Gutun Zuria jaialdia martxoaren 23tik 27ra bitartean egingo da, Bilbon

Jaialdiak euskal sorkuntza garaikidearen presentzia garrantzitsua izango du aurten ere. Gutun Zuria, Bilboko Letren Nazioarteko Jaialdiaren 14. edizioa martxoaren 23tik 27ra bitartean egingo da Alondegian. Hemen. Non guztiak biltzen dituen lekua da aurtengo leloa, Koldo Izagirreren Hemendik idazten dugu poemaren bertso batean oinarritua. 2021-2020 izango da aurtengo Gutun Zuria eta antolatzaileek aurreratu dutenez, lau formatutan […]

Read More… from Gutun Zuria jaialdia martxoaren 23tik 27ra bitartean egingo da, Bilbon

Joseba Sarrionandia eta Fernando Pessoa gogoan Loraldia Festibalean

Mikel Antzak jarriko dio ahotsa ikuskizunari. Sarrionandiak euskaratutako Pessoaren O Marinheiro, koadro bakarreko drama estatikoa aitzakiatzat hartuz, bi idazle horien (eta hirugarren baten) arteko harremanaren ikuspegi berri eta ustekabekoa eskainiko dute. Loraldia Kultur Elkarteak Pessoak atera zuen kartzelatik Sarrionandia izeneko emanaldia aurkeztu du. Ikuskizuna martxoaren 20an izango da Bilboko Alondegian eta Joseba Sarrionandia eta Fernando Pessoa […]

Read More… from Joseba Sarrionandia eta Fernando Pessoa gogoan Loraldia Festibalean

Xabier Leteri omenaldia egingo dio Bilboko Loraldia Festibalak

Beñat Gaztelumendi, Xabier San Sebastian, Joserra Senperena eta Quico Puges izango dira Arriaga antzokiko oholtza gainean, martxoaren 11n. Loraldia Festibalaren baitan dagoen proposamen artistikoa da martxoaren 11n, Bilboko Arriaga antzokian taularatuko den  Loreak eta zauriak. Xabier Leteri kantari diziplina-arteko emanaldia. Emankizunak Leteren kantuak gogoratzeaz gain, gaur egun bizi dugun jendarteari begiratuko dio, bere kantuen eta […]

Read More… from Xabier Leteri omenaldia egingo dio Bilboko Loraldia Festibalak

[BIDEOA] Joxean Agirrek Pariseko Belle Epoque garaira eraman du Maria Garrastazu pertsonaia

Idazleak Distira eta alderantzia eleberria aurkeztu du gaur Donostian, 2018an plazaratutako Ispiluak eta Itsasoak eleberriaren jarraipena da lan berria. Helduentzako nobela bat bukatu eta beste bat hasi bitartean, “pixka bat deserosoa” den denbora egoten dela azaldu du Joxean Agirrek (Azpeitia, 1949). Tarte horietarako egitura sinpleagoa duten nobelak idaztea otu zitzaion idazleari duela bi urte, “iniziazio […]

Read More… from [BIDEOA] Joxean Agirrek Pariseko Belle Epoque garaira eraman du Maria Garrastazu pertsonaia

Hainbat Euskal libururen itzulpenak, argitara

Besteak beste, Bernardo Atxagaren Etxeak eta hilobiak, Ibrahim Balde eta Amets Arzallusen Miñan, Katixa Agirreren Amek ez dute edota euskal poesiagintzaren inguruko bi antologia liburuk ere ikusiko dute argia laster. Pandemiaren eraginez, 2020. urtea sektorearentzat zaila izan bazen ere, sormen literarioa ez da eten eta ugari dira orain ere argitaratzen ari diren lanak. Horien artean, […]

Read More… from Hainbat Euskal libururen itzulpenak, argitara

Gernikako Euskal Herria Museoak ‘Literatura eta ondarea’ programa abiatuko du ostegunean

Gernikako museoak euskarazko hainbat lani buruz eztabaidatzeko eta obra horiek irakurtzeko topaketak antolatu ditu, hala nola, Kirmen Uriberen Bilbao-NY-Bilbao, Toti Mtz. de Lezearen Urak dakarrena edota Miren Agur Meaberen Nola gorde errautsa kolkoa. Euskarazko literaturako hainbat lanen zatien bidez, Gernikako Euskal Herria Museoak jarduera bat aurkeztuko du hilero, literatura eta ondarea saio batean bilduz. “Testuetan […]

Read More… from Gernikako Euskal Herria Museoak ‘Literatura eta ondarea’ programa abiatuko du ostegunean

‘Salda badago. Euskal Herriko V. Jardunaldi feministak’ liburua aurkeztu dute

“Liburuaren funtsa memoria ariketa bat egitea da”, adierazi du Monika Mendiberri Emagineko kideak. 2019ko azaroan Euskal Herriko 5. Jardunaldi feministak egin ziren Durangon. Emagin elkartearen arabera, 3000 emakume eta 350 kolektibo bildu ziren jardunaldietan, “Euskal Herriko Mugimendu Feminista egituratzeko eta aurrera begira dituzten erronken inguruan hausnartzeko”. Durangon eztabaidatutakoak jaso dituzte orain Salda badago izeneko liburuan. […]

Read More… from ‘Salda badago. Euskal Herriko V. Jardunaldi feministak’ liburua aurkeztu dute

Alfonso Sastreren ‘Zutoian beltza’ obraren gaineko irakurketa dramatizatua egingo dute Bilbon

Olatz Beobideren zuzendaritzapean, “torturari buruz inoiz egindako irakurketa dramatizatua izango da Zutoian beltza”. Estreinaldia otsailaren 13an izango da Bilboko Bizkaia Aretoan. Olatz Beobide aktore eta zuzendariak (Donostia, 1964) Zutoian beltza irakurketa dramatizatuaren estreinaldia eskainiko du datorren larunbatean, otsailak 13, Bilboko Bizkaia Aretoan. Beobidek Alfonso Sastre idazle, antzerkigile, gidoilari eta saiakeragile madrildarraren La columna infame (1986) […]

Read More… from Alfonso Sastreren ‘Zutoian beltza’ obraren gaineko irakurketa dramatizatua egingo dute Bilbon

[BIDEOA] Alberto Ladron idazleak ‘Mendekuaren hazia’ eleberria kaleratu du

Izenburuak berak aipatzen duen bezala, mendeku baten istorioa kontatzen du Ladronek bere betiko estiloari eutsita: misterioa, suspensea eta elkarrizketa biziak. Leire Asiain inspektorea da oraingoan ere Alberto Ladron (Iruñea, 1967) idazlearen Mendeku hazia (Elkar) nobela berriaren protagonistetako bat. Idazleak ondutako Harrian mezua (2014), Gezurren basoa (2016), Jainkoen zigorra (2017) eta Film zaharren kluba (2018) eleberrietan […]

Read More… from [BIDEOA] Alberto Ladron idazleak ‘Mendekuaren hazia’ eleberria kaleratu du

Urruñako antzerki eskolak ‘Urtaroak’ ipuin liburua argitaratu du

Eskola finantzatzeko modu berriak bilatzen aritu dira eta horren emaitza da lan berria. Ixabel Etxeberriak idatzitako ipuin laburrekin eta Garbiñe Ubedak ilustratutako irudiekin osatu dute liburua. Urtaroak hamabi ipuin eta bertsoz osatuta dago. 6 eta 18 urte bitarteko gazteei antzerkia euskaraz lantzeko aukera emateko jaio zen iaz Urruñako antzerki eskola. Pandemia hasi aurretik jarri zuten […]

Read More… from Urruñako antzerki eskolak ‘Urtaroak’ ipuin liburua argitaratu du