Zigor Garrok ‘Neskamearen ipuina’ eleberri distopikoa euskaratu du

Eleberriak gizarte distopiko bat deskribatzen du, “gure gizarteko muturreko karikatura bat da eta aldi berean pertsonaiaren barne mundua eta nola aurre egiten dion halako muturreko egoera bati”. Margaret Atwooden Neskamearen ipuina izeneko eleberria euskaratu du Zigor Garrok. Lehenengo aldia da idazle kanadarraren lan bat euskarara ekartzen dela eta Garrorentzat “ohore” bat izan da, “idazle handia […]

Read More… from Zigor Garrok ‘Neskamearen ipuina’ eleberri distopikoa euskaratu du

[BIDEOA] Iñaki Irasizabal idazleak ‘Arrakastaren aparrak’ izeneko nobela beltza aurkeztu du

Idazle bizkaitarrak harreman familiarrak eta kazetaritzaren argi ilunak landu ditu batez ere, liburu berri honetan. Iaz, lehen ipuin bilduma Zorioneko familia izenpean ondu ondoren, nobela beltzera bueltatu da Iñaki Irasizabal idazlea. Arrakastaren aparrak jarri dio izena Elkar argitaletxearen eskutik argitaratu duen lan berriari, eta eleberri “arina” idatzi duela adierazi du. Bertan, “gauza asko” gertatzen direla […]

Read More… from [BIDEOA] Iñaki Irasizabal idazleak ‘Arrakastaren aparrak’ izeneko nobela beltza aurkeztu du

Eider Rodriguez eta Lander Garro Etxepare Itzulpengintza Sariaren irabazleak

Sarituak aukeratzerako orduan, epaimahaiak itzulpenen kalitatea izan du kontuan, baita argitaletxeak egin duen sustapen lana ere. Etxepare Laboral Kutxa Itzulpengintza sariaren seigarren edizioko lan saritua, Eider Rodriguezek (Errenteria, 1977) idatzitako Bihotz Handiegia ipuin bildumaren gaztelerarako itzulpena izan da: Un corazón demasiado grande. Rodriguez bera eta Lander Garro (Errenteria, 1975) itzultzaileak izan dira garaile. Bartzelonan egoitza […]

Read More… from Eider Rodriguez eta Lander Garro Etxepare Itzulpengintza Sariaren irabazleak

Uxue Alberdik Euskadi Literatura Saria irabazi du ‘Kontrako eztarritik’ saiakeragatik

Idoia Santamariak itzulpengintza saria jaso du Ingeborg Bachmannen Aldibereko lana euskaratzeagatik, Aixa de la Cruzi gaztelerazko literaturako saria eman diote Cambiar de idea lanagatik eta Borja Barraguek gaztelerazko saiakerakoa eraman du, Larga vida social a la democracia saioagatik. Joan den astean eman zituzten ezagutzera Euskadi Literatura Sarietako aurreneko hiru irabazleak. Gaur, berriz, gainerako lauak ezagutzera […]

Read More… from Uxue Alberdik Euskadi Literatura Saria irabazi du ‘Kontrako eztarritik’ saiakeragatik

Karmele Jaiorentzat Euskarazko Literatura Euskadi saria

Aitaren etxea eleberriagatik eman diote saria Jaiori. Iñigo Astizek, berriz, Euskarazko Haur eta Gazte Literatura saria eraman du eta Miren Asiainek Ilustrazio saria. Eusko Jaurlaritzak gaur iragarri ditu Euskadi Literatura sarien lehen irabazleak: Euskarazko Literaturaren atalean, Karmele Jaio idazleari eman diote saria Aitaren etxea eleberriagatik. Euskarazko Haur eta Gazte Literaturako lanen atalean, berriz, Iñigo Astizentzat […]

Read More… from Karmele Jaiorentzat Euskarazko Literatura Euskadi saria

Loraldia Udagoienak ‘Hariak’ ikuskizuna eskainiko du, memoria eta isiltasuna oinarri

Yoseba Peña idazlearen nobela batetik abiatuta sortu da Hariak sentikaria. Emakumea, memoria eta isiltasuna dira osagai nagusiak. Rafa Ruedak, Iraia Eliasek, Nahikari Gabilondok eta Yoseba Peñak Hariak ikuskizuna eskainiko dute urriaren 10ean Bilboko Itsasmuseum-en. Emanaldiak lau emakumeren bizitza-pasarteak hartuko ditu kontagai, bertso, testu literario, kanta eta ikus-entzunezkoen bidez. Loraldia Udagoiena Festibalean, gainera, Maria Teresa Verdes […]

Read More… from Loraldia Udagoienak ‘Hariak’ ikuskizuna eskainiko du, memoria eta isiltasuna oinarri

Euskal Herrian literatura beltza sustatzeko (H)ilbeltza beka martxan

2020ko abenduaren 4ra arte egongo da sormen lanak aurkezteko epea zabalik. Baztango Udalak, (H)ilbeltza elkarteak eta Txalaparta argitaletxeak elkarlanean, euskal literatura beltza hedatu eta munduko literatura beltza euskaratzeko, 2021ko (H)ilbeltza beka jarri dute martxan. Antolatzaileek azaldu dutenez, deialdi honetara sormenezko narratiba lanak (eleberri edo ipuin-bildumak) aurkeztu beharko dira eta horien kalitatea, aberastasuna eta genero beltzekoak […]

Read More… from Euskal Herrian literatura beltza sustatzeko (H)ilbeltza beka martxan

[BIDEOA] Amatasunetik ondu du Leire Bilbao idazleak ‘Etxeko urak’ poema liburu berria

Amatasunetik bai, baina ez amatasun idiliko batetik idatzita, ezta amatasunaren ukaziotik ere. Leire Bilbaok (Ondarroa, 1978) Etxeko urak (Susa) izeneko liburua aurkeztu du gaur Donostian. Amatasunetik idatzi du Ondarroako idazleak eskuartean dugun helduentzako poema bilduma berria. Amatasunetik bai, baina ez amatasun idiliko batetik idatzita, ezta amatasunaren ukaziotik ere. Badira pozak eta minak, badago samurtasuna eta […]

Read More… from [BIDEOA] Amatasunetik ondu du Leire Bilbao idazleak ‘Etxeko urak’ poema liburu berria

Miren Agur Meabe idazlea Bruselako Transpoesie jaialdian izango da

Idazle lekeitiarra Zoom bidezko poema irakurraldi batean izango da bihar. Transpoesie poesia jaialdiak 10 urte beteko ditu aurten. Hizkuntzen Europako Egunaren (irailak 26) inguruan antolatzen den zita honetan Europa osoko idazleen lanak erakutsiko dira euren jatorrizko hizkuntzetan; euskara ere tarteko, Miren Agur Meabe idazlearen poemen bitartez. Halaber, poesia irakurraldiak, hitzaldiak eta mahai inguruak ere izango […]

Read More… from Miren Agur Meabe idazlea Bruselako Transpoesie jaialdian izango da

‘Zeu irakurle, gu kontalari’ haurrentzako jarduera aurkeztu dute

Irakurzaletasuna eta euskara modu ludikoan bultzatzeko xedea du ekimen berriak. Donostia Kulturak udazken honetan Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako haurrei zuzendutako jarduera berri bat sortu du irakurzaletasuna eta euskara modu ludikoan bultzatzeko xedearekin. 45 minutuko saioetan tarte bat egongo da haurrek irakurtzeko eta beste bat kontalariaren txisteak, asmakizunak edota ipuinak entzuteko. Kontalaria haur bakoitzaren […]

Read More… from ‘Zeu irakurle, gu kontalari’ haurrentzako jarduera aurkeztu dute