Yurre Ugarte idazleak ‘Lilurabera’ narrazio laburren bilduma aurkeztu du

Zortzi ipuinez osatuta dago idazle tolosarraren liburu berria. Honetan ia protagonista guztiak emakumean dira eta artea dute bizimodu. Yurre Ugarte (Tolosa, 1965) idazleak zortzi kontakizun bildu ditu Lilurabera izenburuko liburuan. “Egoerak oso aldakorrak dira batetik bestera, baina giro eta atmosfera bat dute”, adierazi du egileak. Arteak modu batera edo bestera zaurituriko pertsonaiak ekarri ditu liburu […]

Read More… from Yurre Ugarte idazleak ‘Lilurabera’ narrazio laburren bilduma aurkeztu du

‘Urrats urratuak. Xabier Lete gogoan’ lana aurkeztu dute

Balea Zuria argitaletxeak argitaratutako liburu honek omenaldi berezia egin nahi dio Leteri. Guztira, hamar saiakera labur eta hamar hurbilketa biltzen ditu lan berriak. Hamar urte dira Xabier Lete hil zela, baina bere olerki eta kantuek, bere lanek eta bere gogoetek fruituak ematen jarraitzen dute. Bere argia ez da itzali, kontrakoa baizik. Izarren hautsa bezala, etengabe […]

Read More… from ‘Urrats urratuak. Xabier Lete gogoan’ lana aurkeztu dute

Ana Urkizak eta Begoña Durrutik ‘Paperezko ahozapietan idatzitako ipuinak’ bilduma plazaratu dute

Txikitasunari gorazarre egin nahi izan diote bildumak biltzen dituen ipuin labur-labur eta irudi iradokitzaileekin. Guztira 120 bat ipuin eta marrazkik osatzen dute lan berria. “Izerditan esnatu nintzen. Oraindik istripuan korapilatuta. Amak, baretu guran, lasai egoteko agindu zidan. Halako istripu bat hamar milatik bati bakarrik gertatzen zaiola eta. Eta nik, estatistiken barruan hartu nuen arnasa”. Estatistikak […]

Read More… from Ana Urkizak eta Begoña Durrutik ‘Paperezko ahozapietan idatzitako ipuinak’ bilduma plazaratu dute

Heriotza ardatz hartuta, ‘Amaren intxaurrak’ proiektua aurkeztu dute Pirritx, Porrotx eta Marimototsek

“Heriotzaren gaia, modu goxo eta alaian landu dugu familian, eskolan eta euskal herrietan partekatzeko”. Heriotza du ardatz Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek gaur, Iruñean aurkeztu duten Amaren intxaurrak izeneko proiektu berriak. Haurrek, familiek, eta oro har, komunitateak gaia lantzeko euskarri bat gehiago izan nahi du azken lan honek. “Heriotzaren gaia, modu goxo eta alaian landu […]

Read More… from Heriotza ardatz hartuta, ‘Amaren intxaurrak’ proiektua aurkeztu dute Pirritx, Porrotx eta Marimototsek

[BIDEOA] Aitziber Etxeberria idazleak ‘Olivetti’ izeneko eleberria aurkeztu du

“Liburua idaztea planteatu nuenean ikusten nuen gizartean, eta baita gure artean ere, askotan gizonezkoen bizitzari garrantzi gehiago ematen zaiola emakumezkoenari baino, emakumea beti bigarren plano batean geratzen da. Horrek zer pentsatua eman zidan”. Olivetti (Erein) du izenburua Aitziber Etxeberria (Zarautz, 1973) idazlearen laugarren nobelak. Donostian aurkeztu du gaur, eta Ingrid du protagonista nagusia. “Ingrid haserre […]

Read More… from [BIDEOA] Aitziber Etxeberria idazleak ‘Olivetti’ izeneko eleberria aurkeztu du

Xabier Lete gogoratzeko ziklo bat antolatu dute Iruñean

Azaroaren 23an Anjel Lertxundik eta Alex Gurrutxagak Xabier Lete, historiaren tabernan hitzaldia eskainiko dute, abenduaren 17an, berriz, Antton Valverderen kontzertua izango da. Xabier Lete hil zela hamar urte pasatu ondoren, Iruñeako Karrikiri elkarteak poeta eta kantari oiartzuarra omentzeko zikloa antolatu du Nafar Ateneorekin elkarlanean. Datorren astelehenean, hilak 23, izango da aurreneko hitzordua Iruñeako Kondestableko areto […]

Read More… from Xabier Lete gogoratzeko ziklo bat antolatu dute Iruñean

Kaixomaitia atariak Kontaketa Erotikoen Lehiaketa abiatu du

Abenduaren 21era arte jasoko dira lanak eta 2021eko otsailean jakitera emango dituzte irabazleen izenak. Aurten lehen aldiz, Kontaketa Erotikoen Lehiaketa antolatu dute kaixomaitia.eus atariko kideek, Elkar argitaletxearen babesean. Azaroaren 16tik abenduaren 21 bitartean jasoko dira lanak eta datorren urteko otsailean jakitera emango dituzte irabazleek izenak. Antolatzaileek iragarri dutenez, “sari ekonomiko garrantzitsuak” jasoko dituzte irabazleek. Hala, lehiaketan […]

Read More… from Kaixomaitia atariak Kontaketa Erotikoen Lehiaketa abiatu du

Mila Salterain Idazleak ‘Sasiola’ izeneko eleberri historikoa kaleratu du

Eleberriaren ardatza XVII. mendean, Durangaldean lan egiten zuen diru faltsutzaile talde bat da. Mila Salterain idazleak Alberdania argitaletxeko Jorge Gimenez Bech editorearekin batera, Sasiola izeneko eleberria aurkeztu du Donostian. Durangarra da Salterain, eta inguru horietan XVII. mendean gertatu zirenak dira, hain zuzen, Sasiola eleberri historikoan kontatzen dituenak. Gimenezek adierazi duenez, “talaia ugaritatik hurbil gintezke nobela […]

Read More… from Mila Salterain Idazleak ‘Sasiola’ izeneko eleberri historikoa kaleratu du

[BIDEOA] ‘Naparra. kasu irekia’ izeneko liburua aurkeztu du Jon Alonso idazleak

Egileak era bateko eta besteko iturrietara joz, ikerketa zabal eta sakon bati ekin dio Naparra. kasu irekia osatzeko. Alonsok 2016ko Tene Mujika beka irabazi zuen proiektu honekin. Jose Miguel Etxeberria Alvarez Naparra, Komando Autonomo Antikapitalistetako militantea eta Iparraldean errefuxiatua, 1980ko ekainaren 11n desagertu zen, norbaitek bahitua. Ordutik ez da haren gorpurik agertu, ez desagerketaren egile […]

Read More… from [BIDEOA] ‘Naparra. kasu irekia’ izeneko liburua aurkeztu du Jon Alonso idazleak

May Ayim eta Raymond Carver poeten antologia berriak dakartza Munduko Poesia Kaierak bildumak

Liburuak Garazi Ugaldek eta Harkaitz Canok itzuli dituzte. Kaier berri hauekin 36. zenbakira iritsi da bilduma. Munduko Poesia Kaierak bildumaren baitan, Susa argitaletxeak editatzen dituen azken bi aleak aurkeztu ditu: May Ayim alemanaren gainekoa eta Raymond Carver estatubatuarrarena. Autore bi hauekin 36. zenbakira iritsi da 2014ko martxoan abiatu zen bilduma. Beñat Sarasolak zuzentzen du proiektua […]

Read More… from May Ayim eta Raymond Carver poeten antologia berriak dakartza Munduko Poesia Kaierak bildumak