Mariasun Landa Sarietarako lanak aurkezteko epea zabalik da

Lanak bidaltzeko epea 2022ko urtarrilaren 31n bukatuko da eta martxoan irabazleen izenak emango dira ezagutzera. Helburua da gizarteko arlo desberdinetan emakumeek Errenteriari egindako ekarpenaren berri emango duten idazlanak sustatu, aitortu eta saritzea. Errenteriako Udalak, Berdintasunerako Kontseiluaren babesarekin, hamabigarren urtez Mariasun Landa Sariak martxan jarri ditu. Azaldu dutenez, ekimen hau “Errenteriako Berdintasun Planaren baitan kokatuta dago […]

Read More… from Mariasun Landa Sarietarako lanak aurkezteko epea zabalik da

Bizkaidatz Txikia haur eta gazteentzako literatura sarian parte hartzeko deialdia zabalik da

Lehiaketan parte hartu nahi dutenek Idoia Barrondo eta Andoni Abenojar idazleek proposaturiko istorioen hasierei jarraikortasuna eman beharko diote. Bizkaidatz Txikia lehiaketarekin irakurtzeko eta idazteko zaletasuna sustatu nahi da haur eta gazteengan. Aurten, berrikuntza gisa, parte hartzea lau kategoriatara zabaldu da, bi hizkuntza-modalitateetako bakoitzean: haurren kategorian, Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikasleei zuzendutakoa eta Lehen […]

Read More… from Bizkaidatz Txikia haur eta gazteentzako literatura sarian parte hartzeko deialdia zabalik da

Martik eta Marrabilak ‘Ttipi Ttapa’ haurrentzako ipuin liburua aurkeztu dute

Liburuak bidean topatu daitezkeen oztopo eta beldurrei aurre egiteko deia egin nahi du. Horretarako, ume baten ausardia da abiapuntua eta familiaren garrantzia eta autoestimua landuko dira ipuin honekin. Nerea Martija Marti idazleak eta Nahia Iglesias Marrabilla ilustratzaileak elkarrekin bide bat abiatu dute bien esperientziak eta grinak uztartzeko asmoz eta bien arteko elkarlanak fruituak eman ditu […]

Read More… from Martik eta Marrabilak ‘Ttipi Ttapa’ haurrentzako ipuin liburua aurkeztu dute

Mikel Alvarezek irabazi du XXI. Augustin Zubikarai nobela beka, ‘Euskalia’ proiektuarekin

Alvarezek urte guztia izango du proiektutik abiatuta liburua idazteko. Horren ostean Elkar argitaletxearekin kaleratuko du liburua, eta datorren urteko Literatur Amuak jaialdian aurkeztuko du. Mikel Alvarez Sarriegik irabazi du Ondarroako Udalak Elkar argitaletxearekin batera, urtero antolatzen duen Augustin Zubikarai nobela beka lehiaketa. Guztira, 20 proiektu aurkeztu dira lehiaketara eta Alvarezek aurkeztutako proiektua saritzea erabaki du […]

Read More… from Mikel Alvarezek irabazi du XXI. Augustin Zubikarai nobela beka, ‘Euskalia’ proiektuarekin

[Bideoa] Iban Zalduak ‘Nola izan garen gauza’ ipuin liburua kaleratu du

Idazleak azaldu duenez, “euskal gatazkaren inguruko nobela kaleidoskopiko bat da liburua, ipuinez osatua eta batez ere askotariko perspektibismoa azpimarratu nahiko lukeena”. Azken 23 urteetan euskal gatazkari buruz idatzitako 60 ipuin bildu ditu Iban Zalduak (Donostia, 1966) Nola izan garen gauza liburuan (Erein). Idazleak Donostian aurkeztu du ipuin bilduma eta azaldu duenez, “ipuin ia guztiak liburu […]

Read More… from [Bideoa] Iban Zalduak ‘Nola izan garen gauza’ ipuin liburua kaleratu du

[Bideoa] Kontzientzia hartze baten istorioa kontatzen du Leire Vargasen ‘Dena ametsa den irudipena’ poema liburuak

Gazte baten noraezak, barne-minak eta egokitu ezinak ageri dira poema sorta honetan: lehenik bere buruarekin, horren ostean gizartearekin, eta azkenik bikote barruan. Lan honekin aurtengo Irun Hiria literatura saria irabazi du idazleak. Dena ametsa den irudipena da Leire Vargasek (Durango, 2002) kaleratu duen lehen poema liburua. Idazle eta bertsolaria hamahiru urte inguru zituenean hasi zen […]

Read More… from [Bideoa] Kontzientzia hartze baten istorioa kontatzen du Leire Vargasen ‘Dena ametsa den irudipena’ poema liburuak

[Bideoa] Amatasunaren inguruan dauden hainbat tabu biluztuz

Alaine Agirre idazleak Karena izeneko eleberria aurkeztu du, Elkar argitaletxearen eskutik. Alaine Agirre idazleari (Bermeo, 1990) askotan esan diote tabuak biluzteko idazten duela eta horixe bera egin du oraingoan ere. Amatasunaren terrenora egin du jauzia Karena eleberria ontzeko, eta normalean isilpean eta ezkutuan geratzen diren gaiak agerian utziz. Gaur aurkeztu du liburua Elkar argitaletxearen eskutik, […]

Read More… from [Bideoa] Amatasunaren inguruan dauden hainbat tabu biluztuz

[Bideoa] Familia harremanen zailtasunari buruzko eleberria idatzi du Eider Rodriguezek

Eraikuntzarako materiala du izenburua idazlearen aurreneko nobelak. Susa argitaletxearen eskutik argitaratu du. Eraikuntzarako Materiala da Eider Rodriguez idazlearen (Orereta, 1977) nobela berria. Lanak familia harremanen zailtasunari buruz hitz egiten du, eta aita eta alaba ditu pertsonaia nagusi: “beraien artean sortzen den zirkuitu pribatu baten inguruan orbitatzen du liburu guztiak”, azaldu du idazleak. “40 urtez zabaldu […]

Read More… from [Bideoa] Familia harremanen zailtasunari buruzko eleberria idatzi du Eider Rodriguezek

[Bideoa] Gaixotasun baten kronika dakar Goizalde Landabasoren lehen eleberriak

Idazle bilbotarrak Krakovia izenburupean kaleratu du liburua Erein argitaletxearen eskutik. Goizalde Landabaso idazle eta kazetariak (Bilbo, 1970) osasun arazo bat izan zuen duela hamar bat urte. “Oso bizipen gogorra eta latza” izan zela aitortu du, baina, aldi berean, bere momentu surrealistak eta umoretsuak izan zituela dio. Garai hartan bizitako guztiarekin zerbait egin behar zuela erabaki […]

Read More… from [Bideoa] Gaixotasun baten kronika dakar Goizalde Landabasoren lehen eleberriak

Segundoak irauten duen erresuma efimero horretan

Mikel Etxaburu idazleak Ahaztu baino lehen, ama poema liburua aurkeztu du Pamiela argitaletxearen eskutik. “Baneki non bizi diren zure oroitzak/ banaka-banaka bildu eta/ daroazun txabusina gorriko patrikan gordeko nizkizuke/ mendazko karameluak gordetzen dituzun patrika berean,/ horrela, bakardadeak gogoa sumintzen dizunean,/ karameluen ordez/ miazkatu ahal izango zenituzke oroitza galduak”, dugu Mikel Etxaburuk (Ondarroa, 1969) aurkeztu duen […]

Read More… from Segundoak irauten duen erresuma efimero horretan