44. Irun Hiriko Kutxa Literatura Sarietara lanak aurkezteko epea zabalik da

Parte hartzaileek apirilaren 19ra arte izango dute lanak aurkezteko aukera. Irailaren 11n, berriz, irabazleen berri emango du epaimahaiak. Literatura sorkuntza eta hedapena sustatzeko asmoz, Kutxa Fundazioak 2021. urteari dagokion 44. Irun Hiriko Kutxa Literatura Sarietara lanak aurkezteko epea zabaldu du. Bi urtez behin antolatzen da sariketa hau eta euskarazko zein gaztelaniazko idazleei zuzenduta dago. Parte […]

Read More… from 44. Irun Hiriko Kutxa Literatura Sarietara lanak aurkezteko epea zabalik da

Nabarraldek Foixeko Katalinaren inguruko komikia argitaratu du

Alderdi epikoa baztertu eta sentimenduetan barneratu dira Angel Rekalde eta Ainara Azpiazu liburua sortzeko. Angel Rekalde (Tolosa, 1957) idazleak eta Ainara Azpiazu Axpi ilustratzaileak (Hernani, 1980) elkarlanean ondu dute Foixeko Katalina (Nabarralde) izeneko komikia. Kontakizunak Joseba Asiron historialariak kontatutako erreginaren pasadizo “ezezagun” bat kontatzen du. Erregina jendartean ezagutaraztea da argitaratutako komikiaren helburua eta horretarako gertaera […]

Read More… from Nabarraldek Foixeko Katalinaren inguruko komikia argitaratu du

[BIDEOA] Iñaki Irisarri idazleak ‘…eta infernuko demonioa adiskide’ eleberria plazaratu du

Abenturazko eleberri laburra eta akzio bizikoa dugu Irisarriren aurreneko liburua, 1811n Nafarroako mendialdean kokatua. Iñaki Irisarri idazleak (Iruñea, 1969) ‘…eta infernuko demonioa adiskide’ eleberria kaleratu du Elkar argitaletxearen eskutik. Abenturazko eleberri laburra eta akzio bizikoa dugu idazleak dakarrena, 1811n Nafarroako mendialdean kokatua. Hiru urte dira Napoleonen tropak Pirinioak zeharkatu eta Iruñeko zitadelaz jabetu zirenetik. Bertako […]

Read More… from [BIDEOA] Iñaki Irisarri idazleak ‘…eta infernuko demonioa adiskide’ eleberria plazaratu du

‘Elkano battela, xumea baino gurea’ ikuskizuna, musikaz eta literaturaz osatutako bidaia

Martxoan izango da ikuskizunaren estreinaldia Getarian. Koldo Amestoy kontalariak, Nerea Alberdi konpositoreak eta Kepa Elgoibar musikariak Elkano battela, xumea baina gurea helduentzako ikuskizuna sortu dute elkarlanean. Getariako Juan Sebastian Elkano nabigatzailearen lehen mundu-biran inspiratuta. Hiruren artean ikus-entzuleak musikaz eta literaturaz osatutako bidaia oniriko batean barrena gidatuko dituzte. Artistek Donostian aurkeztu dute lana, (EKE) Euskal Kultur […]

Read More… from ‘Elkano battela, xumea baino gurea’ ikuskizuna, musikaz eta literaturaz osatutako bidaia

Maria Markotegi sarietarako lanak aurkezteko epea zabalik da martxoaren 26ra arte

Euskaltegietako ikasleei zein mintzakideei zuzendutako Nanoipuin lehiaketa ere martxan da Sakanan. Sakanako Mankomunitateak Maria Markotegi sarietara lanak aurkezteko epea zabaldu du martxoaren 26ra arte. Euskara Zerbitzuak urtero antolatzen dituen sariek poesia, komikia, narrazio laburra eta booktubea sustatzeko helburua dute. Aurkeztutako lanak originalak, aurrez saritu gabeak, argitaragabeak eta euskaraz sortuak izan beharko dira. Horretaz gain, lanak bakarkakoak izan beharko dira, booktubeak […]

Read More… from Maria Markotegi sarietarako lanak aurkezteko epea zabalik da martxoaren 26ra arte

Sari Bikoitza dakar aurtengo Tene Mujika Bekak

Erika Lagomak eta Estitxu Fernandezek amatasunari eta feminismoari buruzko elkarrizketa-sorta bat landuko dute. Jon Abrilek, berriz, emakumeen lanbideei buruzko ikerketa bat egingo du. Euskal Herriko historia hurbilaz idazteko ez-fikziozko proiektuak saritzen ditu Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak urtero antolatzen duten Tene Mujika Bekak. Aurtengoan proiektu ugari eta maila handikoak aurkeztu direla nabarmendu dute eta horien […]

Read More… from Sari Bikoitza dakar aurtengo Tene Mujika Bekak

[BIDEOA] Sumatra uhartean kokatu du Jon Arretxek ‘Trumoiaren alaba’ abentura eleberria

Haur eta Gazte Literaturan idazten duen hirugarren lana da Trumoiaren alaba. Ez da erreza Jon Arretxe (Basauri, 1963) idazlea haur eta gazteentzako liburuak idazten ikustea, literaturan ibilbide oparoa egina duen arren, orain arte bi liburu baino ez ditu argitaratu gaztetxoei zuzenduta: Harresi handirantz (1997) eta Beti iparralderantz (2014). Oraingo honetan Trumoiaren alaba ( Erein) izeneko […]

Read More… from [BIDEOA] Sumatra uhartean kokatu du Jon Arretxek ‘Trumoiaren alaba’ abentura eleberria

Bilboko Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketa martxan da

Martxoaren 30era arte egongo da lanak aurkezteko epea zabalik Bilboko lehiaketarik zaharrena da Gabriel Arestirena. Aurten 28. edizioa beteko du eta urtetik urtera parte hartzen dutenen kopurua handitzen doa. Euskaraz idazten animatzen direnak ere gero eta gehiago dira ekimen honetan. Lehiaketak 3.500 euroko sari bat eta 1.750 euroko akzesit bi banatuko ditu modalitate bakoitzean, euskaraz […]

Read More… from Bilboko Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketa martxan da

[BIDEOA] Nerea Arrien idazleak etxeari buruzko gogoeta bat dakar ‘Etxegabetuak’ eleberrian

Ametsez, iraganez edota nostalgiaz eraikitako etxeetan jarri du arreta Lekeitioko idazleak. Adreiluzkoak dira kaletik ikusten ditugun etxeak, baina badira adreiluarekin inoiz eraikiko ez diren beste etxe mota batzuk ere: ametsez, iraganez edota nostalgiaz sortu diren horiek, zerbait abstraktuaz osatuak izan dira “eraikin” mota hauek.  Nerea Arrien (Lekeitio, 1976) idazleak etxeari buruzko gogoeta bat dakar gaur […]

Read More… from [BIDEOA] Nerea Arrien idazleak etxeari buruzko gogoeta bat dakar ‘Etxegabetuak’ eleberrian

Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketaren 13. edizioa abiatu du Elkar Fundazioak

Irakurzaletasuna eta euskararen erabilera bultzatzea du helburu lehiaketak. Lanak aurkezteko epea apirilaren 16ra arte egongo da zabalik. Beste urte batez, Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketaren edizio berri bat abiatu du Elkar Fundazioak. Aurtengo honetan, Lur Gallastegik idatzitako Munduari bira pastel batean ipuina irakurri eta ilustratu beharko dute txikienek (Haur Hezkuntza 4tik Lehen Hezkuntza 4ra). Koxkorragoek (Lehen […]

Read More… from Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketaren 13. edizioa abiatu du Elkar Fundazioak