[Bideoa] Maialen Akizu hautatu dute Nekatoeneako egonaldia egiteko

2021eko azaroaren 2an hasi eta hilabete batez, Hendaiako Nekatoenea baserrian egongo da ziurgabetasuna, sorpresa eta asmaezinaren inguruan, literatura genero anitz nahasten dituen lan hibrido bat lantzen. Hamaikagarren aldiz, euskal sortzaile batek parte hartuko du Euskal Kultur Erakundeak, CPIE Euskal Itsasbazterreko zentroak eta Euskal Idazleen Elkarteak proposatzen duten euskarazko literatura sorkuntza egonaldian. Ekimen honen bidez, euskal […]

Read More… from [Bideoa] Maialen Akizu hautatu dute Nekatoeneako egonaldia egiteko

Aritz Galarraga idazlearen oroitzapen musikatuak plazara

Gogoan dut da Hondarribiko idazlearen azken lana. Liburua aurkezteko hiru emanaldi antolatu ditu hil honetan Hondarribian, Hendaian eta Irunen. Galarragak liburuko pasarteak irakurriko ditu Ibon Rodriguez musikariaren laguntzarekin. Bere oroitzapenak paper-txataletan idazten aritu da Aritz Galarraga idazlea (Hondarribia, 1980) hainbat urtez, gero material hori beste nonbaiten erabiltzeko asmoarekin, idazten dituen prentsa artikuluetan, esaterako. Baina, hasieran […]

Read More… from Aritz Galarraga idazlearen oroitzapen musikatuak plazara

[BIDEOA] Joxemari Iturralde idazleak ‘Udaberria Sutan, ia ehun haiku’ liburua kaleratu du

Pamiela argitaletxearekin argitaratu du 99 haiku biltzen dituen antologia. Udaberria Sutan, ia ehun haiku izeneko poesia liburuarekin heldu da Joxemari Iturralde (Tolosa, 1951) Donostiako Liburu Azokara. Idazleak gaur aurkeztu du liburua Konstituzio plazako Udal liburutegian, eta izenburuak berak dion bezala, 99 haikuz osaturiko antologia bat da. Egileak poesia liburu berezia dela azaldu du, izan ere, […]

Read More… from [BIDEOA] Joxemari Iturralde idazleak ‘Udaberria Sutan, ia ehun haiku’ liburua kaleratu du

Elena Martinezek ‘Egun gorrietan’ saiakera liburua aurkeztu du

Gizartean mugitzen diren indar ageriko zein isilpekoagoen arteko dialektikari etengabe erreparatuz idatzi du liburua egileak. Gogoeta liburua da Elena Martinez Rubio idazle eta filosofoak (Bilbo, 1957) Egun gorrietan izenburupean gaur, Donostian aurkeztu duena. Alberdania argitaletxearen eskutik kaleratutako lanak hogeita bost pieza biltzen ditu, eta Jorge Gimenez Bech editorearen arabera, honetan ere bere “askotarikotasuna” agertzen da, […]

Read More… from Elena Martinezek ‘Egun gorrietan’ saiakera liburua aurkeztu du

Amaia Egidazuk irabazi du haurrentzako albumak sortzeko ‘Etxepare saria’

Dorotea izeneko lana Pamiela argitaletxeak argitaratuko du 2021eko udazkenean. Amaia Egidazu (Durango, 1981) idazleak haurrentzako albumak sortzeko Etxepare saria irabazi du Dorotea albumarekin. Orotara 30 lan aurkeztu dira 2021eko edizio honetara eta guztien artean bizkaitarrarena gailendu da. Epaimahaiaren arabera album irabazleak “natura eta kultura, tradizioa eta traizioa dotore biltzen ditu: hona hemen amatxi, bakardadean, eguneroko deserotasunen eta eragozpenen […]

Read More… from Amaia Egidazuk irabazi du haurrentzako albumak sortzeko ‘Etxepare saria’

Goizane Aizpurua idazleak ‘Izarak’ eleberria kaleratu du

Egilearen hitzetan, “emakume ahotsa ardatz sendo hartuz, bizitzan hartutako erabakiak zalantzan jartzea da xedea”. Goizane Aizpuruak Izarak izeneko eleberria kaleratu du Alberdania argitaletxearen eskutik, Donostiako Udal Liburutegian. Lehen nobela du Debako idazleak, eta Jorge Gimenez Bech editorearen hitzetan, “gezurra dirudi, apustu zehatz bezain osotua dakarrelako Aizpuruaren lanak. Ekoizpen umotua da, zalantzarik gabe, nobela hau, bai […]

Read More… from Goizane Aizpurua idazleak ‘Izarak’ eleberria kaleratu du

Carolina Luzon idazle eta marrazkilariak ‘Haurdunaldi Game’ liburu ilustratua aurkeztu du

Ama izatekotan direnei hitz egiten die zuzen-zuzenean egileak, umorea eta ironia baliatuz. Haurdunaldi Game izeneko liburu ilustratua dakar oraingoan Carolina Luzon idazle eta marrazkilariak. Gaur aurkeztu du lana bideokonferentzia bidez, Jorge Gimenez Bech Albedarniako editorearekin batera. Egilea Italian bizi da azken urteotan, eta han du bere artegintzarako “kanpamendu nagusia”. Arte Ederretako doktorea da Granada eta […]

Read More… from Carolina Luzon idazle eta marrazkilariak ‘Haurdunaldi Game’ liburu ilustratua aurkeztu du

Amaia Telleria idazleak ‘Zuhara. Itsasoaren deia’ eleberria kaleratu du

Gaztetxoentzako liburu hau “abentura eleberri bat da, irudimenezko mundu batean gauzatzen dena, baina gu guztion munduaren giltzarri nagusiak, edo antzekoak, dituena”. Amaia Telleriak (Idiazabal, 1993) duela urtebete argitaratu zuen bere lehen liburua Haize-lekuak izenpean. Lan horrek izandako harrera onaren ostean, idazleak gaztetxoei zuzendutako Zuhara. Itsasoaren deia eleberria kaleratu du oraingoan. Jorge Gimenez Bech Alberdania argitaletxeko […]

Read More… from Amaia Telleria idazleak ‘Zuhara. Itsasoaren deia’ eleberria kaleratu du

[BIDEOA] Booktegik eta Nafar Ateneoak Margarita Nafarroakoak idatzitako ‘Heptamerona’ euskaratzeko proiektua abiatu dute

Liburua Booktegiren webgunean argitaratu nahi dute formatu digitalean, baina ez dute baztertzen paperezko formatuan ere plazaratzea. Egitasmoa finantzatzeko diru bilketa bat abiatu dute Itsulapikoa.eus plataformaren bidez. Margarita Nafarroakoak 1559an idatzi zuen frantsesez Heptamerona – Nafarroako erreginaren liburua, eta gaur arte ez da inoiz euskarara itzuli. Guztira 72 ipuin edo istoriok osatzen dute liburua, eta zortzi […]

Read More… from [BIDEOA] Booktegik eta Nafar Ateneoak Margarita Nafarroakoak idatzitako ‘Heptamerona’ euskaratzeko proiektua abiatu dute

Balea Zuria argitaletxeak sei euskal poetaren antologia aurkeztu du

Peru Magdalena, Jon Benito, Hasier Larretxea, Ione Gorostarzu, Iñigo Astiz eta Beatriz Chivite poeten testuak aukeratu dituzte Bidea eta zauria izeneko liburu honetarako. Balea Zuria argitaletxeak 1980tik aurrera jaiotako sei euskal poetaren lanak biltzen dituen Bidea eta zauria (2000-2019) antologia aurkeztu du Donostian. Jon Kortazar eta Paloma Rodriguez Miñambres arduratu dira liburuaren edizioaz eta liburuko […]

Read More… from Balea Zuria argitaletxeak sei euskal poetaren antologia aurkeztu du