Miren Agur Meabe idazle lekeitiarrak Espainiako Poesia Saria irabazi du

Lehen aldia da euskarazko liburu batek aitortza hau jasotzen duela. Nola gorde errautsa kolkoan olerki liburuari esker irabazi du. Epaimahaiak azaldu duenez, “euskal poeta garaikide handienetako baten heldutasuneko poema liburua da” lan saritua. Miren Agur Meabek (Lekeitio, 1962) Espainiako Poesia Saria irabazi du Nola gorde errautsa kolkoan (Susa, 2020) olerki liburuari esker. Lehen aldia da […]

Read More… from Miren Agur Meabe idazle lekeitiarrak Espainiako Poesia Saria irabazi du

Olatz Mitxelena da aurtengo Igartza sariaren irabazlea

Arrakalak ipuin-bilduma proiektuarekin jaso du Mitxelenak 24. edizioko Igartza saria. Idazle gazteei beren proiektua garatzeko ematen den beka da Igartza eta Beasaingo Udalak, CAF enpresak eta Elkar argitaletxeak antolatzen dute urtero. Olatz Mitxelena Larreta (Oiartzun,1989) dugu aurtengo Igartza Literatura Beka sariaren irabazlea. Oihane Amantegik, Irati Jimenezek eta Garazi Kamiok osatutako epaimahaiak hala erabakita jaso du saria […]

Read More… from Olatz Mitxelena da aurtengo Igartza sariaren irabazlea

Itxaro Borda idazleak Zilarrezko Gehitu Saria irabazi du

Gehitu elkarteak baionarra saritzea erabaki du: “LGTBIQ+ komunitateko emakume olerkari gisa egindako lanean erakutsi dituen ausardiagatik eta zintzotasunagatik, euskararen erabilera erresistentzia gisa aldarrikatuz gizarte patriarkal eta hipermaskulinoan fronte desberdinak biltzen dituen borroka batean”. Itxaro Borda idazleak (Baiona, 1959ko) jasoko du aurtengo Zilarrezko Gehitu Saria, alegia, urtean zehar edo bere ibilbidean LGTBIQ+ komunitateari babes publikoa eman […]

Read More… from Itxaro Borda idazleak Zilarrezko Gehitu Saria irabazi du

Patxi Huarte Zaldieroak ‘Arranotxu, Euskal Gerlari Mitikoa’ komiki bilduma aurkeztu du

Ikastolen Elkarteak argitaratzen duen Xabiroi komiki aldizkarian plazaratutako Arranotxuren istorioekin albuma osatu du Patxi Huarte Zaldieroa marrazkilariak. Marrazkilari nafarrak, Xabiroi aldizkariko zuzendari Dani Fanok eta proiektuaren babesle den Ikastolen Elkarteko lehendakari Koldo Tellituk Arranotxu, Euskal Gerlari Mitikoa aurkeztu dute, Iruñean. Argitalpen berria “Xabiroi aldizkariaren bildumako beste ale bat da, baina ezohikoa. Batetik, ez delako aldizkariak […]

Read More… from Patxi Huarte Zaldieroak ‘Arranotxu, Euskal Gerlari Mitikoa’ komiki bilduma aurkeztu du

Nazioarteko PEN klubaren 100. urteurrenaren harira, erakundearen historia kontatzen duen liburua aurkeztu dute

Euskal PEN taldeak euskarara ekarri du argitalpena eta euskal erakundearen historia jasotzen duen atal bat gehitu dio. Ehun urte igaro dira lehen PEN kluba Londresen jaio zenetik, eta mendeurren horren harira, nazioarteko erakundeak liburu grafikoa argitaratu du ingelesez, frantsesez eta gaztelaniaz. Euskal PEN-ek liburu osoaren euskarazko bertsioa ere argitara eman du, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta […]

Read More… from Nazioarteko PEN klubaren 100. urteurrenaren harira, erakundearen historia kontatzen duen liburua aurkeztu dute

Xabier Lete Nazioarteko VI. Poesia Saria martxan da

Abenduaren 5era arte egongo da lanak aurkezteko epea zabalik. Irabazleak 12.000 euroko saria eramango du. 2022ko martxoan emango dute ezagutzera lan irabazlea. Xabier Lete Nazioarteko VI. Poesia Sariaren deialdia martxan da. Deialdi honetarako 12.000 euroko zenbatekoa emango du Gipuzkoako Foru Aldundiak, kultura sustatzeko eta hedatzeko asmoz. “Garrantzitsua da Gipuzkoan erreferente izan diren sortzaileen memoria denboran […]

Read More… from Xabier Lete Nazioarteko VI. Poesia Saria martxan da

[Bideoa] Uxue Alberdik eta Araiz Mesanzak ‘Hili’, heriotza hizpide duen album ilustratua kaleratu dute

Heriotzaren inguruan, Alberdik izandako hainbat burutapen eta galdera, eta baita seme-alabei eta beste haur batzuei entzundakoak ere biltzen dira lan honetan. “Adin batetik aurrera, hil egingo garela ulertzen dugu, ulertzen saiatzen gara”, horixe da proiektuaren abiapuntuko hausnarketa. Uxue Alberdi idazleak eta Araiz Mesanza ilustratzaileak aurkeztu dute lana gaur, Donostiako Udal liburutegian. Alberdik azaldu duenez, Hili […]

Read More… from [Bideoa] Uxue Alberdik eta Araiz Mesanzak ‘Hili’, heriotza hizpide duen album ilustratua kaleratu dute

Alaine Agirre eta Leire Vargas idazleek Irun Hiria literatura saria irabazi dute

Karena euskarazko eleberriarekin eraman du saria Agirrek. Vargasek, berriz, Dena ametsa den irudipena euskarazko olerkiarekin. Joan den larunbatean eman zituzten ezagutzera aurtengo Irun Hiria Kutxa Literatura Sarien irabazleak: Alaine Agirre Garmendia idazle bermeotarrak Karena euskarazko eleberriarekin eraman du saria eta Leire Vargas Nieto durangarrak Dena ametsa den irudipena euskarazko olerkiarekin. Gaztelaniazko eleberrigintzan, berriz, David Monthielek […]

Read More… from Alaine Agirre eta Leire Vargas idazleek Irun Hiria literatura saria irabazi dute

Ainara Azpiazu ‘Axpi’: “Zu eta ni hori erabat lotuta ulertzen dituen istorio bat da nirea”

Kolektiboak autoedizioaren aldeko apustua egin du Tupust! antologia feministaren bigarren alerako eta lehen argitalpena osatzen zuten istorio guztiak ni-aren inguruan gorpuzten baziren, oraingoan zu ideiatik abiatzen dira. Komikia eta feminismoa uztartzeko asmoz,  Tupust! kolektiboak izen bereko antologia feministaren lehen alea argitaratu zuen duela bi urte. Emakumezko sortzaileei ikusgarritasun handiagoa ematea zuen xede egitasmoak eta bide […]

Read More… from Ainara Azpiazu ‘Axpi’: “Zu eta ni hori erabat lotuta ulertzen dituen istorio bat da nirea”

Bilboko Euskararen Etxeak ‘Hi(ZKI)bridoak’ zikloaren bigarren edizioa antolatu du

Euskarazko kultur ekitaldien sorkuntzarako Hi(ZKI)bridoak beka ere aurkeztuko dute aurrenekoz. Beka horrek 3.000 euroko saria bideratuko du datorren urteko Hi(ZKI)bridoak zikloan estreinatuko den ekitaldi bat garatzeko. Bilboko Euskararen Etxeak Hi(ZKI)bridoak zikloaren bigarren edizioa abiatuko du irailaren 23an. “2020. urtea oso gorabeheratsua izanagatik ere, egitarauak oso harrera ona izan zuen kulturzaleen artean. Hartara, bigarren edizioa egingo […]

Read More… from Bilboko Euskararen Etxeak ‘Hi(ZKI)bridoak’ zikloaren bigarren edizioa antolatu du