‘Iparragirre. Bihotzeko Jose Mari’ ikuskizuna aurkeztu du Loraldiak

Martxoaren 10ean ikuskizunaren aurre estreinaldia izango da Urretxun. Hurrengo egunean, martxoaren 11an, eta Loraldia Festibalaren baitan, Bilboko Arriaga Antzokian egingo dute estreinaldia. Loraldia Kultur Elkarteak Loraldia Festibalaren seigarren edizioaren baitan proposatuko duen lehengo ikuskizuna aurkeztu du gaur, prentsaurrekoan: Iparragirre. Bihotzeko Jose Mari kontzertu eszenikoa. Tanttaka teatroak ikuskizun honen zuzendaritza artistikoaren ardura hartu du; Demode Quartetek […]

Read More… from ‘Iparragirre. Bihotzeko Jose Mari’ ikuskizuna aurkeztu du Loraldiak

Haur Literaturako Mikel Zarate XI. Saria 2020 martxan

Haurrentzako irakurgai berriak sortu eta idazleen lana bultzatzeko asmoz antolatzen dute urtero saria. Mikel Zarate Haur Literaturako Sariaren hamaikagarren edizioan parte hartzeko epea zabalik dago. Haurrentzako irakurgai berriak sortu eta idazleen lana bultzatzeko asmoz antolatu dute saria Lezamako Udalak eta Elkar argitaletxeak. Hala, lehiaketan parte hartu nahi dutenek Lehen Hezkuntzako ikasleentzat (6-12 urte bitartekoentzat) euskaraz […]

Read More… from Haur Literaturako Mikel Zarate XI. Saria 2020 martxan

Josu Barambonesek Patricia Highsmith idazlearen ‘Lardaska’ eleberria euskaratu du

(H)Ilbeltza bekarekin abiarazitako bildumaren bigarren alea da hauxe, lehen itzulpena ere badena, euskaraz sortutako lanak eta euskarara itzulitakoak tartekatzen baititu bekak.  (H)ilbeltza bekarekin argitaratutako lehendabiziko itzulpena da Josu Barambonesek euskaratu duen Lardaska. “Bekarekin hasi ginenean ez ginen ohartu zer saltsatan sartzen ari ginen, zenbat gibel-aitzin suertatuko zitzaizkigun bidean. Baina inkontzientzia horrek ekarri gaitu honat eta liburu berri bat dugu gure apalategietan”. Zerrenda luzea osatu […]

Read More… from Josu Barambonesek Patricia Highsmith idazlearen ‘Lardaska’ eleberria euskaratu du

Isiltasunean ezkutatutako misterioez gainezka egiten duen eleberria

Euskaraz, galegoz, katalanez eta gaztelaniaz, lau hizkuntzatan aldi berean argitaratu da Francisco Castro idazle galizarraren Isiltasun urte luzeak eleberria. Euskarazko bertsioa Mitxel Muruak itzuli du eta Alberdania argitaletxearen eskutik ikusi du argia. Garai iluna da Francisco Castro idazle galizarrak plazaratu duen Isiltasun urte luzeak eleberriak arakatzen duena. Goiz-albako “paseoak”, bide bazterretan tiroka hildakoak, satorraren bizimodura […]

Read More… from Isiltasunean ezkutatutako misterioez gainezka egiten duen eleberria

Amaia Apalauzak, Sonia Kolaczek eta Joxe Mari Berasategik irabazi dute Jokin Zaitegi Saria

2020 urtea amaitu aurretik Nobel saridun bi hauen eleberri bana argitaratuko du euskaraz Elkar argitaletxeak: Olga Tokarczuk-en Prowadz swoj plug przez kosci umarlych eta Peter Handke-ren Die Angst des Tormanns beim Elfmeter. Urtebeteko isilaldiaren ondoren, iaz Literaturako Nobel sari bikoitza eman zuen Suediako Akademiak: 2018ari dagokiona Olga Tokarczuk idazle poloniarrari eta 2019ari dagokiona Peter Handke […]

Read More… from Amaia Apalauzak, Sonia Kolaczek eta Joxe Mari Berasategik irabazi dute Jokin Zaitegi Saria

Iñigo Lopezek irabazi du Tene Mujika Saria

Bilboko txabolismoa 60ko hamarkadan aztertuko du Basauriko egileak. Iñigo Lopez historialariak irabazi du 2020ko Tene Mujika beka, Bilbon, XX. mendearen erdialdean izandako txabolismoa aztertuko duen proiektuarekin. Euskal Herriko historia hurbilaz idazteko ez-fikziozko proiektuak saritzen ditu Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolatutako beka honek. Aurten aurkeztutako proiektuen artean Lopezena eman du irabazletzat Idurre Eskisabelek, Imanol Muruak […]

Read More… from Iñigo Lopezek irabazi du Tene Mujika Saria

Koldo Mitxelena literatura lehiaketa abian da

Donostiako eskola arteko literatura lehiaketan parte hartzeko otsailaren 6a baino lehen aurkeztu beharko dira lanak. Euskararen erabilera eta literatur sormena sustatzea helburu duen Koldo Mitxelena Saria martxan dago eta 8-18 urte bitarteko haurrek eta nerabeek parte hartu ahal izango dute. Lanak otsailaren 6a baino lehen aurkeztu beharko dituzte ikastetxeetan zein Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuan eta […]

Read More… from Koldo Mitxelena literatura lehiaketa abian da

Haurrentzako albumak sortzeko 2020ko Etxepare saria martxan da

Maiatzaren 8a izango da lanak aurkezteko azkenengo eguna, eta epaimahaiak ekainaren 30ean jakinaraziko du erabakia. Albumak sortzeko 2020ko Etxepare saria martxan da jada. Haurrei zuzendutako euskarazko lan ilustratuak (jatorrizkoak eta argitaratu gabeak) aurkeztu daitezke ekimenera, bakarka edo idazle-ilustratzaile taldea osatuz. Maiatzaren 8a izango da lanak aurkezteko azkenengo eguna, eta epaimahaiak ekainaren 30ean jakinaraziko du erabakia. […]

Read More… from Haurrentzako albumak sortzeko 2020ko Etxepare saria martxan da

[BIDEOA] “Neskazaharren esperientziek maitasunaz, harremanez eta elkarbizitzaz gogoeta zabaltzeko aukera ematen digute”

Zahartzeari buruzko gogoetak dakartza Mari Luz Esteban antropologo eta idazleak Andrezaharraren manifestua izeneko bere azken liburuan, betiere feminismoaren ardatza galdu gabe. Pamiela argitaletxearen eskutik kaleratu du Mari Luz Esteban (Pedrosa de Valdeporres, Espainia, 1959) antropologo eta idazleak Andrezaharraren manifestua izeneko liburua. Bertan, azken bi urteetan idatzitako poemak bildu ditu. Egileak berak azaldu duenez, liburuaren sorburua […]

Read More… from [BIDEOA] “Neskazaharren esperientziek maitasunaz, harremanez eta elkarbizitzaz gogoeta zabaltzeko aukera ematen digute”

Peru Abarka album ilustratuen lehiaketara idazlanak aurkezteko epea zabalik da

Otsailaren 28ra arte bidali ahal izango dira lanak. Irabazle bakarra egongo da eta honek 1.700 euro jasoko ditu sari moduan. Euskal literatura produkzioan formatu berritzaileak sustatzea du helburu Peru Abarka Lehiaketak, kasu honetan album formatuan. Estilo honetako liburuak, gehienetan, haur literaturan erabiltzen badira ere, Europako literatura joera berriek erakusten dituzte gero eta zabalagoa dela helduen […]

Read More… from Peru Abarka album ilustratuen lehiaketara idazlanak aurkezteko epea zabalik da