[Bideoa] Eva Perez-Ponsek ‘Zaharkitze programatua’ poesia liburua aurkeztu du

Perspektiba feminista batetik heldu dio liburuari Lemoako idazleak. Perez-Ponsek Blas de Otero-Bilbo Uria nazioarteko poesia saria irabazi zuen iaz lan honekin. Zaurgarritasuna da Zaharkitze programatua liburuko poemak zipriztintzen dituen gaia, izan ere, gorputzak presentzia handia du Eva Perez-Ponsek (Lemoa, 1996) idatzitako liburuan. Hala, egileak garai hauetan prekarizazio egoerak geroz eta bortitzagoak direla mahaigaineratu nahi izan […]

Read More… from [Bideoa] Eva Perez-Ponsek ‘Zaharkitze programatua’ poesia liburua aurkeztu du

‘Sano erradikal’ poema liburua aurkeztu du Isa Diaz idazleak

Poetak heteronormatibitatearen etikatik askatzeko kantua eskaini nahi izan duela aitortu du, “festarako deia luzatzeaz batera, askapen hori irri algaran bilduta gauzatu beharra ikusten baitut, ilargia labe gainean dugularik, hau da, giro pozgarrian, zaratatsuan eta bero-beroan”. Isilune luze baten ondoren dator Isa Diaz (Laudio, 1988) idazleak, gaur, Donostian aurkeztu duen Sano erradikal poema liburua. Jorge Gimenez […]

Read More… from ‘Sano erradikal’ poema liburua aurkeztu du Isa Diaz idazleak

Jon Gerediagak Xabier Lete Euskarazko Nazioarteko V. Poesia Saria jaso du

Poeta eta antzerkigile bilbotarrak Natura berriak obrarekin irabazi du lehiaketa. Jon Gerediagaren Natura Berriak lanak irabazi du Xabier Lete Euskarazko Nazioarteko V. Poesia lehiaketa. Saria emateko ekitaldia Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean egin zuten atzo arratsaldean. Sarituak Jose Ramon Anda eskultorearen obra bat eta 12.000 euro jaso ditu. Alex Gurrutxaga idazleak Leteren poemak irakurrita eman zioten […]

Read More… from Jon Gerediagak Xabier Lete Euskarazko Nazioarteko V. Poesia Saria jaso du

Miren Agur Meaberen ‘Itsasoaren atea’ nobelak irabazi du Mikel Zarate haur literatura saria

Epaimahaiak kontakizunaren hari guztiak “bikain josteko abilezia” azpimarratu du, eta “hizkuntza jori, dotore eta adierazkorra”. Miren Agur Meabek idatzitako Itsasoaren atea nobelak irabazi du 2020ko Mikel Zarate haur literatura saria. Hala erabaki du Leire Bilbaok, Julen Gabiriak eta Xabier Mendigurenek osatutako epaimahaiak. Lekeitioko idazleak 3.000 euroko saria jasoko du eta liburua, berriz, Elkar argitaletxeak kaleratuko […]

Read More… from Miren Agur Meaberen ‘Itsasoaren atea’ nobelak irabazi du Mikel Zarate haur literatura saria

Sandra Garaioak eta Itziar Otegik irabazi dute haurrentzako albumak sortzeko ‘Etxepare saria’

Saritutako lana Pamiela argitaletxeak argitaratuko du, euskaraz, 2020ko udazkenean. Sandra Garaioa (Donostia, 1993) ilustratzaileak eta Itziar Otegi (Oiartzun, 1972) idazleak haurrentzako albumak sortzeko Etxepare saria irabazi dute Lorerik gorriena lanarekin. Orotara 35 lan aurkeztu dira eta antolatzaileen arabera, “inoizko ediziorik emankorrena” izan da. Album irabazleak “gutako bakoitzaren bizitzan gertakari handiek duten zama nabarmentzen digu, norberaren beldurrek, edo besteengandik jasotzen ditugunak, zenbateraino […]

Read More… from Sandra Garaioak eta Itziar Otegik irabazi dute haurrentzako albumak sortzeko ‘Etxepare saria’

Iluntasunetik argitasunera doan bidaia Miren Agur Meabe eta Ane Pikazaren eskutik

Lekeitioko idazleak eta Bilboko ilustratzaileak Begiak zerumugan izeneko poesia liburu ilustratua aurkeztu dute. “Paisaiak sentimendu bihurtzen dituen liburua” da Antxiñe Mendizabal Elkar argitaletxeko editorearentzat, gaur, Miren Agur Meabe (Lekeitio, 1962) idazleak eta Ane Pikaza (Bilbo, 1984) ilustratzaileak aurkeztu dutena. Begiak zerumugan jarrita, haize-arrosa batek gidaturiko bidaia proposatzen digute Meabek eta Pikazak, “jolas batean bezala, poemetako […]

Read More… from Iluntasunetik argitasunera doan bidaia Miren Agur Meabe eta Ane Pikazaren eskutik

[Bideoa] Oier Guillan idazleak ‘VHS’ izeneko nobela aurkeztu du

Eleberria Victor aktorearen heriotzarekin hasten da, pertsonaia auto istripuz hiltzen da, pailazo sudurra jantzita eta, kasik 20 urte geroago, Ilehoriak detektibe emozional bat kontratatuko du heriotza hura ikertzeko. Oier Guillan (Donostia, 1975) idazle eta antzerkigileak duela bi urte eman zuen argitara bere lehen nobela Zauri Bolodia (Txalaparta) izenpean; Susa argitaletxearekin argitaratu du orain bigarrena: VHS. […]

Read More… from [Bideoa] Oier Guillan idazleak ‘VHS’ izeneko nobela aurkeztu du

‘Udako ipuinen ordua’ heldu da Donostiara

Uztailaren 1etik aurrera, astelehenetik ostiralera goizeko 10:00etan Ipuinaren Ordua euskaraz modu birtualean eskainiko da. Donostia Kulturak uda honetan haurrei eta familiei zuzendutako jarduera berri bat sortu du irakurzaletasuna bultzatzeko xedearekin: Udako ipuinaren ordua. Hala, uztailean eta abuztuan haurrek egunero ipuin berri bat entzunez gozatzeko aukera izango dute. Eskarmentu handiko narratzaile taldea osatu da Lur Kortaren […]

Read More… from ‘Udako ipuinen ordua’ heldu da Donostiara

[Bideoa] Jon Fernandezek ‘Pentsioen geroa’ liburua aurkeztu du

Pentsioen geroa izenpean, Aleka bildumaren bederatzigarren alea aurkeztu dute gaur, Jon Fernandez Berria egunkariko kazetari eta saiakeraren egileak, Jakinek eta Elkarrek. Urte batzuk dira pentsioei buruzko gaia Aleka bilduman lantzeko asmoa agertu zutela. Xabier Eizagirre Jakineko erredakzio buruaren arabera, puri-purian dagoen gaia da, denborak aurrera egin ahala, indar handiagoa hartu duena. “2018ko hasieran, pentsiodunen mugimendu […]

Read More… from [Bideoa] Jon Fernandezek ‘Pentsioen geroa’ liburua aurkeztu du