Bost ipuin Julen Belamunoren ‘Hotz industriala’ izeneko liburu berrian

“Pertsonaiek ezinegona sortzen dien zerbait daukate, askotan iraganetik datorren zama bat da, lehenago gertatutako zerbaitek orain ondorioak dituelako, edo ahaztu nahi duten zerbaitek jarraitzen dituelako”. Bost ipuinez osatuta dator Julen Belamunoren (Azpeitia, 1959) Hotz industriala, (Susa) idazlearen bigarren ipuin bilduma. Hotz industriala izenekoa dugu aurreneko ipuina, liburuari ere izenburua ematen diona. Pabiloi industrial batean lan […]

Read More… from Bost ipuin Julen Belamunoren ‘Hotz industriala’ izeneko liburu berrian

[Bideoa] ‘Gezurren habia’ gazteentzako eleberria aurkeztu du Jabi Elortza idazleak

Orain arte idatzitako liburuekin, nerabeen artean irakurzaletasuna bultzatu nahi du Bilboko idazleak. Gezurren habia (Elkar) dugu Jabi Elortza (Bilbo, 1973) idazleak, gaur goizean, bideokonferentzia bidez aurkeztu duen gazteentzako eleberria. Idazlea izateaz gain, Elortza irakaslea ere bada, ondo ezagutzen ditu nerabeak eta asko edaten du ikasleek kontatzen diotenetik. Horrela ondu zituen Kinito egunak (2017) eta Sara […]

Read More… from [Bideoa] ‘Gezurren habia’ gazteentzako eleberria aurkeztu du Jabi Elortza idazleak

Maddi Ane Txoperena: “Lapurdin eta Frantzian neskame aritu ziren emakumeen errealitatea islatu nahi izan dut”

(Musika: Joseba Irazoki – Euria ari du) Maddi Ane Txoperena (Hendaia, 1994) idazle, bertsolari eta kazetariak bere lehen liburua aurkeztu du:  Ene baitan bizi da (Elkar) eleberria. Lan honetarako, literaturan gutxitan landu izan den gaia izan du hizpide:  1940 eta 1970 urteen artean Ipar Euskal Herrira eta Frantziako beste hainbat tokitara lanera joandako emakumeen bizipenak. […]

Read More… from Maddi Ane Txoperena: “Lapurdin eta Frantzian neskame aritu ziren emakumeen errealitatea islatu nahi izan dut”

[Bideoa] ‘Aralar. Mundua leku den lurra’ dokumentala liburu formatuan aurkeztu dute

Lorea Agirre eta Idurre Eskisabel idazleen testuekin eta Iban Toledoren fotogramekin osatutako liburua da Aralar. Mundua leku den lurra. Lau urte atzera egin behar dugu eskuartean dugun Aralar. Mundua leku den lurra (Erein) izeneko liburuaren hastapena ezagutzeko. Landarlan ingurumen elkarte ekologistako kide batzuek zuten kezka batetik abiatu zen proiektua, “Aralarko Natur Parkearen zaintza kaxkarraren ondorioz […]

Read More… from [Bideoa] ‘Aralar. Mundua leku den lurra’ dokumentala liburu formatuan aurkeztu dute

Historia hurbilaz idazteko Tene Mujika beka martxan

Proiektuak 2020ko abenduaren 9ra arte aurkeztu ahal izango dira helbide honetara: artxiboa@deba.eus Euskal Herriko historia hurbilaren ezagutza zabaltzeko eta euskal literatura aberasteko asmoz, XV. Tene Mujika beka jarri dute matxan Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak, horretarako parte hartu nahi duenak, gure herriaren azken 70-60 urteetan izandako pertsona, talde, gertakari edo mugimenduren bati buruzko liburuak egiteko […]

Read More… from Historia hurbilaz idazteko Tene Mujika beka martxan

Anjel Lertxundik ‘Gilles de Rais’ liburua aurkeztu du

“Eleberri labur zeharo umotua da Lertxundik dakarkiguna, inguru tragiko batean gauzatzen den peripezia batzuetan lazgarria, beste batzuetan groteskoa, inoiz komikoa ere bai”. Anjel Lertxundi (Orio, 1948) idazleak, Jorge Gimenez Bech Alberdania argitaletxeko editoreak lagunduta, Gilles de Rais eleberria aurkeztu du, gaur bideokonferentzia bidez. Argitalpen berri honekin Lertxundik fikzioaren bidea berreskuratu du hiru urteren ostean, izan […]

Read More… from Anjel Lertxundik ‘Gilles de Rais’ liburua aurkeztu du

Forugh Farrokhzad eta June Jordan poeten antologia berriak dakartza Munduko Poesia Kaierak bildumak

(argazkiak: Jon Urbe – Foku eta  Marisol Ramirez – Foku) Liburuak Miren Agur Meabek eta Ane Garcia Lopezek itzuli dituzte. Kaier berri hauekin 34. zenbakira iritsi da bilduma.  Munduko Poesia Kaierak bildumaren baitan, Susa argitaletxeak editatzen dituen azken bi aleak aurkeztu ditu: Forugh Farrokhzad irandarraren gainekoa eta June Jordan estatubatuarrarena. Autore bi hauekin 34. zenbakira […]

Read More… from Forugh Farrokhzad eta June Jordan poeten antologia berriak dakartza Munduko Poesia Kaierak bildumak

[Bideoa] ‘Euskal kantagintza berria’ saiakeraren edizio eguneratua aurkeztu du Pako Aristik

Euskal kantagintzaren hastapeneko lehen 25 urteak (1961-1985) jasotzen ditu liburuak. 21 urte zituela idatzi zuen Pako Aristik (Urrestilla, 1963) Euskal kantagintza berria izeneko liburua. Saiakera periodistiko moduan aurkeztu zuen lana eta bertan euskal kantagintzaren hastapeneko lehen 25 urteak jaso zituen (1961-1985). Gaur streaming bidez egindako agerpenean edizio eguneratu bat aurkeztu du idazleak. Liburua 1983. urtean, […]

Read More… from [Bideoa] ‘Euskal kantagintza berria’ saiakeraren edizio eguneratua aurkeztu du Pako Aristik

Literatura Unibertsala bilduma osatzen jarraitzeko deialdia antolatu du EIZIE elkarteak

Osasun-larrialdia dela eta, aurten, ekainaren 15etik 26ra bitartean jasoko dituzte laginak idazkaritzan. Literatura unibertsala euskaratzeko deialdia antolatu du EIZIE elkarteak eta adierazi duenez, aurten ekainaren 15etik 26ra bitartean jasoko dituzte laginak idazkaritzan. Hala, ekimenean parte hartu nahi dutenak itzultzaile profesionalak zein hasi berriak izan daitezke. Gaiak berriz, honakoak izango dira: Kate Chopin, The Awakening; Maryse Condé, […]

Read More… from Literatura Unibertsala bilduma osatzen jarraitzeko deialdia antolatu du EIZIE elkarteak

‘Nire literatik’ audio-atala estreinatu du Booktegik

Fito Rodriguezek hainbat idazle handiren inguruan hitz egin du: Virginia Woolf, Jose Luis Sampedro, Phillip Roth, J.M. Coetzee, Albert Camus, Antonio Tabucci, Roberto Bolaño, J-P Sartre… “Literaturak ezagutzen ez ditugun munduak ikusteko aukera ematen digu, baita mundu horien gainean hausnartzeko beta eskaini ere. Eta euskal itzultzaileek hizkuntza guztien liburuak irakurgai bihurtzen dizkigute”, adierazi du Booktegi […]

Read More… from ‘Nire literatik’ audio-atala estreinatu du Booktegik