[BIDEOA] Gerraosteko hamalau emakume langileren lekukotasunak bildu ditu Jon Abrilek ‘Isildutako eskuak’ liburuan

Irudipena dago XX. mendean, gerraostean, emakumeak oro etxean geratu zirela, familia zaintzen eta haurrak hazten, kanpoko lana gizonei utzita. Alabaina, legeek eta usadioek horretara bultzatu arren, izan ziren hainbat andrazko, beharrak eta ausardiak hauspotuta, giroari aurre egin eta hainbat arlotan aritu zirenak. Horien lekukotasunak bildu ditu Abrilek lan berrian. Hamaika lanbide desberdinetan aritutako hamalau emakumeren […]

Read More… from [BIDEOA] Gerraosteko hamalau emakume langileren lekukotasunak bildu ditu Jon Abrilek ‘Isildutako eskuak’ liburuan

[Bideoa] Bizimodu aldaketa erradikal batera presaka egokitu behar izan dutenen istorio bat dakar Nerea Ibarzabalek

Idazle eta bertsolari bizkaitarrak estreinako nobela du Bar Gloria. Susa argitaletxearen eskutik aurkeztu du gaur Donostian. Bar Gloria du izenburu Nerea Ibarzabal idazle, bertsolari eta kazetariak (Markina-Xemein, 1994) aurkeztu duen aurreneko nobelak, eta bizimodu aldaketa erradikal batera presaka egokitu behar izan dutenen istorio bat dela azaldu du. “Etxearen esanahia aldatu, lur berrira errotu eta lehenbailehen […]

Read More… from [Bideoa] Bizimodu aldaketa erradikal batera presaka egokitu behar izan dutenen istorio bat dakar Nerea Ibarzabalek

[BIDEOA] Katixa Agirre idazleak ‘Berriz zentauro’ eleberria kaleratu du

Feminismoa, harremanak edota iraganarekin dugun lotura aztertu ditu egileak Elkar argitaletxearen eskutik argitaratu duen liburuan. Katixa Agirre idazle gasteiztarrak labetik atera berri du bere hirugarren eleberria Berriz Zentauro izenburupean. Etorkizun hurbilean kokatu du eleberria Agirrek, XXI. mendearen erdialdean, “garai horretan gauza asko aldatu dira, eta horien artean errealitate birtuala asko garatu eta erabiltzen da”, kontatu […]

Read More… from [BIDEOA] Katixa Agirre idazleak ‘Berriz zentauro’ eleberria kaleratu du

[Bideoa] Lizar Begoña da aurtengo Igartza sariaren irabazlea

Itzalkinak eguzkitan proiektuarekin jaso du Begoñak 25. edizioko Igartza saria. Idazle gazteei beren proiektua garatzeko ematen den beka da Igartza eta Beasaingo Udalak, CAF enpresak eta Elkar argitaletxeak antolatzen dute urtero. Lizar Begoña Madariaga (Sopela, 1996) dugu aurtengo Igartza Literatura Beka sariaren irabazlea. Oihane Amantegik, Irati Jimenezek eta Garazi Kamiok osatutako epaimahaiak hala erabakita jaso du […]

Read More… from [Bideoa] Lizar Begoña da aurtengo Igartza sariaren irabazlea

Selva Almada idazle argentinarra Literaktum topaketetan izango da

Okendo Kultura Etxean egingo da Topaketa, irailaren 19an, 19:00etan. Selva Almada izango da aurtengo bigarren Literaktum Topaketaren protagonista. Jarduera Okendo Kultur Etxean izango da irailaren 19an, 19:00etan. Urte osoan zehar nazioartean ezagunak izan edo euren literatura ibilbideari saria irabazi duten sortzaileen bisitak jasotzeko aukera ematen dute Topaketa hauek, azaroen izaten den Literaktum Jaialdiaren babesean. Selva […]

Read More… from Selva Almada idazle argentinarra Literaktum topaketetan izango da

[BIDEOA] Bizi dugun garaiko lekukotasuna poemen bidez adierazi du Jose Luis Otamendi idazleak

Landura izena du idazle azpeitiarrak gaur Susa argitaletxearen eskutik Donostiako Pandora tabernan aurkeztu duen poema liburua. Hiru urte pasatxoren ostean, Jose Luis Otamendi idazlea (Azpeitia, 1959) bueltan da Landura izeneko poema liburuarekin. Egilearen ustez, “liburuak batasuna du, baldin eta batasuntzat hartu baliteke nik azken urte hauetan bizi izan ditudan kezka nagusienetako batzuk, eta hor biltzen […]

Read More… from [BIDEOA] Bizi dugun garaiko lekukotasuna poemen bidez adierazi du Jose Luis Otamendi idazleak

Joseba Sarrionandia eta Castillo Suarez idazleak izango dira Donostiako Poesia Orduak ekimenean

Bi emanaldiak irailaren 7an eta 8an izango dira, arratsaldeko 19:00etan, Victoria Eugenia antzokiko club aretoan. Sarrerak doakoak izango dira baina gonbidapenarekin eta antzokiko leihatilan banatuko dira emanaldien egunetan, arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Irailaren 7an eta 8an izango da Donostia Kulturak eta Euskal Idazleen Elkarteak Donostiako Victoria Eugenia antzokiko club aretoan urtero antolatzen duten Poesia Orduak izeneko ekimena. Lehen […]

Read More… from Joseba Sarrionandia eta Castillo Suarez idazleak izango dira Donostiako Poesia Orduak ekimenean

Ahotsenean parte hartzeko izen ematea zabalik da

Sortzaileek norbere arloari dagokion ohiko plaza izango dute euren lan berriak aurkezteko. Ahotsenea Durangoko Azokara begira dago jada. Abenduaren 7tik 11ra egingo da 57. edizioa, eta aurten ere, 2022ko euskarazko sorkuntzari bere tartea egitea izango du helburu, azken urte honetako liburu eta diskoak aurkezteko plaza bat izateko. Izena emateko epea zabalik da jada. Horretarako www.ahotsenea.eus […]

Read More… from Ahotsenean parte hartzeko izen ematea zabalik da

Zoe Bray hautatu dute Nekatoeneako egonaldia egiteko

Urritik abendura bitartean Nevadan bizi den June izeneko neskatxa baten abenturak kontatzen dituen ipuin ilustratua landuko du Hendaiako Nekatoenea baserrian. Hamabigarren aldiz, euskal sortzaile batek parte hartuko du Euskal Kultur Erakundeak, CPIE Euskal Itsasbazterreko zentroak eta Euskal Idazleen Elkarteak proposatzen duten euskarazko literatura sorkuntza egonaldian. Ekimen honen bidez, euskal literatura sorkuntza sostengatu nahi da eta […]

Read More… from Zoe Bray hautatu dute Nekatoeneako egonaldia egiteko

Julene Azpeitia literatura lehiaketa martxan da

Irailaren 30era arte aurkeztu ahal izango dira lanak. Literatura sorkuntza bultzatzeko xedea duen lehiaketa antolatu du beste urte batez Zumaiako Udalak. Julene Azpeitia ipuin lehiaketaren 35. edizioa izango da aurtengoa, eta irailaren 30era arte aurkeztu ahal izango dira lanak. Antolatzaileek azaldu dutenez, “idatziaren gaia librea izan beharko da eta testua euskara hutsean. Aldez aurretik argitaratu […]

Read More… from Julene Azpeitia literatura lehiaketa martxan da