Jugatx Jiashang Larrakoetxeak irabazi du Euskal Herriko ikastolen Komiki Lehiaketa

Irudigintza bezala. narrazioa ere aintzat hartuta Larrakoetxearen Amaiur 150 lanak merezimendu osoz jaso duela saria azpimarratu du epaimahaiak. Laudio ikastolako Jugatx Jiashang Larrakoetxearen Amaiur 150. Amaiurko setioa izeneko lanak irabazi du Euskal Herriko Ikastolen Komiki Lehiaketaren lehen edizioa. Irabazleak bere lana Xabiroi komiki aldizkarian argitaratzeaz gain, marrazteko tablet bat jaso du sari gisa. Denetara 39 […]

Read More… from Jugatx Jiashang Larrakoetxeak irabazi du Euskal Herriko ikastolen Komiki Lehiaketa

‘Poesia eta Pentsamendua’ jardunaldiak egingo dituzte ekainaren 14an eta 17an, Donostian

Victoria Eugenia Antzokiko Klub aretoan izango da gaurko saioa, arratsaldeko 19:30ean. Honetan, Maialen Berasategi, Karlos Linazasoro, Aurora Luque, Peru Magdalena eta Sihara Nuño poetek parte hartuko dute, Jon Makuso biolin jotzailearekin batera. Gaur, ekainak 14, abiatuko dira urtero Donostian eta Hernanin antolatzen dituzten Poesia eta Pentsamendua izeneko jardunaldiak. Lehen emanaldi hau Victoria Eugenia Antzokiko Klub […]

Read More… from ‘Poesia eta Pentsamendua’ jardunaldiak egingo dituzte ekainaren 14an eta 17an, Donostian

[BIDEOA] Itxaro Bordak Amaia Ezpeldoi detektibearen seigarren eta azken lana aurkeztu du

Euri zitalari esker eleberria Donibane Garazin abiatzen da. Istorioaren ardatzean Maddiren desagerpena dago, emakumearen ama detektibearengana joango da alaba aurki dezala eskatuz. Erretiroa hartzear dagoen arren, Ezpeldoik kasua onartuko du. Itxaro Bordak (Baiona, 1959) ia hiru hamarkada iraun duen abenturari amaiera ematea erabaki du. Amaia Ezpeldoi detektibea erretreta hartzera doa Euri zitalari esker (Susa) eleberrian, […]

Read More… from [BIDEOA] Itxaro Bordak Amaia Ezpeldoi detektibearen seigarren eta azken lana aurkeztu du

[BIDEOA] Nerea Loiolak ‘Epizentroa’, helduentzako lehen ipuin liburua kaleratu du

Idazleak arreta handia jarri du harremanetan, keinuetan, gauza txikietan eta xehetasunetan. Zazpi narraziok osatzen dute liburua eta denetan emakumezkoak dira protagonista. Nerea Loiolak (Deba, 1985) 2018an eman zuen argitara haurrentzako Harri bat poltsikoan izeneko liburua. Azken lanhütarra lanak jarraitu zion aurreneko liburu horri 2019an. Oraingoan, helduentzako literaturara saltoa ematea erabaki eta Epizentroa izeneko ipuin liburua […]

Read More… from [BIDEOA] Nerea Loiolak ‘Epizentroa’, helduentzako lehen ipuin liburua kaleratu du

Elkar Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketaren hamahirugarren edizioak baditu irabazleak

Lan irabazleak eta finalistak gelditu direnak Donostiako Aiete Kultur Etxean ikusgai egongo dira ekainaren 22tik irailaren 12ra bitartean. Elkar Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketaren hamahirugarren edizioak baditu irabazleak. Joan den larunbatean egin zuten sari banaketa Donostian. Aurtengo honetan, Lur Gallastegik idatzitako Munduari bira pastel batean ipuina irakurri eta ilustratu behar izan dute txikienek (Haur Hezkuntza 4tik […]

Read More… from Elkar Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketaren hamahirugarren edizioak baditu irabazleak

Bizkaidatz Literatura Sarian parte hartzeko deialdia zabalik

Lehiaketan parte hartu nahi dutenek Alaine Agirre eta Mikel Santiago idazleek proposaturiko istorioen hasierei jarraikortasuna eman beharko diote. Kontakizunek gutxienez 12 eta gehienez 15 orrialdeko luzera izan beharko dute eta ekainaren 4tik irailaren 17ra bitartean aurkeztu beharko dira, eskuz zein posta elektroniko bidez. Bizkaitarren literatura-sorkuntza bultzatu eta sustatzeko asmoz jaio zen Bizkaidatz Literatura Saria duela […]

Read More… from Bizkaidatz Literatura Sarian parte hartzeko deialdia zabalik

‘Ilezuri’, haurrei klima aldaketaren arriskuez modu ludikoan ohartaraztea helburu duen albuma aurkeztu dute

Liburuaren oinarrian benetako gertaera bat dago: duela hamar urte baino gehiago, Ipar Poloko hartz bat agertu zen Argentina hegoaldeko kostaldean, aditu guztiek zehaztu zutenez, gutxienez 2.000 kilometro egin zituen igerian. Arrazoi tragikoa zuen hartzaren balentriak: berotze globalak ez die janaririk lortzen uzten Ipar Poloan eta bizirik jarraitzeko, habitata aldatu behar dute. Kris Etxabe idazleak eta […]

Read More… from ‘Ilezuri’, haurrei klima aldaketaren arriskuez modu ludikoan ohartaraztea helburu duen albuma aurkeztu dute

[BIDEOA] Asel Luzarraga idazleak ‘Malthusen ezinegona’ izeneko eleberri distopikoa aurkeztu du

Idazleak adinaz, denboraren kudeaketaz, bizitzaren helburuaz, gizon eta emakumeei buruz edota gustuko artelanei buruz gogoeta egiten du lan berrian. Hilabete batzuk dira Asel Luzarraga idazleak (Bilbo, 1971) Bahiketa eleberria kaleratu zuela eta dagoeneko bueltan da, oraingoan, Malthusen ezinegona (Elkar) izeneko nobela distopikoarekin. Genero honetako hirugarren lana du idazleak eta ezustean iritsi dela dio, “erasoan ia”. […]

Read More… from [BIDEOA] Asel Luzarraga idazleak ‘Malthusen ezinegona’ izeneko eleberri distopikoa aurkeztu du

Bizitzari eta itxaropenari idatzi diote gazteek 2020ko Azkue Literatura sarietan

Guztira 353 partaide aurkeztu dira aurtengo lehiaketan, eta epaileek azpimarratu dutenez, “lan sakonak eta ausartak” aurkeztu dira edizio berrira. “Bizitza kontatzeko grina” sumatu dute partaideengan. 2020ko Resurreccion Maria Azkue Literatura sariak banatu dira gaur Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan. Akademiak berak eta BBK-k 1991etik antolatzen dituzten sari hauek idazle gazteak literatura mundura erakartzea dute helburu nagusi. Bi […]

Read More… from Bizitzari eta itxaropenari idatzi diote gazteek 2020ko Azkue Literatura sarietan

Maialen Berasategiren ‘Eskuan beti zerbait’ lanak irabazi du Donostia Kultura IV. Poesia Saria

Epaimahaiaren arabera, liburuak emakumetasunarekiko eta feminismoarekiko begirada freskoa erakusten du, baina lirikotasunari eutsita”. Eskuan beti zerbait liburua itzultzaile gisa ezagutu dugun Maialen Berasategiren lehen poema liburua da eta honekin eskuratu du, hain zuzen ere, DK Poesia Lehiaketako IV. sari nagusia. Gasteizen jaioa 1989an, itzulpengintzan eta interpretazioan lizentziaduna da, eta Berria egunkariko euskara taldean ari da […]

Read More… from Maialen Berasategiren ‘Eskuan beti zerbait’ lanak irabazi du Donostia Kultura IV. Poesia Saria