Maria Markotegi sarietarako lanak aurkezteko epea zabalik da martxoaren 31ra arte

Euskaltegietako ikasleei zein mintzakideei zuzendutako Nanoipuin lehiaketa ere martxan da Sakanan. Sakanako Mankomunitateak Maria Markotegi sarietara lanak aurkezteko epea zabaldu du martxoaren 31ra arte. Euskara Zerbitzuak urtero antolatzen dituen sariek poesia, komikia, narrazio laburra eta booktubea sustatzeko helburua dute. Aurkeztutako lanak originalak, aurrez saritu gabeak, argitaragabeak eta euskaraz sortuak izan beharko dira. Horretaz gain, gaia librea izango da, booktubeak izan […]

Read More… from Maria Markotegi sarietarako lanak aurkezteko epea zabalik da martxoaren 31ra arte

‘Ea, H-a galdu zuen… erri’a jaialdia egingo dute asteburu honetan, Ean

Miren Agur Meabe eta Joseba Sarrionandia idazleek eta Ines Osinaga musikariak hartuko dute parte topaldi honetan. Oskar Alegriak zuzendutako Aritzakoa film laburra ere eskainiko dute. Jarduera guztiak Eskolondon izango dira eta edukiera mugatua izango denez, gonbidapena beharko da. Herrijeri Emon Arnasa Kultura Taldeak Ea, H-a galdu zuen… erria jaialdia antolatu du asteburu honetarako Ean. Larunbatean, […]

Read More… from ‘Ea, H-a galdu zuen… erri’a jaialdia egingo dute asteburu honetan, Ean

Jon Artano kazetariak irabazi du Tene Mujika saria

Anderik Ande izeneko proiektuak Amerika eta euskaldunen arteko harremanak aztertuko ditu. Jon Artano kazetariak (Zestoa, 1978) irabazi du 2022ko Tene Mujika beka, Ameriketan ibilitako hainbat euskaldunen kontuak eta gure artean dabiltzan hainbat amerikarrenak kontatu nahi dituen Anderik Ande izeneko proiektuarekin. Euskal Herriko historia hurbilaz idazteko ez-fikziozko proiektuak saritzen ditu Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolaturiko […]

Read More… from Jon Artano kazetariak irabazi du Tene Mujika saria

Haurrentzako albumak sortzeko 2022ko Etxepare saria martxan da

Maiatzaren 6a izango da lanak aurkezteko azkenengo eguna, eta epaimahaiak ekainaren 30ean jakinaraziko du erabakia. Albumak sortzeko 2022ko Etxepare saria martxan da jada. Haurrei zuzendutako euskarazko lan ilustratuak (jatorrizkoak eta argitaratu gabeak) aurkeztu daitezke ekimenera, bakarka edo idazle-ilustratzaile taldea osatuz. Maiatzaren 6a izango da lanak aurkezteko azkenengo eguna, eta epaimahaiak ekainaren 30ean jakinaraziko du erabakia. […]

Read More… from Haurrentzako albumak sortzeko 2022ko Etxepare saria martxan da

Komikiari buruz irakasteko komiki bat aurkeztu dute

LAIDA ikerketa taldeak koordinatu du lana eta komikien hizkuntza, ekoizpena, banaketa metodoak, ikerketa eremuak eta munduan zehar garatu diren tradizioak eta generoak aztertzen ditu. Komikiak aztertzeko gida bat komiki forma duen liburua da eta komikien azterketarekin lotutako hastapen eta alderdi nagusiak jasotzen ditu. Lana Bizkaia Aretoan aurkeztu dute eta besteak beste, komikien hizkuntza, ekoizpena, banaketa […]

Read More… from Komikiari buruz irakasteko komiki bat aurkeztu dute

[BIDEOA] Asier Gorostidik eta Igor Sarraldek ‘Euskal Herriko animaliak. Ornogabeak’ liburu ilustratua plazaratu dute

Euskal Herriko animaliak. Ornodunak liburuaren jarraipena da oraingoan argitaratu dutena. Ilustratzaileek animaliei buruzko gida-liburuen ohiko formatutik aldendu eta haurrentzat, zein helduentzat erakargarria izango den liburua sortu dute. Asier Gorostidi eta Igor Sarralde ilustratzaileek Euskal Herriko animaliak. Ornogabeak (Erein) liburu ilustratua kaleratu dute. Hainbat proiektutan elkarrekin lan egin duten arren, iaz argitaratutako Euskal Herriko animaliak. Ornodunak  […]

Read More… from [BIDEOA] Asier Gorostidik eta Igor Sarraldek ‘Euskal Herriko animaliak. Ornogabeak’ liburu ilustratua plazaratu dute

EHAZE elkarteak bi liburu berri kaleratu ditu

25 gau eta bat gehiago: Gilkitxaro antzerki taldeak 25 urte eta Miss Karaoke: sormen prozesu baten erraiak dira EHAZEk bere bildumari gehitu dizkion azken bi liburuak. EHAZE elkarteak euskal teatroaren baitan sor daitezkeen gogoetak eta transmisio beharrak asetzen laguntzeko asmoz bilduma propioa sortu zuen 2016an. 25 gau eta bat gehiago: Gilkitxaro antzerki taldeak 25 urte […]

Read More… from EHAZE elkarteak bi liburu berri kaleratu ditu

Deabruaren Eskolak Julio Cortazarren liburutegirako donazioa egin du

Irati Jimenez, Mikel Soto eta Esteban Montorio izan dira Deabruaren Eskolaren izenean donazioa egin dutenak eta ondoan izan dituzte Harkaitz Cano eta Jon Alonso. Deabruaren Eskola Kultur Elkarteak 2021. urtearen hasieran abiatu zuen euskarara ekarritako Julio Cortazarren testuak edo bere lanek inspiratuta euskaraz idatzitako eta argitaratutako lanak biltzeko kanpaina, Madrileko Juan March Fundazioan dagoen Julio […]

Read More… from Deabruaren Eskolak Julio Cortazarren liburutegirako donazioa egin du

[Bideoa] Ekaitz Sirventek Antonio Gramsci pentsalari eta politikariaren ‘Kartzelako gutunak’ euskaratu du

Katakrak argitaletxearen eskutik ikusi du argia liburuak. Lanak hamaika urtetako kartzelaldi luze baten alde guztiak jasotzen ditu. Ekaitz Sirvent itzultzaileak Antonio Gramsci pentsalari eta politikari italiarrak idatzitako Kartzelako gutunak izeneko liburua ekarri du euskarara, Katakrak argitaletxearen eskutik. Hedoi Etxarte argitaletxeko kidea izan da gaur Donostian egindako aurkezpenean, eta bertan azaldu duenez, “erronka handi bat” izan […]

Read More… from [Bideoa] Ekaitz Sirventek Antonio Gramsci pentsalari eta politikariaren ‘Kartzelako gutunak’ euskaratu du

[Bideoa] Amaia Astobizak Silvia Federiciren ‘Larruazalaren periferiaz haraindi’ saiakera euskaratu du

Liburu honetan, pentsalari eta idazle italiarrak azken hilabete eta urteetan egindako lanak antolatu ditu eta zentzu bat eman die. Amaia Astobiza hizkuntzalari eta itzultzaileak Katakrak argitaletxeak argitaratutako Larruazalaren periferiaz haraindi saiakera liburua ekarri du euskarara. Silvia Federici idazle eta pentsalari italiarraren laugarren itzulpena du Astobizak. Donostian egin dute liburuaren aurkezpena Hedoi Etxarte eta Maitane Unzu […]

Read More… from [Bideoa] Amaia Astobizak Silvia Federiciren ‘Larruazalaren periferiaz haraindi’ saiakera euskaratu du