Haur eta gazteak euskal literaturara erakartzeko lehen liburu azoka egingo dute asteburuan, Saran

Ikusi Mikusi azokan ikuskizunak, tailerrak, idazle eta ilustratzaileekin topaketak, Euskal Herriko argitaletxe guztien presentzia eta irakurraldi musikatuak izango dira, besteak beste. Sarako Idazleen Biltzarraren 38. edizioa urriaren 8tik 11ra egingo dute, ezohiko datetan, koronabirusaren pandemiaren ondorioz. Aurtengo Biltzarrak berritasun bat dakar: Ikusi Mikusi, haur eta gazte literaturaren azoka. Ikusi Mikusi euskal haur eta literatura azoka […]

Read More… from Haur eta gazteak euskal literaturara erakartzeko lehen liburu azoka egingo dute asteburuan, Saran

Irene Hurtado de Saratxok Natalia Ginzburg idazlearen ‘Bertute txikiak’ euskaratu du

Egilearen hainbat urtetako idazlanak biltzen ditu liburuak. Irene Hurtado de Saratxok Natalia Ginzburg idazlearen Bertute txikiak liburua ekarri du euskarara. Italiarraren laugarren lana da euskaraz itzultzen dena eta Alberdania argitaletxearen eskutik ikusi du argia. Jorge Gimenez Bech editorearen arabera, “Ginzburg Italiako literaturak XX. mendean eman zituen idazle handienen zerrendan dago. Mende gatazkatsu eta odoltsua egokitu […]

Read More… from Irene Hurtado de Saratxok Natalia Ginzburg idazlearen ‘Bertute txikiak’ euskaratu du

Liburu zientifikoetan jasotzen ez dena dakar ‘Gure faunari eta florari begira’ liburuak

Eñaut Agirre filosofoak eta Iñaki Sanz-Azkue biologoak idatzi dute lana. Espezie bakoitzaren Hernaniko izenak eta aldaerak, beste euskalki batzuetako izenak eta euskara batukoak aipatzen dira liburuan: guztira, euskarazko 600 izenetik gora. “Liburu zientifikoetan ez dagoen hori” dakar Gure faunari eta florari begira liburuak. Orotara 150 espezieren deskribapenak jasotzen dira, baina “ikuspegi berezi batetik”. Hala azaldu […]

Read More… from Liburu zientifikoetan jasotzen ez dena dakar ‘Gure faunari eta florari begira’ liburuak

Nami Kaneko japoniarrarentzat da aurtengo Etxepare – Laboral Kutxa Itzulpen Saria

Bernardo Atxagaren Soinujolearen semea eleberriaren japonierazko itzulpenarekin irabazi du saria itzultzaileak; Shinchosha argitaletxeak plazaratu du lana. Nami Kaneko japoniarrak (Akita, 1984) Etxepare-Laboral Kutxa Itzulpen Sariaren zazpigarren edizioa irabazi du, Bernardo Atxagaren Soinujolearen semea eleberriaren japonierazko itzulpenarekin. Shigeki Tabata editorearen gidaritzapean, Shinchosha argitaletxeak plazaratu du lana, eta itzultzaileak eta argitaletxeak 4.000 euroko saria partekatuko dute. Gainera, […]

Read More… from Nami Kaneko japoniarrarentzat da aurtengo Etxepare – Laboral Kutxa Itzulpen Saria

Hernaniko I. Liburu Azoka egingo dute etzi

“Euskaraz egindako liburuak ezagutzeko eta zabaltzeko aukera eskaini nahi dugu. Euskal Herriko liburugintzaren ekoizpena ezagutzera eman, euskal kultura sustatuz eta indartuz”. Dobera Euskara Elkarteak Hernaniko I. Liburu Azoka antolatu du larunbaterako, Hernaniko Udal Liburutegia eta Kultur Sailarekin elkarlanean. Elkarteko kideek adierazi dutenez, “azokari esker, euskaraz egindako liburuak ezagutzeko eta zabaltzeko aukera eskaini nahi dugu. Euskal […]

Read More… from Hernaniko I. Liburu Azoka egingo dute etzi

‘Sasi artean Elgeta’, Xabiroi aldizkariaren komiki liburu berria kaleratu dute

Xabiroik Jazinto Rivas Elgeta trikitilari maisu handia ekarri du bere bildumara. 2018tik komiki aldizkarian atalka argitaratua, liburu batean bildu dituzte atal guztiak. Koldo Izagirre idazleak, Ekaitz Agirre Garluk koloristak, Dani Fano Xabiroi aldizkariaren zuzendariak eta Ikastolen Elkarteko eta Euskal Herriko Trikitixa Elkarteko ordezkariek Donostian aurkeztu dute Sasi artean Elgeta izenburu duen liburua. “Elgetari buruz dakiguna, […]

Read More… from ‘Sasi artean Elgeta’, Xabiroi aldizkariaren komiki liburu berria kaleratu dute

[Bideoa] Iñigo Lopez historialariak ‘Bilboko etxola batean’ liburua argitaratu du

Egileak 40ko eta 60ko hamarkaden artean Bilbon izandako etxola-auzoen fenomenoa aztertu, garai hartako biztanleen testigantzak jaso eta bizi izan zuten egoera latza deskribatu du. Iñigo Lopez historialariak Bilboko etxola batean (Ekar) izeneko liburua argitaratu du Tene Mujika bekaren laguntzarekin. Lana ontzeko Bilbon, XX. mendearen erdialdean izandako txabolismoa aztertu, garai hartako biztanleen testigantzak jaso eta bizi […]

Read More… from [Bideoa] Iñigo Lopez historialariak ‘Bilboko etxola batean’ liburua argitaratu du

[Bideoa] Asel Luzarraga idazleak ‘Uzta garaia’ gazteentzako eleberria kaleratu du

Idazleak “disidentzia pilula txikiak” jarri ditu bidean gazteek ere euren buruari galderak egin eta oinordetzan hartu duten munduaren arrakalei errepara diezaieten. Asel Luzarraga idazleak (Bilbo, 1971) gazte literaturara itzuli da Uzta garaia (Elkar) izeneko nobela berriarekin. Ibilbide oparoa egiten ari da idazle bizkaitarra, hiru hilabete dira helduentzako Malthusen ezinegona izeneko eleberri distopikoa kaleratu zuenetik eta […]

Read More… from [Bideoa] Asel Luzarraga idazleak ‘Uzta garaia’ gazteentzako eleberria kaleratu du

Historia hurbilaz idazteko Tene Mujika beka martxan

Proiektuak abenduaren 9ra arte aurkeztu ahal izango dira helbide honetara: artxiboa@deba.eus Euskal Herriko historia hurbilaren ezagutza zabaltzeko eta euskal literatura aberasteko asmoz, XVI. Tene Mujika beka jarri dute matxan Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak, horretarako parte hartu nahi duenak, “gure herriaren azken 70-60 urteetan izandako pertsona, talde, gertakari edo mugimenduren bati buruzko liburuak egiteko proiektuak […]

Read More… from Historia hurbilaz idazteko Tene Mujika beka martxan

Ostiralean abiatuko da Literaturia jaialdia Zarautzen

Igandera arte liburu-azoka, aurkezpenak, solasaldiak, eta errezitaldiak izango dira bertan. Itzala, hitzaren ahala izango da aurtengo leloa. Ostiralean, irailak 24, irekiko ditu ateak euskal letren plaza den Literaturiak, Zarautzen. Pandemiaren eraginez, aurtengo edizioa, iaz egin zen bezala, udaberritik udazkenera ekarri du antolakuntzak, baina betiere hasierako helburuari eutsita: idazle, argitaletxe eta irakurleentzako espazio bateratua eratzea, izan […]

Read More… from Ostiralean abiatuko da Literaturia jaialdia Zarautzen