagok Edu berpiztea iradoki […]

Read More… from [BIDEOA] Aingeru Epaltzak Edu Saragueta pertsonaia berreskuratu du ‘Erretzaile damutuen konpainia’ eleberrirako

Gasteizko Liburuak Trukatzeko XII. Azoka bueltan da

Urriaren 22an eta 23an izango da Liburutegien Egunarekin batera, Iradier Arenan. Pandemiaren ondorioz bi urte bertan behera geratu ondoren, bueltan da Liburuak Trukatzeko Azoka. Gasteizko Udalak iragarri duenez, urriaren 22an eta 23an izango da, Liburutegien Egunarekin batera, Iradier Arenan. “Sekulako poza da gure hiriko udazkeneko kultur egutegian hitzordu hau berreskuratu ahal izatea. Aurten hamabigarren edizioa […]

Read More… from Gasteizko Liburuak Trukatzeko XII. Azoka bueltan da

Iñaki Segurolaren ‘Ganorexia’ hilondoko liburua aurkeztu dute

Saiakera honetan bere betiko hainbat gai ageri dira: herria eta hizkuntza (bien galerak sortzen dion mina), idazlearen ofizioa, gizakion arteko harremanak, bere beldurrak eta ametsak, fedea, Jainkoa, eliza baina baita espiritualitatea ere. Heriotzaz ere ari da baina aurreko bi saiakeretan aritu zen moduan, ez gehiago. Ganorexia du izenburu Iñaki Segurolak hil aurretik idatzita utzi zuen […]

Read More… from Iñaki Segurolaren ‘Ganorexia’ hilondoko liburua aurkeztu dute

Mariolein Sabartek irabazi du Etxepareren Itzulpen Saria, ‘Amek ez dute’ nederlanderara itzultzeagatik

Katixa Agirreren eleberriaren nederlanderazko itzulpena izan da aurtengo garailea; Zirimiri Press argitaletxeak plazaratu du lana. Euskal literatura garaikideko ikur bilakatzen ari den Katixa Agirreren Amek ez dute eleberria izendatu du garaile Etxepare – Laboral Kutxa Itzulpengintza sariaren zortzigarren edizioko epaimahaiak. Mariolein Sabarte Belacortuk gaztelaniatik (Las madres no) nederlanderara itzulia, Zirimiri Press argitaletxeak plazaratu du lana. […]

Read More… from Mariolein Sabartek irabazi du Etxepareren Itzulpen Saria, ‘Amek ez dute’ nederlanderara itzultzeagatik

Hernaniko II. Liburu Azoka egingo dute larunbatean

Azokaren bidez, euskarazko liburuak ezagutzeko eta zabaltzeko aukera eskaini nahi da, Euskal Herriko liburugintzaren ekoizpena ezagutzera eman euskal kultura sustatuz eta indartuz. Hori horrela, azokan euskarazko liburuak soilik egongo dira salgai.  Dobera Euskara Elkarteak Hernaniko II. Liburu Azoka antolatu du larunbaterako, Hernaniko Udal Liburutegia eta Kultur Sailarekin elkarlanean. Elkarteko kideek adierazi dutenez, “azokari esker, euskaraz […]

Read More… from Hernaniko II. Liburu Azoka egingo dute larunbatean

Unai Iturriagak eta Alex Sanvik “Haur Besoetakoa. Itsasoan urak handi” komiki albuma aurkeztu dute

Haur Besoetakoak Xabiroi aldizkarian aldiro kaleratutako ataletatik bildumara egin du jauzi hirugarrenez. Aurretik Haur Besoetakoa (2014) eta Haur Besoetakoa. Paristik datorren artista (2018) bildumak argitaratu zituzten. “Haur Besoetakoa. Itsasoan urak handi” komiki albuma aurkeztu dute, gaur, Unai Iturriagak eta Alex Sanvik, Donostiako Elkar liburu dendaren Komiki Txokoan. Ikastolen Elkartearen babespean argitaratzen den Xabiroi komiki aldizkariaren […]

Read More… from Unai Iturriagak eta Alex Sanvik “Haur Besoetakoa. Itsasoan urak handi” komiki albuma aurkeztu dute

Liburuen Altxorra eta Liburu Ibiltariak martxan dira

Proiektuaren xedea da euskarazko haur-literaturan ezinbestekotzat ditugun obrak eskoletara eramatea, hala argitalpen berrienak nola unibertsalak. Ikasleek liburuak esku artean hartu eta irakurri, eta irakurtzean ongi pasatzea da asmoa. Ikasturte berriarekin batera, Liburuen Altxorra eta Liburu Ibiltariak proiektuak martxan jarri ditu Galtzagorri Elkarteak. Aurten prestatu dituzten liburu-kutxak Gipuzkoako 33 eta Bizkaiko 25 eskola txikietara eramango dituztela adierazi […]

Read More… from Liburuen Altxorra eta Liburu Ibiltariak martxan dira

Egile berrientzako euskarazko literatura lehiaketa abian da Iruñean

Lanak urriaren 28ra arte aurkeztu ahal izango dira. Egile berrientzako 2022eko XXXII. euskarazko literatura lehiaketa abian da Iruñean. Deialdi honen xedea egile berriek euskarazko literatura sor dezaten bultzatu eta sustatzea da. Parte hartzeko poesia eta narrazioa modalitateak daude eta egileek lan bana aurkeztu ahal izango dute bakoitzeko. Idazterako orduan, gaia librea izango da eta euskaraz. Gainera, […]

Read More… from Egile berrientzako euskarazko literatura lehiaketa abian da Iruñean

Haur eta gazteak euskal literaturara erakartzeko bigarren liburu azoka egingo dute urrian, Saran

Ikusi Mikusi azokan ikuskizunak, tailerrak, idazle eta ilustratzaileekin topaketak, Euskal Herriko argitaletxe guztien presentzia eta irakurraldi musikatuak izango dira, besteak beste. Ikusi Mikusi, euskal haur eta literatura azoka Galtzagorri Elkarteak, Kiribil konpainiak eta Pamiela argitaletxeak elkarlanean antolatutako egitasmoa, urriaren 7an eta 8an izango da Saran. Azaldu dutenez, “euskarazko haur eta gazte literatura ardatz duen azoka […]

Read More… from Haur eta gazteak euskal literaturara erakartzeko bigarren liburu azoka egingo dute urrian, Saran