Klasikoen Irakurketa jarraituan Bernat Etxepareren ‘Linguae Vasconum Primitiae’ irakurriko dute

Ezagutzen den euskaraz idatzitako libururik zaharrena da Etxeparerena. Ikasleen Jaia ospakizunaren barruan, Bilbo Zaharra euskaltegiko kideek Bernat Etxepareren  Linguae Vasconum Primitiae (1545) liburuari eskainiko diote etenik gabeko irakurraldia, datorren ostegunean, ekainak 3, Arriaga antzokian. Ekimenaren helburuak dira “euskal kultura herritarren artean sustatzea eta prestigioa ematea, eta bestetik, gure ikasleek euskara ikasteko egindako ahalegina nolabait saritzea. […]

Read More… from Klasikoen Irakurketa jarraituan Bernat Etxepareren ‘Linguae Vasconum Primitiae’ irakurriko dute

[BIDEOA] Oskoletik ateratzeko saiakera egin du Ana Malagon Idazleak

Ez dakit zertaz ari zaren izeneko ipuin liburua aurkeztu du egilean Donostian. Lau urte dira Ana Malagon idazleak (Donostia, 1978) Gelditu zaitezte gurekin izeneko liburua kaleratu zuenetik. Denbora guzti honetan gaur aurkeztu duen Ez dakit zertaz ari zaren (Elkar) ipuin liburua idazteko prozesuan murgilduta egon da. “Badaukat halako datu base bat non gaiak, oharrak, erreferentziak […]

Read More… from [BIDEOA] Oskoletik ateratzeko saiakera egin du Ana Malagon Idazleak

Ziburuko 2. Euskal Liburu eta Disko Azoka egingo dute ekainaren 12an

Hiru berrikuntzarekin dator aurtengo edizioa: Maddi Zubeldiak eskainiko duen Iturri zaharreko ipuina haurrentzako ikuskizuna, Zirriborroka bertsolaritza eta komikigintza uztartuko dituen saio berezia, eta Agustin Alkhat eta Julien Labat musikarien kontzertua. Argia aldizkariak eta Baltsan elkarteak Ziburuko 2. Euskal Liburu eta Disko Azoka antolatu dute elkarlanean, ekainaren 12rako, larunbata. 2019an egin zuten lehen edizioa eta bigarrena […]

Read More… from Ziburuko 2. Euskal Liburu eta Disko Azoka egingo dute ekainaren 12an

Haur eta gazteak euskal literaturara erakartzeko lehen liburu azoka egingo dute urrian, Saran

Antolatzaileek ezinbestekotzat jo dute eskola komunitatearen presentzia Ikusi Mikusi azokan eta Euskal Herriko eskolak parte hartzera gonbidatu nahi izan dituzte. Ikusi Mikusi euskal haur eta literatura azoka Galtzagorri Elkarteak, Kiribil konpainiak eta Pamiela argitaletxeak elkarlanean antolatutako egitasmoa da. Lehen edizioa iaz egitekoak ziren, baina, Covid-19ak sortutako osasun-krisiak eraginda bertan behera utzi behar izan zuten. “Aurten, […]

Read More… from Haur eta gazteak euskal literaturara erakartzeko lehen liburu azoka egingo dute urrian, Saran

Nerea Iturririak Felix Sanzen ‘Las Brujas de Erratzu’ liburua euskaratu du

Liburua itzultzeaz gain, gertakaria oholtzara ere eraman du Iturririak. Lehenengo aldia da Nerea Iturririak liburu bat itzultzeko ardura hartzen duela. Duela bi urte ekin zion Felix Sanzek idatzitako Las Brujas de Erratzu liburua euskaratzeari, “2019ko azaroan hasi nintzen baina 2020ko otsailean utzi nuen, gogoa behar da eta bertze gauzetan nenbilen… Irailean berriz ekin nion eta […]

Read More… from Nerea Iturririak Felix Sanzen ‘Las Brujas de Erratzu’ liburua euskaratu du

Juan Kruz Igerabide idazleak ‘Doneaneko alaba’ eleberria kaleratu du

“Bi zauriren bilakaera txirikordatzen da eleberrian: 36ko gerrak familia batean utzitakoa, bortxaketa bat tarteko, eta narratzaileak gorputzean eta psikean nozitutakoa”. Gutun luze baten eran egituratua, “eleberri sendo eta umotu” batekin dator Juan Kruz Igerabide (Aduna, 1956) oraingoan. Doneaneko alaba izenburupean, narratzaileak iloba bati idazten dio, gauzak argitzeko baino gehiago bere baitan daraman aspaldiko karga iraultzeko […]

Read More… from Juan Kruz Igerabide idazleak ‘Doneaneko alaba’ eleberria kaleratu du

[BIDEOA] Josu Zabaletak Jon Arretxeren ‘Intxaurrondo: Intxaurraren hostopeko itzala’ liburua euskaratu du

Arretxek hiru hamarkada behar izan zituen indarrak bildu eta jasandako torturei buruzko lekukotasuna Intxaurrondo, la sombra del nogal liburuan jasotzeko. Gaztelaniaz egin zuen El Garaje argitaletxearen bidez, 2015ean. 1985eko azaroaren 26an guardia zibilak Jon Arretxe (Errenteria, Gipuzkoa, 1964 – Madril, 2017) ohetik altxarazi eta mendira eraman zuten; hondakinak jasotzeko erabiltzen diren plastikozko bi zakutan sartu, momia baten […]

Read More… from [BIDEOA] Josu Zabaletak Jon Arretxeren ‘Intxaurrondo: Intxaurraren hostopeko itzala’ liburua euskaratu du

‘Koiteretzia’ izenburupean, eleberri dialogikoa idatzi du Iñaki Segurolak

Pandemiaren garaiotan bizi izan dugunari eta oraindik ere bizitzen ari garenari buruz gogoeta egiteko liburua ondu du idazleak. Iñaki Segurola (Azpeitia, 1962) filologo, hiztegigile eta idazleak Koiteretzia izeneko eleberria kaleratu du Alberdania argitaletxearen eskutik. Hainbat saiakera kaleratu ondoren, oraingoan, nobelaren erregistroa hobetsi du egileak, zeri buruz eta pandemiaren garaiotan bizi izan dugunari eta oraindik ere […]

Read More… from ‘Koiteretzia’ izenburupean, eleberri dialogikoa idatzi du Iñaki Segurolak

[BIDEOA] Wells idazlearen ‘Hormako atea’ euskaratu du Joxe Mari Berasategik

Orotara zortzi ipuin bildu ditu itzultzaileak, eta gaien aldetik era guztietakoak daudela azaldu du. Herbert George Wells (1866-1946) idazle eta filosofo bretainiarra 1884an ekin zion ipuinak idazteari, eta 27 urte beranduago liburu formatua emanda argitaratu zituen. Orain, berriz, haren ipuinen aukeraketa bat egin eta horiek euskaratu ditu Joxe Mari Berasategik Ateko horma eta beste ipuin […]

Read More… from [BIDEOA] Wells idazlearen ‘Hormako atea’ euskaratu du Joxe Mari Berasategik

[BIDEOA] Nerea Arrien idazleak perspektiba ariketa bat proposatzen du helduentzako ‘Jende likidoa’ liburuan

Ikuspuntu orokor batetik gizarte postmodernoari so jarri da egilea. Hiru hilabete dira Nerea Arrien idazleak (Lekeitio, 1976) gaztetxoei zuzendutako Etxegabetuak eleberria kaleratu zuela, eta dagoeneko bueltan da helduentzako bere bigarren liburuarekin. Jende likidoa (Erein) izenburupean, perspektiba ariketa bat egin du egileak lan hau idazterako orduan, eta ikuspuntu orokor batetik gizarte postmodernoari so jarri da. Arrienek […]

Read More… from [BIDEOA] Nerea Arrien idazleak perspektiba ariketa bat proposatzen du helduentzako ‘Jende likidoa’ liburuan