Nekatoenea egonaldian parte hartzeko deialdia zabalik

Euskal Kultur Erakundeak, Euskal Itsasbazterreko zentroak eta Euskal Idazleen Elkarteak Nekatoenea baserrian egonaldi berri bat antolatu dute. Interesa duten euskal idazleek ekainaren 15era arte izango dute izena emateko epea zabalik.  Hamaikagarren aldiz, Euskal Kultur Erakundeak, CPIE Euskal Itsasbazterreko zentroak eta Euskal Idazleen Elkarteak Nekatoenea baserrian egonaldi bat antolatuko dute Euskal Herriko idazleentzat. Pasa den urtean […]

Read More… from Nekatoenea egonaldian parte hartzeko deialdia zabalik

Irakurketa poetikoen ziklo bat abiatuko da gaur, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean

Leire Bilbao idazlearen emanaldiarekin abiatuko da Poetika zikloa. Ondarroako idazlearekin batera, Yolanda Arrieta idazlea eta Claudia Alduncin Musikeneko klarinetistaren musika izango dira. Poetika izeneko poesia ziklo berria aurkeztu dute, gaur, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean. Zikloa gaur bertan abiatuko da eta ekainera arte luzatuko da. Ekimenak lau poetek eskainitako lau errezital eskainiko ditu guztira, nork bere […]

Read More… from Irakurketa poetikoen ziklo bat abiatuko da gaur, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean

Amaiur Epher idazleak ‘Profeten iruzurra’ izeneko liburua kaleratu du

Narrazioa, egunkari ezkutua, poesia, testu dramatikoa, parodia… hainbat genero literarioren nahasketa da egilearen aurreneko lana. Amaiur Epher (Izpura, 1994) idazleak Profeten iruzurra izeneko liburua kaleratu du Maiatz argitaletxearen eskutik. Sapere aude eta Koñots Ulia antzezlanak taularatu ondoren, argitaratzen duen lehen fikziozko narrazio lana du. Narrazioa, egunkari ezkutua, poesia, testu dramatikoa, parodia… hainbat genero literarioren nahasketa […]

Read More… from Amaiur Epher idazleak ‘Profeten iruzurra’ izeneko liburua kaleratu du

[BIDEOA] Umorearen aldebikotasunaren inguruan ikertu du Ane Labakak ‘Algara mutilatuak’ saiakeran

Susa argitaletxearen Lisipe bilduma feministaren baitan kaleratu du liburua egileak. Ane Labaka (Lasarte, 1992) idazle eta bertsolariak Algara mutilatuak saiakera argitaratu du Susa argitaletxearen Lisipe bilduma feministaren baitan. Labakak algararen erauzketari heldu dio liburua ontzeko. Emakumezkoen gorputzetan fenomeno hori nola ematen den ikertzea izan du jomuga. “Umorearen aldebikotasunaz hitz egin, hausnartu eta ikertu nahi izan […]

Read More… from [BIDEOA] Umorearen aldebikotasunaren inguruan ikertu du Ane Labakak ‘Algara mutilatuak’ saiakeran

[BIDEOA] ‘Liburu Libreak’ erakusketa kolektiboa ikusgai Iruñeko Ziudadelan

Maiatzaren 12ra arte egongo da bisitatzeko aukera Mistoen Pabiloian. Liburu Libreak erakusketa kolektiboa paratu dute Iruñeko Ziudadelako Mistoen Pabiloian. Kontxesi Vicentek komisariatu du erakusketa, eta gazteen literatura klasikoko eleberrietan oinarritutako hainbat artistaren lanak biltzen ditu. Hauek dira erakusketan parte hartu duten artistak: Itziar Alforja, Fernanda Alvarez, Jose Miguel Ascunce, Puri Bermejo, Blas Campos, Alba Garcia, […]

Read More… from [BIDEOA] ‘Liburu Libreak’ erakusketa kolektiboa ikusgai Iruñeko Ziudadelan

[BIDEOA] Euskal balioen inguruan hausnartzeko liburua aurkeztu du Ana Urkizak

Idazleak hamasei aditu elkarrizketatu ditu Garen hori liburua osatzeko. Ana Urkiza (Ondarroa, 1969) idazleak Garen hori (Elkar) izeneko elkarrizketa-liburua aurkeztu du gaur, Donostian. Euskal balioen inguruan hausnartzeko lana da eta hainbat kulturgile eta komunikazio-aditu elkarrizketatuz osatu du: “Zein dira euskal balioak, halakorik baldin badago? Zerk egiten gaitu Gu, eta nola uztartzen da izate kolektibo hori […]

Read More… from [BIDEOA] Euskal balioen inguruan hausnartzeko liburua aurkeztu du Ana Urkizak

Luis Garde, Pello Lizarralde, Uxue Alberdi, Idoia Garzes eta Joxean Agirre dira 2020ko 111 Akademiaren Sariko finalistak

Akademiakideek Garderen Aireportuko musika, Lizarralderen Argiantza, Alberdiren Dendaostekoak, Garzesen Mendiko gaitza eta Agirreren Nobela errealista bat lanen artean hautatu beharko dute sariduna. 2020. urteko 111 Akademiaren Saria erabaki ahal izateko 111 Akademiak amaitu du bere lehenengo bozketa txanda, urtarrilaren erdian martxan jarri eta otsailaren 26ra arte zabalik eduki duena. Lehenengo bozketa txanda horretan botorik gehien […]

Read More… from Luis Garde, Pello Lizarralde, Uxue Alberdi, Idoia Garzes eta Joxean Agirre dira 2020ko 111 Akademiaren Sariko finalistak

Euskal Herriko Ikastolen 1. Komiki Lehiaketa abian

Komiki lehiaketaren lehen edizio honetako gaia Amaiurko gazteluaren setioa izango da. Apirilaren 30era arte egongo da lanak aurkezteko epea zabalik. Euskal Herriko historiaren garai zehatz batean gertatutakoa komiki-kontakizun bilakatzeko helburuarekin ekin diote ikastolen jaiek Euskal Herriko Ikastolen Komiki Lehiaketari. 14 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago eta apirilaren 30era arteko epea izango dute testuak […]

Read More… from Euskal Herriko Ikastolen 1. Komiki Lehiaketa abian

Karlos Aretxabaletak irabazi du Kaixomaitiaren I. Kontaketa Erotikoen Lehiaketa ‘Adiorik ez’ lanagatik

Irati Goikoetxeak jaso du bigarren saria Gizarte Egitura izeneko testuagatik. Kaixomaitia.eus atariak Elkar argitaletxearen laguntzarekin antolatutako lehenengo Kontaketa Erotikoen lehiaketaren sari-banaketa ekitaldia egin du asteburu honetan, Donostian. Iazko azaroan abiatu zuten lehiaketa eta denetara 83 idazlek hartu dute parte, horietatik zortzi finalista aukeratu ditu Dorleta Kortazar Ipuin kontalariak, Antxiñe Mendizabal editore eta idazleak eta Iñigo […]

Read More… from Karlos Aretxabaletak irabazi du Kaixomaitiaren I. Kontaketa Erotikoen Lehiaketa ‘Adiorik ez’ lanagatik

Poesialdia, Donostiako Poesiaren Astearen hirugarren edizioa martxoaren 22tik 26ra egingo da

Aurtengo gonbidatuak Itxaro Borda, Bigara (Amorante eta Okene Abregorekin batera) eta Luis García Montero izango dira. Hilaren 25ean emango da ezagutzera nork irabazi duen IV. Donostia Kultura Poesia Saria. Poesialdia, Donostiako Poesiaren Astearen hirugarren edizioa, martxoaren 22tik 26ra bitartean egingo dute Donostia Kulturako hainbat gunetan. Aurreko edizioetan bezala, Donostia Kulturak bat egingo du, martxoaren 21ean, […]

Read More… from Poesialdia, Donostiako Poesiaren Astearen hirugarren edizioa martxoaren 22tik 26ra egingo da