Idazle lekeitiarrak azaldu duenez, hiru helburu ditu ipuinak: “irakurketa jostagarria sustatzea, fantasia elikatzea eta hiriko umeen harreman afektiboa sendotzea euskararen ahozkotasunarekiko”. Miren Agur Meabe idazleak eta Asier Iturralde Gaston ilustratzaileak Hostopostoak eta ilargi-jaia izeneko ipuina aurkeztu dute Bilboko Euskararen Etxean. Hostopostoak egitasmoak Euskararen Etxean egiten diren familia-programa eta LH1, LH2 eta LH3 ikasleei zuzendutako Eskola […]
Kategoria: Liburuak
[BIDEOA] Amatasunari eta feminismoari buruzko testigantzak bildu dituzte Erika Lagomak eta Estitxu Fernandezek
M ama eme ume izeneko liburua gaur aurkeztu dute Donostian, Elkar argitaletxearen eskutik. Amatasunari eta feminismoari buruzko testigantzak bildu dituzte Erika Lagomak (Lesaka, 1981) eta Estitxu Fernandezek (Lesaka, 1975) M ama* eme* ume* izeneko liburuan. Tene Mujika bekaren laguntzarekin ondu dute lana eta gaur goizean aurkeztu dute Donostian. Egileak eskuz esku aritu dira amatasun disidente […]
Euskal Herriko Bilgune Feministak eta Emaginek ‘Araka ditzagun gure bazterrak’ saiakera aurkeztu dute
Susa argitaletxearen Lisipe bilduma feministaren baitan ikusi du argia liburuak. Euskal Herriko Bilgune Feminista eta Emagin talde feministek Araka ditzagun gure bazterrak. Kritika dekolonialak zeharkaturiko ibilbide kolektibo feminista bat izeneko saiakera aurkeztu dute gaur, Susa Argitaletxearen eskutik. Emaginek azaldu duenez, “liburu hau eragileok dekolonialitatearen inguruan egindako hausnarketak, jasotako interpelazioak eta ibilitako prozesuak sistematizatzeko saiakera da”. Dekolonialitatearen […]
Eider Rodriguezen ‘Eraikuntzarako materiala’ eleberriak irabazi du 2021eko 111 Akademiaren Saria
Irakurlea etsipenaren eta oroiminaren arteko eremu lausora daraman literatur lan ederra dela nabarmendu du Akademiak. “Idazkera neurtua eta neurritsua. Estilo aparta. Hunkigarria da ikustea zer nolako eragina izan zuen aitaren heriotzak protagonistarengan, eta zein ondo azaltzen dion hori irakurleari”. Jendaurreko sari-emate ekitaldia ekainean egingo dutela iragarri dute. 111 Akademiak Eider Rodriguezi (Orereta, 1977) emango dio […]
Karlos Linazasoro idazleak ‘Samuel eta Slawo’ narrazio-bilduma kaleratu du
Liburua 86 narrazioz osatuta dago, 150 inguru orrialdetan. Bi kopuru horiek argi uzten dute laburtasuna dela narrazio gehienen ezaugarrietako bat. Izan ere, mikro-ipuin garbiak dira asko eta asko; beste batzuk, ordea, antzerkirako gidoi edo elkarrizketa tankerakoak. Ipuinak edo narrazio laburrak eta poesia dira Karlos Linazasoro idazleak gehien landu dituen generoak, Alberdania argitaletxearekin gaur aurkeztu duen Samuel […]
Read More… from Karlos Linazasoro idazleak ‘Samuel eta Slawo’ narrazio-bilduma kaleratu du
[BIDEOA] Arantxa Urretabizkaia idazleak ‘Azken etxea’ eleberria aurkeztu du
Zahartzaroaren estereotipoekin apurtzen duten pertsonak dira liburuko pertsonaiak, egilearen esanetan, ez dira pertsona tradizionalak, “ez dute bizimodu tradizional bat izan eta protagonistak azken etxe horren bila egingo dituen edo emango dituen pausoak ere ez dira tradizionalak izango”. Pertsona nagusiak dira Arantxa Urretabizkaiak Azken etxea (Pamiela) izeneko nobela berrirako aukeratu dituen protagonistak, nahiz eta liburua ez […]
Read More… from [BIDEOA] Arantxa Urretabizkaia idazleak ‘Azken etxea’ eleberria aurkeztu du
Nekatoenea egonaldian parte hartzeko deialdia zabalik
Euskal Kultur Erakundeak, Euskal Itsasbazterreko zentroak eta Euskal Idazleen Elkarteak Nekatoenea baserrian egonaldi berri bat antolatu dute. Interesa duten euskal idazleek ekainaren 6ra arte izango dute izena emateko epea zabalik. Hamabigarren aldiz, Euskal Kultur Erakundeak, CPIE Euskal Itsasbazterreko zentroak eta Euskal Idazleen Elkarteak Nekatoenea baserrian egonaldi bat antolatuko dute Euskal Herriko idazleentzat. Pasa den urtean […]
Read More… from Nekatoenea egonaldian parte hartzeko deialdia zabalik
Euskaltzaindiak bi antologia aurkeztu ditu Sarako Idazleen Biltzarrean
Peillenek 70 urtetan idatzitako poema eta bertsoen bilduma (Ene bertsoen bilduma / Recueil de versification. Sans rimes ni raisons. 1951-2021), eta Jean Elizalde Zerbitzari idazle azkaindarraren Antologia (Jabier Kaltzakortak paratua). Duela 39 urte hasi ziren Sarako Idazleen Biltzarra antolatzen eta ordutik, urtero izan da bertan Euskaltzaindia. Aurten ere erakusmahaia jarri du Akademiak Sarako kiroldegian, eta, […]
Read More… from Euskaltzaindiak bi antologia aurkeztu ditu Sarako Idazleen Biltzarrean
Walt Whitman eta William Butler Yeats poeten antologia berriak dakartza Munduko Poesia Kaierak bildumak
Liburuak Josu Goikoetxeak eta Juan Kruz Igerabidek itzuli dituzte. Kaier berri hauekin 42. zenbakira iritsi da bilduma. Munduko Poesia Kaierak bildumaren baitan, Susa argitaletxeak editatzen dituen azken bi aleak aurkeztu ditu: Walt Whitman estatubatuarrarena eta William Butler Yeats irlandarrarena. Autore bi hauekin 42. zenbakira iritsi da 2014ko martxoan abiatu zen bilduma. Beñat Sarasolak zuzentzen du proiektua eta […]
Oihana Iguaran izan da Kaixomaitia.eus Kontaketa Erotikoen II. Lehiaketaren irabazlea ‘Ostera’ izeneko ipuinarekin
Irati Goikoetxeak jaso du bigarren saria Inspirazio basa izeneko lanarekin eta Ernesto Prat Urzainki sailkatu da hirugarren Bihotza lapurtu zidan panpayruna lanarekin. Kaixomaitia.eus atariak Elkar argitaletxearen laguntzarekin antolatutako bigarren Kontaketa Erotikoen lehiaketaren sari-banaketa ekitaldia egin du, Donostian. Iazko azaroan abiatu zuten lehiaketa eta parte hartu duten idazle guztietatik zortzi finalista aukeratu ditu Dorleta Kortazar ipuin […]
