Mariasun Landaren obra aukeratu dute Klasikoen XIII. Irakurraldi Jarraiturako

Bilbo Zaharra euskaltegiko Forum-ak Landaren omenezko hiru hitzaldi antolatu ditu. Lehena gaur izango da, eta Patxi Zubizarretak eta Juan Kruz Igerabidek parte hartuko dute. Irakurketarako zaletasuna bultzatzeko asmoz, aurten ere Klasikoen Irakurraldi Jarraitua egingo dute azaroaren 17an, Bilboko Arriaga antzokian. Hamahirugarren edizio honetarako Mariasun Landa (Errenteria, 1949) idazlearen ipuinak hautatu dituzte. Hala, Bilbo Zaharra euskaltegiko […]

Read More… from Mariasun Landaren obra aukeratu dute Klasikoen XIII. Irakurraldi Jarraiturako

Donostia Hiriko Kutxa literatura-lehiaketaren 55. edizioko sariak banatu dituzte

Maialen Diaz eta Mikel Ayllon, euskarazko modalitateetan, eta Markel Hernandez eta Ruben Abella, gaztelaniazkoetan izan dira irabazleak. Denetara 638 lan aurkeztu dira aurtengo edizioan. Larunbat honetan ospatu da Maitena Salinasek aurkeztu duen Donostia Hiriko Kutxa Literatura lehiaketaren sari banaketa ekitaldia, Donostiako Antzoki Zaharrean. Antolatzaileen jakinarazi dutenez, guztira 683 lan izan dira 55. edizio honetara aurkeztu […]

Read More… from Donostia Hiriko Kutxa literatura-lehiaketaren 55. edizioko sariak banatu dituzte

[BIDEOA] Idoia Garzes idazleak ‘Mendiko gaitza’ izeneko liburua aurkeztu du

Egile lasarte-oriarrak Augustin Zubikarai nobela beka lehiaketa irabazi zuen iaz liburu honen proiektuarekin. Mendiko gaitza izenburupean dator Idoia Garzes (Lasarte-Orian, 1973) idazleak ondu duen lehen eleberria. Nobela beltz atipiko bat da, poliziakoa. Arlet Anaut da protagonista, asperger sindromea duen emakume gazte bat. “Oso emakume berezia da, besteentzat bitxiak diren pentsamenduak ditu, eta oro har ez […]

Read More… from [BIDEOA] Idoia Garzes idazleak ‘Mendiko gaitza’ izeneko liburua aurkeztu du

Literaktum jaialdia bertan behera geratu da, 2021ean bueltatzeko asmo sendoarekin

Azken ordura arte egiteko erabakia mantendu bada ere, jaialdia azaroaren 6tik 21era aurreikusita zegoen, azkenean ezinezkoa izango da eta datorren urtean berriro antolatzeko asmoa azaldu du antolakuntzak. Donostia Kulturak aurtengo Literaktum jaialdia atzeratzea erabaki du, erakunde publikoek Covid-19ari aurre egiteko ezarri dituzten azken neurrien ondorioz. Jaialdia azaroaren 6tik 21era bitartean egitea aurreikusita zegoen eta azken […]

Read More… from Literaktum jaialdia bertan behera geratu da, 2021ean bueltatzeko asmo sendoarekin

Literaturako Nobel Saria euskaratzeko Jokin Zaitegi saria martxan da

Parte hartu nahi duenak Louise Glück-en The Wild Iris poema-liburua euskaratu beharko du. Beste urtez batez, Jokin Zaitegi Sariketa deitu dute Arrasateko AED Elkarteak eta Elkar argitaletxeak Arrasateko idazlea gogoratzeko asmoz, eta hark literatura unibertsala euskaratzen egindako ahaleginari jarraitzeko. Itzulpengintza arloko sariketa hau Literaturako Nobel Saria irabazi duten autoreen lanak euskaratzea du xede. Suediako Akademiak […]

Read More… from Literaturako Nobel Saria euskaratzeko Jokin Zaitegi saria martxan da

‘Hitzak Hots’: bost emakume poetaren ahots musikatua liburu-DVDan

Itxaro Borda, Jule Goikoetxea, Tere irastortza, Miren Agur Meabe eta Arantxa Urretabizkaiaren ahotsak musikatu ditu Antton Valverdek. Antton Valverde musikariak Itxaro Borda, Jule Goikoetxea, Tere Irastortza, Miren Agur Meabe eta Arantxa Urretabizkaia musikatu zituen iazko abenduan Txillida Lekun eskaini zuen ikuskizunerako. Orain, bildutako uzta liburu eta DVD formatuetan jaso du Pamiela argitaletxeak, Hitzak Hots izenburupean. […]

Read More… from ‘Hitzak Hots’: bost emakume poetaren ahots musikatua liburu-DVDan

[BIDEOA] Toti Martinez de Lezeak ‘Egurra S.A’ intrigazko eleberria aurkeztu du

Liburu hau ontzea erronka bat izan da idazlearentzat, izan ere, oraingoan, eleberri historikotik aldendu eta gaurkotasuna duen istorio batera egin du jauzia. Egurra S.A (Erein) dugu Toti Martinez de Lezea idazlearen azken eleberria. Gaur aurkeztu du Donostian, eta Bilbora heltzen den familia baten gorabeherak kontatzen ditu. Familiak argitaletxe bat jarriko du martxan eta horrek senideen […]

Read More… from [BIDEOA] Toti Martinez de Lezeak ‘Egurra S.A’ intrigazko eleberria aurkeztu du

‘Bernardo Atxagaren sormen literarioa: memoria eta idazketa’ mintegia New Yorkeko City University-n

Mari Jose Olaziregik eskainiko du mintegia. Aurten hamar urte bete ditu Etxepare Euskal Institutuak City University of New York-en (CUNY) sortutako Bernardo Atxaga katedrak. Hori dela eta, katedra idazle asteasuarraren obrari buruzkoa izango da aurten, Bernardo Atxagaren sormen literarioa: memoria eta idazketa izenpean, eta gaurtik hasita, Mari Jose Olaziregik emango du mintegia. Olaziregi Euskal Filologian […]

Read More… from ‘Bernardo Atxagaren sormen literarioa: memoria eta idazketa’ mintegia New Yorkeko City University-n

Literaturaz eta oro har kulturaz gozatzeko, Literatur Amuak jaialdia antolatu dute Ondarroan

Aurtengo egitarauan literatura, sormena, dantza, bertsolaritza, musika eta zinema uztartuko dira. Emanaldi guztietarako sarrerak edo gonbidapenak beharko dira, aforoa kontrolatu ahal izateko. 2020ko Literatur Amuak jaialdia aurkeztu du Ondarroako Udalak. Euskara Batzordeak argi izan du urteetan egutegian finkatzen doan jaialdiak aurten ere bere lekua izan behar zuela, nahiz eta Covid-19ak eragindako egoerak asko baldintzatu duen […]

Read More… from Literaturaz eta oro har kulturaz gozatzeko, Literatur Amuak jaialdia antolatu dute Ondarroan

Lander Garrok irabazi du Augustin Zubikarai saria

Garrok urte guztia izango du proiektutik abiatuta liburua idazteko. Horren ostean Elkar argitaletxearekin kaleratuko du liburua, eta datorren urteko Literatur Amuak jaialdian aurkeztuko du. Lander Garrok irabazi du Ondarroako Udalak Elkar argitaletxearekin batera, urtero antolatzen duen Augustin Zubikarai nobela beka lehiaketa. Guztira, 29 proiektu aurkeztu dira lehiaketara eta Garrok aurkeztutako proiektua saritzea erabaki du Ana […]

Read More… from Lander Garrok irabazi du Augustin Zubikarai saria