Poesiak aberriaren gaia nola jorratu duen aztertuko dute Lekeitioko ‘irailekoak’ egitasmoan

Hilaren 26an, 27an eta 28an izango da poesia-jaialdia eta hitzaldiak, errezitaldiak, antzerkia, errezitaldi musikatuak eta omenaldiak hartuko ditu. Aurten 700 urte bete ditu Lekeitiok, eta urte osoa daramate ekitaldiz ekitaldi. Euskaltzaindiak ere bat egin nahi izan du urtemugarekin, eta Irailekoak poesia-jaialdia antolatu du, Lekeitioko Udalaren babesarekin eta herriko Kitto eta Recreatiba elkarteen laguntzarekin. Euskararen Akademiak […]

Read More… from Poesiak aberriaren gaia nola jorratu duen aztertuko dute Lekeitioko ‘irailekoak’ egitasmoan

‘Etxearen korapiloa askatzen’ liburua kaleratu du Unai Fernandez de Betoñok

Etxebizitzaren arazoa askatzeko 30 gako politiko, ekonomiko eta sozial jasotzen ditu lanak. Unai Fernandez de Betoñok (Gasteiz, 1977) Etxearen korapiloa askatzen. Etxebizitza-politika justurako gakoak liburua kaleratu du, UEU eta Ipar Hegoa Fundazioarekin elkarlanean. Bertan, etxearen arazoa askatzeko 30 gako politiko, ekonomiko eta sozial ematen ditu. Egilearen esanetan, etxebizitzaren arazoa erabaki politiko zehatzen ondorio da, eta, beraz, bestelako […]

Read More… from ‘Etxearen korapiloa askatzen’ liburua kaleratu du Unai Fernandez de Betoñok

Saioa Alkaiza da aurtengo Igartza sariaren irabazlea

Katu ileak txandaletan proiektuarekin jaso du Alkaizak 28. edizioko Igartza saria. Idazle gazteei beren proiektua garatzeko ematen den beka da Igartza eta Beasaingo Udalak, CAF enpresak eta Elkar argitaletxeak antolatzen dute urtero. Saioa Alkaiza (Iruñea, 1991) dugu aurtengo Igartza Literatura Beka sariaren irabazlea. Olatz Mitxelenak, Esti Martizenek eta Garazi Kamiok osatutako epaimahaiak hala erabakita jaso du […]

Read More… from Saioa Alkaiza da aurtengo Igartza sariaren irabazlea

Iñaki Iurrebasok eta Gari Goikoetxeak ‘Esnatu ala hil’ liburua kaleratu dute

Euskararen orainari eta geroari buruzko gogoetak biltzen ditu lan berriak. Iñaki Iurrebaso soziolinguistak eta Gari Goikoetxea Tolosako euskara teknikariak ‘Esnatu ala hil. Euskararen oraina eta geroa, diagnostiko baten argitan’ liburua aurkeztu dute gaur, Elkar argitaletxearen eskutik. Egileek sinopsian azaldu dutenez, “noraez moduko bat sumatzen da euskalgintzan azken urteotan: euskararen indarberritze-prozesuak beste bultzada bat behar duela, […]

Read More… from Iñaki Iurrebasok eta Gari Goikoetxeak ‘Esnatu ala hil’ liburua kaleratu dute

[BIDEOA] Edorta Jimenez: “Emakumeek ez al dute etxean aizkora bana edukitzeko eskubiderik?”

Mundakako idazleak Aizkorak eta gutunak izeneko nobela historikoa aurkeztu du, Elkar argitaletxearen eskutik. 1828ko iraila da, Bermeoko Almika auzoan. Agirretxu baserriko gizona Juan Ormaetxea desagertu egin da, eta hura hiltzearen susmagarri egin dituzte haren emazte Josepa eta alaba Maripepatxu. Ikerketak abiaturik, gorpua agertu da, aizkorakadaz hila eta baserri aurrean lurperatua, eta ama-alabak atxilotu egin dituzte, […]

Read More… from [BIDEOA] Edorta Jimenez: “Emakumeek ez al dute etxean aizkora bana edukitzeko eskubiderik?”

Donostiako Poesia Orduak ekimena bueltan da

Aurten ere bi emanaldi izango dira, Victoria Eugenia Cluben, iluntzeko 19:00etan. Hilaren 8an, Lurdes Iriondo, isilarazitako ahotsa (Jon Martin Etxebeste) eta hilaren 10ean, Itzalen tektonika (Itxaro Borda). Donostia Kultura eta Euskal Idazleen Elkartea dira urtero irailean egin ohi diren Poesia Orduak errezitalen antolatzaileak. Aurten ere bi emanaldi antolatu dira, Victoria Eugenia Cluben, iluntzeko 19:00etan. Hilaren […]

Read More… from Donostiako Poesia Orduak ekimena bueltan da

Eneko Bidegainek irabazi du 2025eko EKE-Elkar literatura beka

Hegal egiten eleberriak 2026ko udazkenean ikusiko du argia. Euskal Kultur Erakundeak eta Elkar Fundazioak Gazteluma literatura saria sortu zuten 2000. urtean, Ipar Euskal Herriko idazle gazteak euskaraz idaztera bultzatzeko eta beren obrak argitaratu ahal izateko. 2021ean literatura sorkuntza laguntzeko beka horrek aldaketa bat behar zuela ikusi zuten eta EKE-Elkar literatura beka sortu zuten. Gazteluma bezala, oraingo […]

Read More… from Eneko Bidegainek irabazi du 2025eko EKE-Elkar literatura beka

Angel Ugarteburuk ‘Hegan eta Jare’ bigarren eleberria kaleratu du

Milloitik mundura lehen nobela bezala, hau ere autobiografikoa da. Mutikotan Berriatuatik Derioko seminariora joan zenean hasi eta helduaroraino heltzen da; tarte horretan, bere moduko beste gazte askoren bizi-ibilaldia egiten du. Honela, belaunaldi oso baten lekukotza jasotzen du nobelak.  Angel Ugarteburuk idatzitako nobela da Hegan eta jare. Bere bizitzako hainbat pasarte dakartza idazleak, Berriatuako baserritik irten […]

Read More… from Angel Ugarteburuk ‘Hegan eta Jare’ bigarren eleberria kaleratu du

Patxi Zubizarreta idazleak irabazi du Euskarazko Literatura Sorkuntzarako Xabier Lete Beka

70.000 euroko laguntza eta urtebeteko erabateko dedikazioa izango du idazleak Txoriei begiratzen zien gizonari begiratzen zion emakumea proiektua garatzeko. Euskarazko Literatura Sorkuntzarako Xabier Lete Bekako adituen batzordeak Patxi Zubizarreta Dorronsoro (Ordizia, 1964) idazlearen Txoriei begiratzen zien gizonari begiratzen zion emakumea proiektua aukeratu. Beka Eusko Jaurlaritzak eta BBVA Fundazioak sortu zuten iaz, eta aurtengoa bigarren edizioa […]

Read More… from Patxi Zubizarreta idazleak irabazi du Euskarazko Literatura Sorkuntzarako Xabier Lete Beka

‘Jostorratza eta haria’ liburuaren berrargitalpena aurkeztu du Yolanda Arrietak

Galdera batekin abiatzen da eleberria: “zer gara? Berez gurekin datorrena ala bizitzan zehar egiten goazena? Bien nahastea, agian? Bi galdera horien inguruan dabil liburua”, dio idazleak.  Duela 24 urte plazaratu zuen Jostorratza eta haria eleberriaren berrargitalpena aurkeztu du Yolanda Arrietak. Oraingo honetan, 2001eko edizioarekiko aldaketa nagusiak Iratxe Retolazak egin duen hitzaurrea eta testuaren eguneratzea izan […]

Read More… from ‘Jostorratza eta haria’ liburuaren berrargitalpena aurkeztu du Yolanda Arrietak