XXIII. Igartza Literatura-Sorkuntzarako Bekara aurkezteko epea zabalik

Idazle gazteek ekainaren 30era arte izango dute euren proiektuak aurkezteko epea zabalik. Egun batzuk dira Elkar argitaletxeak Erika Elizariren Zendabalitz liburua argitara eman zuela. 21. Igartza Bekaren irabazlea da Hernaniko idazlea. Irati Goikoetxeak berriz, Herriak ez du barkatuko eleberri proiektuarekin jaso zuen iazko irailean, 22. edizioko Igartza saria eta liburua ontzen ari da jada. Gaur […]

Read More… from XXIII. Igartza Literatura-Sorkuntzarako Bekara aurkezteko epea zabalik

eLiburutegia herritar guztien eskura

EAEko Irakurketa Publikoko sareko liburutegietako bazkideek 20.000 liburu digital eta 15.000 film baino gehiagoko katalogo bat izango dute eskura. Liburuak ordenagailu, tablet zein eBook bidez irakur daitezke. EAEko liburutegi publikoen itxieren ondorioz, azken egunetan, eLiburutegiko maileguen gorakada nabarmena izan da. Irakurketa Publikoko Sareak eskaintzen dituen zerbitzu digitalak aukera ona dira askorentzat. eLiburutegiaren bidez, liburu digitalak […]

Read More… from eLiburutegia herritar guztien eskura

Elkar Fundazioak Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketaren 12. edizioan parte hartzeko epea luzatu du

Irakurzaletasuna eta euskararen erabilera bultzatzea du helburu lehiaketak. Egun jendarteak bizi duen osasun krisi egoera kontutan hartuta, Elkar argitaletxeak 12. Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketako lanak aurkezteko epea luzatu duela iragarri du. Irakurzaletasuna eta euskararen erabilera bultzatzea helburu duen edizio berri hau urte hasieran jarri zuen abian Elkar Fundazioak. Aurtengo honetan, Paddy Rekalderen Kaioa ipuina, Mai […]

Read More… from Elkar Fundazioak Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketaren 12. edizioan parte hartzeko epea luzatu du

‘Moskito’ izeneko poema liburua plazaratu du Igor Estankona idazleak

Aitatasunaz, bikoteaz, nazioaz eta heriotzaz mintzo da idazle bizkaitarra gaur, Donostian aurkeztu duen lan berrian. Moskito (Susa argitaletxea) Igor Estankona (Artea, 1977) idazlearen bosgarren poema liburua da, Iratzeen esporak argitaratu zuenetik hamaika urtera aurkeztu du lan berria gaur, Donostiako liburutegiko sotoan. Tarte horretan “kritikaren bidez mantendu dut literaturarekiko lotura”, kontatu du egileak. Bizitzaren bideak bezain […]

Read More… from ‘Moskito’ izeneko poema liburua plazaratu du Igor Estankona idazleak

‘Pessoa eta Sarrionandia Casa do Fadon’ ikuskizuna aurkeztu dute Bilbon

Emanaldia martxoaren 18an izango da Bilboko Itsas Museoan, Loraldia Festibalaren barruan. Loraldiak Pessoa eta Sarrionandia Casa do Fadon izeneko ikuskizuna aurkeztu du gaur,  prentsaurrekoan. Joseba Sarrionandia eta Fernando Pessoa idazleen ibilbide literarioek bat egin zuten une bat irudikatuko dute taula gainean, Erika Olaizola eta Ainhoa Alberdi aktoreek. Hala, Loraldia Kultur Elkartearen enkarguz, Mikel Antzak jarriko […]

Read More… from ‘Pessoa eta Sarrionandia Casa do Fadon’ ikuskizuna aurkeztu dute Bilbon

Petti musikariak pentsamendua, poesia eta doinua uztartzen dituen egitasmoa aurkeztuko du Bilbon

Manipulazio estrategiak izenpean, proiektua Noam Chomsky pentsalariaren hausnarketetan oinarritzen da. Bilboko Loraldia Festibalean izango da estreinaldia martxoaren 15ean. Pentsamendua, poesia eta doinua batzen dituen egitasmoa aurkeztuko du Petti musikari beratarrak Loraldia Festibalean, martxoaren 15ean, igandea, Bilboko Guggenheim Museoan, hainbat musikariz inguratuta. Manipulazio estrategiak du izena egitasmoak eta Noam Chomsky pentsalariaren hausnarketetan oinarritzen da. Loraldia Festibalean […]

Read More… from Petti musikariak pentsamendua, poesia eta doinua uztartzen dituen egitasmoa aurkeztuko du Bilbon

Josune Ilundain: “Abstrakzioaren garrantzia aldarrikatu nahi izan dut”

Josune Ilundain: “Abstrakzioaren garrantzia aldarrikatu nahi izan dut” Azaletik barruraino eta hasieratik bukaeraraino harribitxia den proiektua, halaxe deskribatu du Josune Ilundain (Orkoien, 1990) sortzaileak plazaratu berri duen obra liburua. Hutsune (Greylock argitaletxea) izenpean eman du argitara bere aurreneko lana. Bertan hitzak eta marrazkiak elkar gurutzatzen dira eta abstraktua denarekiko askotan daukagun ezkortasun horri buelta ematea […]

Read More… from Josune Ilundain: “Abstrakzioaren garrantzia aldarrikatu nahi izan dut”

[BIDEOA] ‘Zendabalitz’ eleberria argitara eman du Erika Elizarik

Hernaniko idazleak XXI. Igartza saria irabazi zuen iaz Zendabalitz proiektuarekin eta urtebete izan du eleberria ontzeko. Erika Elizarik (Hernani, 1988) ondutako Zendabalitz (Elkar) liburuak hegaldi gorabeheratsu baten kronika jasotzen du, baina idazleak berak azaldu duenez, “berez hori aitzakia baino ez da zenak, denak eta litekeenak edo izan daitekeenak gure buruaren barruan sortzen dizkigun kezka buruhauste […]

Read More… from [BIDEOA] ‘Zendabalitz’ eleberria argitara eman du Erika Elizarik

[BIDEOA] ‘Asel terrorista? Mesedez!’ kanpaina martxan

Elkartasuna erakusteaz batera, Luzarragaren kasua epaitegira eraman ahal izateko dirua batzea da helburua. Euskal Idazleen Elkarteak eta Euskal Pen Klubak Asel Terrorista? Mesedez! kanpaina abiatu dute. Pasa den ostiralean aurkeztu zuten prentsaurrean Asel Luzarraga idazleak berak eta Fito Rodriguez idazle, EHUko irakasle eta EIEko lehendakari ohiak. Agerraldian, besteak beste, Luzarragaren kasua zehatz-mehatz azaltzen duen webgunea, […]

Read More… from [BIDEOA] ‘Asel terrorista? Mesedez!’ kanpaina martxan

Bilboko Gutun Zuria jaialdia bueltan da

Martxoaren 31tik apirilaren 4ra egingo da jaialdia, Orri zurirako gutun zuria lemapean. BilbokoAlondegiak Gutun Zuria, Bilboko Letren Nazinoarteko Jaialdia hartuko du hilaren 31tik apirilaren 4ra, Orri zurirako gutun zuria lemapean. Jaialdiak bigarren urtez jarraian, hitza jorratuko du literatura sistematik haratago, liburuetako orrialdeen muga gaindituz, eta musika, artea, ahotsa, argitalpena edo ilustrazioa bezalako diziplinekin elkarrizketa sortuz. […]

Read More… from Bilboko Gutun Zuria jaialdia bueltan da