Almudena Cid gimnasta gasteiztarrak ‘Ustekabeko Bira’ eleberria aurkeztu du

Mitxel Murua itzultzaileak euskaratu du Olympia bildumako bosgarren liburua, Alberdania argitaletxearen eskutik. Lanak gimnasta gasteiztarraren historia kontatzen du Olympia pertsonaiaren bidez. Donostiako Udal Liburutegian, bideokonferentzia bidez aurkeztu du Almudena Cid gimnasta gasteiztarrak Olympia bildumako bosgarren lana, Ustekabeko bira izenburupean. Bertan, Mitxel Murua itzultzailea eta Jorge Gimenez Bech Alberdania argitaletxeko editoreak izan dira. Azken hauen arabera, […]

Read More… from Almudena Cid gimnasta gasteiztarrak ‘Ustekabeko Bira’ eleberria aurkeztu du

‘M ama* eme* ume*’ liburuari buruzko solasaldia antolatu dute Martin Ugalde Kultur Parkean

Mahai ingurua, bihar, ekainak 2, izango da arratsaldeko 19:00etan eta Erika Lagoma eta Estitxu Fernandez egileek hartuko dute parte. Alaine Agirre idazlea izango da solasaldiaren dinamizatzailea.  Erika Lagomak (Lesaka, 1981) eta Estitxu Fernandezek (Lesaka, 1975) amatasunari eta feminismoari buruzko testigantzak bildu dituzte M ama* eme* ume* izeneko liburuan. Egileak eskuz esku aritu dira amatasun disidente eta […]

Read More… from ‘M ama* eme* ume*’ liburuari buruzko solasaldia antolatu dute Martin Ugalde Kultur Parkean

Izaskun Igoak ‘Hotza bazkatzen’ lana aurkeztu du

Lanak kontzientzia eta izatea ditu ardatz. Gorputzari uko egin gabe, haragoko kezka eta gogoetetan sakontzeko gaitasuna erakusten duela azpimarratu du Balea Zuria argitaletxeak, orekari eutsiz eta hunkigarri izanez. Sen poetikoa eta egileak han-hemenka, omenaldi modura, erabili dituen erreferentziak ere nabarmendu ditu. Hotza bazkatzen liburua Izaskun Igoaren lehen lana da eta honekin eskuratu du, hain zuzen […]

Read More… from Izaskun Igoak ‘Hotza bazkatzen’ lana aurkeztu du

Nafarroako II. Liburu Azoka egingo da gaurtik ekainaren 5era

15 liburu-dendak parte hartuko dute, Diego de Haro elkartearekin elkartuta, eta 50 jarduera baino gehiago antolatuko dira. Gainera, hamar herritako liburutegietan hainbat literatura topaketa egingo dira. Nafarroako II. Liburu Azoka maiatzaren 27tik ekainaren 5era bitartean egingo da. 15 liburu-denda eta berrogeita hamar jarduera baino gehiago izango dira, Iruñeko Gazteluko plazan eta Nafarroako hamar udalerritako liburutegi […]

Read More… from Nafarroako II. Liburu Azoka egingo da gaurtik ekainaren 5era

[BIDEOA] Lizar Begoña idazleak ‘Gepardo japoniarrak poema liburua kaleratu du

Palmondoak, abereak, belar txarrak, Bergman, Brontë, Oteiza, Le Guin eta beste hartu ditu solaskide idazleak liburua ontzeko. Lizar Begoñak (Sopela, 1996) bere bigarren poema liburua aurkeztu du gaur, Donostian, Gepardo japoniarrak izenburupean. Idazleak landare eta zoologikoa hartu ditu oinarri gisa liburua ontzeko. Leire Lopez Susa argitaletxeko editorearen arabera, “hitzen zoo libre bat dakar idazleak. Logika […]

Read More… from [BIDEOA] Lizar Begoña idazleak ‘Gepardo japoniarrak poema liburua kaleratu du

Joseba Sarrionandiak eta Aresek ‘Munduari bira eman zion ontzia’ liburua aurkeztu dute

“Oroimenerako eta izpiritu kritikorako edukiontzia” izan nahi du lanak, lehen mundubirari buruzko ezagutza eta hausnarketa zabaltzea helburu hartuta. Joseba Sarrionandia idazlearen (Iurreta, 1958) eta Aristides Hernandez Ares ilustratzailearen (Habana, 1963) arteko elkarlanaren emaitza da Munduari bira eman zion ontzia. Hamar urtetik gorako adin guztietako irakurleentzako lana Donostiako San Telmo Museoan aurkeztu dute gaur, Pamiela argitaletxearen […]

Read More… from Joseba Sarrionandiak eta Aresek ‘Munduari bira eman zion ontzia’ liburua aurkeztu dute

[BIDEOA] Izaskun Etxeberria Zufiarre idazleak ‘Esaten ez den guztia’ ipuin bilduma kaleratu du

Lan berrian filmetan eta liburuetan deskribatua izan den inguru-abarrean bizi edo bertatik pasatu diren protagonismo gabeko andre-gizon, haur eta helduen bizipenak jasotzen dira. Esaten ez den guztia da Izaskun Etxeberria Zufiarre idazlearen (Altsasu, 1964) aurreneko liburua, gaur goizean aurkeztu du Donostian, Pamiela argitaletxearen eskutik. Lan berri honek aspaldi egilearen buruan dantzan zeuden gaiak jasotzen ditu […]

Read More… from [BIDEOA] Izaskun Etxeberria Zufiarre idazleak ‘Esaten ez den guztia’ ipuin bilduma kaleratu du

Irakurketa feminista taldeen II. Topaketa egingo dute maiatzaren 28an, Ikaztegietan

Solasaldia eta bertso saio literarioa antolatu dituzte, besteak beste. Ikaztegietako irakurketa feminista taldeak Tolosaldeko Irakurketa Feminista taldeen bigarren topaketa antolatu du datorren maiatzaren 28rako. Iaz Lezon izan zen lehen topaketa eta izandako harrera onaren ostean, bigarren edizio hau antolatzea erabaki dute, oraingoan, baina, Ikaztegietan izango da eta egun osoko egitaraua prestatu dute. Antolatzaileek Tolosaldeko Atarirako […]

Read More… from Irakurketa feminista taldeen II. Topaketa egingo dute maiatzaren 28an, Ikaztegietan

Anjel Lertxundi idazleak ‘Desertuan behatxuloa’ liburua kaleratu du

Saiakeraren zentzu betean ari da idazlea liburu honetan enbor askotarikoei ezpal askotarikoak ateratzeko lanean. Anjel Lertxundi idazleak Desertuan behatxuloa izeneko saiakera aurkeztu du Alberdania argitaletxearen eskutik eta Juan Kruz Igerabide lagunarekin batera. Edizio lanetan aritu da azken hau eta egilearen testuen edizio lana egiteak bertigo pixka bat ematen diola ere aitortu du. “Abian doan tren […]

Read More… from Anjel Lertxundi idazleak ‘Desertuan behatxuloa’ liburua kaleratu du

Maitasunari, heriotzari eta mitologiari erreparatu diote idazle gazteek 2021eko Azkue Literatura sarietan

Guztira 526 partaide aurkeztu dira lehiaketan, iazko kopurua aise gaindituz, eta epaimahaikideek azpimarratu dutenez, “gai sakonak” jorratu dira idatzietan, eta “ikuspuntu originalak” proposatu. 2021eko Resurreccion Maria Azkue Literatura sariak banatu dira gaur Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan. Akademiak berak eta BBK-k 1991etik antolatzen dituzten sari hauek idazle gazteak literatura mundura erakartzea dute helburu nagusi. Bi genero saritzen […]

Read More… from Maitasunari, heriotzari eta mitologiari erreparatu diote idazle gazteek 2021eko Azkue Literatura sarietan