Aitor Fresnedok euskaratutako ‘Zaldi Zoro’ liburua aurkeztu du Ataramiñek

Siux nazioko tribuetako bat da oglala, eta Zaldi Zoro herri horrek eman duen buruzagi nabarietako bat da. Hala, Zaldi Zororen biografia dramatizatua da liburu hau eta zurien artean, Siux Gerrak bezala ezagunak diren testuinguruan jarriko gaitu kontakizunak. Zaldi Zoro liburua Mari Sandoz idazleak argitaratu zuen 1942an, eta orain Aitor Fresnedok ekarri du euskarara Ataramiñe argitaletxearen […]

Read More… from Aitor Fresnedok euskaratutako ‘Zaldi Zoro’ liburua aurkeztu du Ataramiñek

Jule Goikoetxeak, Lore Lujanbiok, Zuriñe Rodriguezek eta Estitxu Garaik ‘Euskal demokrazia patriarkala’ liburua aurkeztu dute

Egileek euskal demokrazia patriarkala lau dimentsiotan aztertu dute: lan ordaindua, lan ez ordaindua, estatuaren ongizate erregimena eta espazio politiko-publikoa. Euskal demokrazia patriarkala (Eztabaida bilduma, Elkar) liburua aurkeztu dute Jule Goikoetxeak, Lore Lujanbiok, Zuriñe Rodriguezek eta Estitxu Garaik. Ikerketa lan honetan Euskal Herriko patriarkatu neoliberalaren ezaugarri estrukturalak eta patriarkatu neoliberalak emakumeen eta gizonen ongizatean, boteretzean eta […]

Read More… from Jule Goikoetxeak, Lore Lujanbiok, Zuriñe Rodriguezek eta Estitxu Garaik ‘Euskal demokrazia patriarkala’ liburua aurkeztu dute

[Bideoa] Irene Solaren ‘Nik kantatu eta dantza egiten du mendiak’ liburua euskaratu du Joxan Elosegik

Idazleak eleberri honen aukera baliatu du ikuskera eta ahotsari buruz gogoeta egiteko. Irene Sola idazle katalanak Joxan Elosegi itzultzailearekin eta Jorge Gimenez Bech Alberdaniako editorearekin batera, Nik kantatu eta dantza egiten du mendiak izeneko eleberria aurkeztu du Donostian. Bi heriotza bortitz jasaten dituen familia baten inguruan josi du idazleak narrazioa, bertan irudiak txertatuz, poemak, beste […]

Read More… from [Bideoa] Irene Solaren ‘Nik kantatu eta dantza egiten du mendiak’ liburua euskaratu du Joxan Elosegik

‘Bidegileak’ bildumaren azken lau aleak kaleratu dituzte

Joxe Arratibel Zurutuza, Miren Jone Azurza Aristegieta, Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi eta Xole Erbili Arbilla dira Bidegileak sortako protagonista berriak. Argitalpen berri hauekin 33 urte bete dituen proiektu honi amaiera eman nahi diote. Bidegileak bildumaren azken lau aleak aurkeztu dituzte gaur, Donostiako Tabakaleran. Liburuxka berri hauekin, 33 urte bete dituen proiektu honi amaiera eman […]

Read More… from ‘Bidegileak’ bildumaren azken lau aleak kaleratu dituzte

[Bideoa] Amaia Telleriak ‘Haize-lekuak’ eleberria aurkeztu du

Idazleak muinean bere amonaren umetako oroitzapenak dituen kontakizun bat ondu du, Gerra Zibilean girotuta. Amaia Telleria idazleak, Jorge Gimenez Bech Alberdania argitaletxeko editorearekin, Haize-lekuak izeneko eleberria aurkeztu du, gaur, Donostian. Idazle gaztea da Telleria, baina dagoeneko hainbat sari jaso ditu narrazio laburraren alorrean, haien artean Errenteria Hiria saria. Bere ibilbidean lehen aldiz egin du eleberrirako […]

Read More… from [Bideoa] Amaia Telleriak ‘Haize-lekuak’ eleberria aurkeztu du

Eneritz Artetxe, Kepa Errasti eta Galder Perezen antzezlanak Ganbila bilduman

Ganbila proiektuak euskal teatroaz ikuspegi zabala ematea du helburu. Susa argitaletxeak eta EHAZE Antzerkizale elkarteak Ganbila antzerki bildumako hiru liburu berri aurkeztu dituzte: Eneritz Artetxe eta Dxusturi Teatroaren Isiltasuna, Kepa Errasti eta Xake Produkzioak konpainiaren Mami Lebrun eta Galder Perezen Hiru geltoki lurrun. Oier Guillan idazle eta antzerkigileak koordinatzen du Ganbila proiektua eta euskal teatroaz […]

Read More… from Eneritz Artetxe, Kepa Errasti eta Galder Perezen antzezlanak Ganbila bilduman

[Bideoa] Alex Gurrutxagak ‘Xabier Lete. Aberriaren poeta kantaria’ saiakera plazaratu du

“Saiakera honek talaia askotatik begiratzen die Leteren mundu poetikoari eta sorkuntza lanari”. Alex Gurrutxaga (Zarautz, 1988) idazleak, Jorge Gimenez Bech Alberdania argitaletxeko editoreak lagunduta, Xabier Lete. Aberriaren poeta kantaria izenburuko saiakera aurkeztu du, gaur, bideokonferentzia bidez. Liburuaren sorburuan idazleak aurten irakurri duen doktore tesia dago, baina tesiaren presentzia soil-soilik ikerketa mailaren gorentasun eta zorroztasunean sumatzen […]

Read More… from [Bideoa] Alex Gurrutxagak ‘Xabier Lete. Aberriaren poeta kantaria’ saiakera plazaratu du

Euskal Herriko pentsamenduaren hamabost mendetako historia aztergai Joxe Azurmendiren liburu berrian

Erdi Arotik XX. mende hasiera arteko euskal pentsamendua jasotzen du liburuak. Euskal Herriko pentsamenduaren eta eskolen historia arakatzen urteak eman ditu Joxe Azurmendi pentsalariak (Zegama, 1941), han-hemen argitaratutakoa batzen eta aztertzen, eta lan eskerga horren emaitza da EHUko Joxe Azurmendi Katedraren eta Jakinen elkarlanari esker argitaratu berri den Pentsamenduaren historia Euskal Herrian. Eskolaren eta gogoetaren […]

Read More… from Euskal Herriko pentsamenduaren hamabost mendetako historia aztergai Joxe Azurmendiren liburu berrian

[Bideoa] Oihane Amantegik ‘Ibaiertzeko ipuina’ bere lehenengo eleberria kaleratu du

Heriotza zortzi urteko haur baten begietatik kontatu du idazleak. Amerikako Estatu Batuetako hegoaldean, Ochlockonee ibaiertzean, kokatu du Oihane Amantegi (Zornotza, 1985) idazle eta antropologoak Ibaiertzeko ipuina (Elkar) bere estreineko eleberria, “zehazten ez den garai ia mitiko batean”. Bertan eztia biltzen duten nekazari zuri pobreak eta ibaian bainatzen diren andre beltz mardulak bizi dira, eta horien […]

Read More… from [Bideoa] Oihane Amantegik ‘Ibaiertzeko ipuina’ bere lehenengo eleberria kaleratu du

[Bideoa] Kartzelako soinu bandak

Karlos Gorrindok ‘Funanbulistaren beldurra’ eleberria aurkeztu du. Joseba Sarrionandiak egin dio hitzaurrea liburuari. Karlos Gorrindo (Gernika, 1958) idazleak kartzelan bizitakoak jaso ditu, gaur aurkeztu duen Funanbulistaren beldurra izeneko liburuan. 1980an ETAko kide izateagatik espetxean sartu zuten eta bertan 16 urte eman zituen. Inazio Mujika Erein argitaletxeko editorearen arabera, “oso gutxitan eman da espetxean bizitzen denaren […]

Read More… from [Bideoa] Kartzelako soinu bandak