Nafarroako Liburutegiaren eta Liburutegi Sarearen urteurrenak ospatzeko egitarau oparoa prest

Erakusketak, hitzaldiak, antzerkia eta zinema barne hartuko dituen programa zabala atondu dute. 1870. urtean ireki zituen ateak Nafarroako Liburutegiak Iruñean. Liburutegi Sareak berriz, 1970ean, Altsasu eta Miranda Argako lehen liburutegien irekierarekin batera. Gaur egun 93 liburutegi daude Nafarroan. 150. eta 70. urteurrenak ospatzea erabaki dute orain eta, horretarako, erakusketak, hitzaldiak, antzerkia eta zinema barne hartuko […]

Read More… from Nafarroako Liburutegiaren eta Liburutegi Sarearen urteurrenak ospatzeko egitarau oparoa prest

Jon Arretxek eta Unai Elorriagak XXI. mendeko literaturari buruzko eztabaidan parte hartuko dute gaur, Bilbon

Euskal Literaturaren Mugak izeneko topaketa Bilboko Bidebarrietako liburutegiko areto nagusian izango da, arratsaldeko 19:00etan. Sarrerak gonbidapenarekin eskuratu beharko dira bilbaokultura.eus webgunearen bidez. Jon Arretxe eta Unai Elorriaga idazleek XXI. mendeko literaturari buruzko solasaldian parte hartuko dute gaur, Bilboko Bidebarrieta Kulturgunean, Lutxo Egiaren gidaritzapean. Euskal Literaturaren Mugak izeneko topaketa Bidebarrietako liburutegiko areto nagusian izango da, arratsaldeko […]

Read More… from Jon Arretxek eta Unai Elorriagak XXI. mendeko literaturari buruzko eztabaidan parte hartuko dute gaur, Bilbon

[BIDEOA] 90eko hamarkadan gazte izan zen belaunaldiaren bizipenak bildu ditu Mikel Sotok

Idazleak kontzientzia politikoa iratzartzea, borroka-urteak, atxilotze, tortura eta kartzelaren esperientziak kontatu ditu Suak pizten direnean izeneko poema liburu berrian. Hamahiru urtez Txalaparta argitaletxean editore lanetan aritu ondoren, bere lehen sorkuntza-lana kaleratu du Mikel Sotok (Iruñea, 1978) Suak pizten direnean (Elkar) izenpean. Kontzientzia politikoa iratzartzea, borroka-urteak, atxilotze, tortura eta kartzelaren esperientziak kontatu ditu poema liburu berrian. […]

Read More… from [BIDEOA] 90eko hamarkadan gazte izan zen belaunaldiaren bizipenak bildu ditu Mikel Sotok

Inoizko partaidetzarik handiena 2019ko Azkue Literatura sarietan

Guztira 568 lan aurkeztu dira aurtengo lehiaketan, iaz baino 433 gehiago. Epaileek azpimarratu dutenez, “lan bereziak” aurkeztu dira edizio berrira, “hausnarketarako joera dutenak”. 2019ko Resurreccion Maria Azkue Literatura sariak banatu dira gaur, Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan. Akademiak berak eta BBK-k 1991etik antolatzen dituzten sari hauek eta idazle gazteak literatura mundura erakartzea dute helburu nagusi. Bi genero […]

Read More… from Inoizko partaidetzarik handiena 2019ko Azkue Literatura sarietan

[BIDEOA] Denda baten kronika literarioa ondu du Uxue Alberdi idazleak ‘Dendaostekoak’ liburuan

Alberdik inoiz idatzi duen libururik umoretsuena dela aitortu du, “karnabal bat da, disparate eder bat, festa bat. Ez dago espaziorik malenkoniarentzat”. Denda baten kronika literarioa dakar Uxue Alberdi (Elgoibar, 1084) idazleak Dendaostekoak izeneko liburu berrian. Leire Lopez Susa argitaletxeko editoreak gaur Donostian egin duten aurkezpenean adierazi duenez, “dendari birekin izandako elkarrizketetatik jasotako informazioa antolatzeko, idazlearen […]

Read More… from [BIDEOA] Denda baten kronika literarioa ondu du Uxue Alberdi idazleak ‘Dendaostekoak’ liburuan

Pako Sudupek ‘Emilio Lopez Adan: euskal iraultza libertarioaren pentsalari’ liburua aurkeztu du

“Lopez Adanen jarduera bereziki intelektualera hurbilpen bat da liburu hau”. Pako Sudupek Emilio Lopez Adan: euskal iraultza libertarioaren pentsalari izeneko liburua argitaratu du UEU eta EHUren eskutik. Idazleak Emilio Lopez Adanen borroka eta ideien berri emanez, euskal orainaldiari eta etorkizunari ekarpen xume bat egin nahi izan die lan berri honekin, “jakina, liburu honetan ez dago […]

Read More… from Pako Sudupek ‘Emilio Lopez Adan: euskal iraultza libertarioaren pentsalari’ liburua aurkeztu du

[BIDEOA] Bidasoan gora oinez egindako bidaia baten kontakizuna dakar Eneko Aizpurua idazleak bere azken liburuan

Tene Mujika bekari esker kaleratu du Aizpuruak Bidasoan gora liburua Elkar argitaletxearekin. Eneko Aizpurua, Lazkaon jaio eta Iruñean bizi den idazleak Bidasoan gora izeneko liburua aurkeztu du gaur. Lan berriak Bidasoan gora oinez egindako bidaia baten kontakizuna dela azaldu du egileak, “bidean galdutakoen, arrotz etorri eta arrotz joandakoen arrastoaren bila egindako ibilbide baten kontakizuna da”. […]

Read More… from [BIDEOA] Bidasoan gora oinez egindako bidaia baten kontakizuna dakar Eneko Aizpurua idazleak bere azken liburuan

[BIDEOA] ‘C’est la vie kantatzen dute zaharrek’ eleberria aurkeztu du Karlos Zabalak

Helduentzako bere lehen eleberrian, idazleak umorea baliatu du Anton Pla protagonistaren abenturak kontatzeko. Karlos Zabala (Irun, 1963) idazleak helduentzako bere lehen eleberria kaleratu du C’est la vie kantatzen dute zaharrek izenburupean. Zabala itzultzaile gisa da batez ere ezaguna, bi aldiz irabazi baitu Euskadi Saria arlo horretan. Horrez gain, poema-liburu bat eta haur literaturako pare bat […]

Read More… from [BIDEOA] ‘C’est la vie kantatzen dute zaharrek’ eleberria aurkeztu du Karlos Zabalak

[BIDEOA] Maddi Ane Txoperena da aurtengo Igartza sariaren irabazlea

Ez erran inori eleberri proiektuarekin jaso du Txoperenak 23. edizioko Igartza saria, idazle gazteei beren proiektua garatzeko ematen den beka da eta Beasaingo Udalak, CAF enpresak eta Elkar argitaletxeak antolatzen dute. XXIII. Igartza Literatura Beka sariaren edizioko irabazlea Maddi Ane Txoperena (Hendaia, 1994) dugu Ez erran inori proiektuarekin, hala erabaki baitu Ana Jakak, Irati Jimenezek eta […]

Read More… from [BIDEOA] Maddi Ane Txoperena da aurtengo Igartza sariaren irabazlea

Asel Luzarraga: “Ezkerraren kontraesanak ageri dira liburuan”

Asel Luzarragak Bahiketa, bere bederatzigarren nobela argitaratu du Txalaparta argitaletxearen eskutik. Zientzia fikziotik aldendu eta istorio errealista bat ondu du oraingoan idazle bizkaitarrak. Honetan oroimenaren ahuleziaz, iraganaren mamuez, traizio txikiez eta kontzientzia txarrez mintzo da Luzarraga. […]

Read More… from Asel Luzarraga: “Ezkerraren kontraesanak ageri dira liburuan”